'Ataramiñe... kantuz', presoen poema musikatuak batzen dituan diskoa kaleratu dabe

Bizkaie! 2007-12-03 11:50   Musikea

Orain arte argitaratutako presoen literatura liburuetatik ataratako berbak hartu eta musikaz jantzi ditue disko honetarako. Diskoa estilo desbardinetako 11 kantaz osaturik dago.

Olatz Caminos (Ataramiñe), Mikel Mundiñano 'Zato' (proiektuaren sustatzailea), Asier Virumbrales (Askatasuna) eta ekimenean parte hartu daben musikari batzuk izan dira Bilboko Kalderapekon 'Ataramiñe... kantuz' diskoaren aurkezpen-ekitaldian.

Orain arte argitaratutako presoen literatura liburuetatik ataratako berbak hartu eta musikaz jantzi ditue disko honetarako. 'Presoek euren lanak kaleratzeko trabak izaten ditue eta musikarien alkartasuna eskertzekoa da', esan dau Caminosek.

CD honen 4.000 kopia atara ditue eta, besteak beste, Durangoko Azokan izango da eskuragai.

Diskoa estilo desbardinetako 11 kantaz osaturik dago. Letrak presoek idatzitako poemak dira eta musikea Mikel Mundiñanok eta Joxe Olaizolak egin dabe. Ostean, hainbat musikariren kolaborazinoari esker, berba horrei doinua jarri deutsie. 'Musikea, akaso, ez da oso alaia, baina kanta honeen pisua letrek daukie, musikea gero etorri da', azaldu dabe arduradunek.

Honako honeek parte hartu dabe diskoan:

Berbak:

Sarrera : Xabier Silveira
Zuhaitzen Adarrak : Fernando Diez Torre
Erresistentzia : Joseba Sarrionandia
Epai Aroa: Sergio Garzia Razkin
Izango da : Iheslari anonimoa
Bihotz iluna: Joseba Sarrionandia
Maldito encierro: Pello Marinelarena
Senideak: Mundiñano anaiak
Gau ilargitsuetan : Enrike Letona Biteri
Kateetan loturik: Joseba Andoni Baltza
Gure eguna iritsiko da: Bobby Sands

Musikea:

Mikel Mundiñano 'Zato' eta Joxe Olaizola 'Animal'

Musikariak:

Haimar Arejita: gitarrak
Batiz: slide gitarrea
Jorge Etxebarrieta 'Tortx': gitarrea
Igor Artzanegi: bajua
Jon Fresko: bateria, perkusinoa
'Iñi' Etxebarrieta: perkusinoak
Ansa ahizpak (Ainhoa eta Arantxa): txalapartea
Joxe Olaizola 'Animal': pad, tekladua, pianoa
Mikel Mundiñano 'Zato': trikitixea
Edor Zubeldia: soinu handia
Joseba Tapia: trikitixea
Iñaki Mundiñano: panderoa
Fabian Tapia: txirulak, dultzainea
Maiteder Olano: flautea
Iñigo Ibarretxe: gaitea
Josu Erbiti: tronboia
Iñigo Karrera: saxoa
Xabier Zelaia: tronpetea
Aiert Erkoreka: hammond-a
Iban Nikolai: didgeridoo-a

Ahotsak:

Ruben Garatea - Skasak: koroak
Ion Remen -Sarkor: koroak
Gentza Madariaga - Sarkor: koroak
Maider Ausa (Ansa ahizpak): koroak
Alex Sardui: ahotsa
Enrique Villareal 'Drogas': ahotsa
Xabier Silveira: ahotsa
Gerry: ahotsa
Andoni Basterretxea: ahotsa
Francis Diez: ahotsa
Lander -Lor: ahotsa eta koroak
Anje Duhalde: ahotsa
Brigi - Koma: ahotsa
Iñigo Muguruza: ahotsa
Juanpa Agirre: ahotsa
Jony - Kaotiko: ahotsa
Gorka Armendariz: ahotsa

Erantzunak

Markel 2021-08-21 23:55 Erantzuna | #1

Kaixo, lehenik eta behin eskerrikasko informazio guzti hau bildu dutenei nere aldetik.
Interneten,YouTube-n ibili naiz bilatzen abesti hauek eta pare batzuk aurkitu ditut, norbaitek ba ahal ditu mugikorrean beste bati pasatzeko moduan?
Eskerrikasko.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu