Hiru Trukuren disko barria laster

Bizkaie! 2004-10-08 00:00   Musikea
Hiru Truku Hirukotea, gitxi gorabehera, 1994an alkartu zan Ruper Ordorika oñatiar kantautoreak zenbait kantu tradizional jaso, aztertu eta zabaltzeko asmoa agertu eutsenean Joseba Tapia eta Bixente Martinezi. Euskal musikagintzan oso ezagunak dira hirurak eta aurkezpen askorik ez dabe behar, Ruper Ordorikak urteak daroaz kantautore legez, Bixente Martinezek be beste horrenbeste Oskorri taldean bouzoukia, mandolinea eta beste musika tresna batzuk joten eta Joseba Tapiaren trikiti doinuak ezagunak dira aspalditik. Euskal doinu tradizionalak maite dabez hirurek eta euskal kantutegi herrikoia berreskuratzeko prozesuan ...

Kerobia, Berri Txarrak, Skunk eta Tocamás GOR-en eskutik

Bizkaie! 2004-10-01 00:00   Musikea
TOCAMÁS taldea 70. hamarkadan sortu zan Iruñean, artean rock taldeak eskasak ziran boladan. Toño Muro eta Patxi Osinagak gidatutako folk-rock psikodeliko ekimen honek hainbat kontzertu emon ebazan orduan, baina bitarteko faltea dala-eta ez eben diskoa grabetako aukerarik izan. GOR disketxeak kantu eta berba ironiko horreen balioaz jaubetuta, CD berezian berreskuratu gura izan ditu, sasoi horreetako testigantza legez gera daitezan. 2004an grabau diran arren, 76-77 urteetako kantuak agiri dira diskoan. Bizkaie!

Gari, Imanol eta Alboka: udagoieneko izarrak

Bizkaie! 2004-10-01 00:00   Musikea
Aitatutakoez gan, Elkar disketxeak OSKARBIren “Antologia -Esperantzari leiho bat” CD bikotxa plazaratuko dau urriaren amaiera aldean. DOMINIKA ETA NIKO ETXART & ROBERT LARRANDABÜRÜren "Eperra" diskoan Niko Etxartek, bere aita eta koinatuaren laguntzinoagaz, zuberotar abesti herrikoiak jaso ditu. “A capella” abestutako kantu liriko herrikoien zaleentzat nahitaezko diskoa. Argitalpen data: zemendia. Azken buruan, TXIRRI, MIRRI ETA TXIRIBITON pailazoek “Altza Pelipe” diskoa zemendian argitaratuko dabe. Bizkaie!

'Polaroids': Split 77 taldearen disko barria

Bizkaie! 2004-10-01 00:00   Musikea
Azken hilebeteotan taldea bere bigarren diskoa preparetan ibili da buru-belarri. Diskoa formato berezi batean plazaratuko da eta hainbat bitxikeria izango ditu, bai abestiei eta baita disko osoaren diseinuari jagokonean; horregaitik, 600 aletako edizino mugatua baino ez dabe plazaratuko. Aitatu, barri garrantzitsu legez, ohiko dendez gan, taldearen web orriaren bitartez, diskoa salneurri berezian eskuratzeko aukerea be izango dala. Taldeak deialdi zabala egiten dau jenteak diskoaren diseinuan parte hartu daian. Parte hartze hau argazkietan oinarritzen da, eta polaroid edo beste edozein formatutan ...

Jousilouli taldeak agur esan deusku

Bizkaie! 2004-09-24 00:00   Musikea
Jousilouli Taldea 1995eko udan sortu zan Lezon (Gipuzkoa). Aldaketa batzuen ondoren, maketa bat grabau eban taldeak 1996ko zemendian. Euren esanetan, hardcore eta metal munduko Biohazard, Kyuss, Sepultura besteren artean, eta hip-hop eta funk estiloa jorratzen daben Wu-tang-clan, Stevie Wonder, Ice Cube, Isaac Hayes eta House of Pain lakoak dira taldearen eragin nagusiak; eta estilo horrren nahasketea da hain zuzen be Jousiloulik lantzen dauan musika barritzailea. Edozelan be, zuzenekoa da Jousilouliren atalik erakargarriena, zehaztasun txikiena be ahaztu barik. "Prest" izeneko lehen ...

Laura Branigan kantaria hil da New Yorken

Bizkaie! 2004-09-24 00:00   Musikea
Braniganen lehenengo diskoa 'Branigan' izan zan, 1982an argitaratutakoa. Bertan Umberto Tozziren 'Gloria' kantuaren bersino bat azaltzen zan. Kantuak arrakasta handia lortu eban nazinoartean eta Alemanian esaterako mailarik gorena lortu eban abestiak. Braniganen bigarren lana, 'Branigan 2' izan zan, eta bertan How Am I Supossed to Live Without You? abesti ezaguna agiri da. Ondoren 'Self Control' kaleratu eban 1984ean; 'Hold Me' urtebete beranduago, eta 1987an 'Touch'. Orotara, zortzi lan kaleratu ditu Braniganek. Laurogeitahamarreko hamarkadan desagertu zan kantariak hamar milioi disko saldu ...

Bjork musikariak 'Medulla' disko barria kaleratu dau egunotan

Bizkaie! 2004-09-24 00:00   Musikea
Diskoko lehen singlea 'Oceania' izan zan eta Bjorkek Islandiako Sjon Sugurdsson poeteagaz batera idatzitako kantuagaz inaugurau ziran Atenaseko Joku Olinpikoak. Lana hamazortzi lekutan grabau dabe, besteak beste, New Yorken, Islandian, Venezian eta Kanarietan. Bizkaie!

Getxo Folk 2004: musikearen gainetik, herrien arteko loturak estutzeko ahaleginean

Bizkaie! 2004-09-17 00:00   Musikea
Arratsaldeko eta gaueko kontzertuak Bestalde, ohikoa dan moduan, arratsaldeko kontzertuetan lekua egingo jake nazinoarte mailan oso ezagunak ez diran baina kalidade handia daben taldeei. Aurtengo edizinoan, Xuacu Amieva (Asturias), Kukuma (Bizkaia), Kilema (Madagaskar) eta Sidi Samb (Senegal) taldeek euren kontzertuak eskainiko dabez arratsaldeko 19:00etako kontzertuetan. Ez da aspertzeko astirik izango eta gauetan be izango da zer ikusi eta zer entzun Getxo Folk 2004 jaialdian. Arratsaldeko kontzertuetan legez, Geltokiko Plazaren ondoan egongo dan karpatik igaroko dira Nubeira (Galizia), Belsech Rodriguez ...

REM taldearen disko barria prest

Bizkaie! 2004-09-17 00:00   Musikea
Diskoa ondoko abestiek osotuko dabe: - Leaving New York - Electron Blue - The Outsiders - Make It All OK - Final Straw - I Wanted To Be Wrong - Wanderlust - Boy In The Well - Aftermath - High Speed Train - The Worst Joke Over - The Ascent Of Man - Around The Sun Disko barriko 13 kantuen artean, orain hilabete batzuk Interneten argitaratutako Final Straw kantuaren bersino barria topauko dozue. Gotzon Uribe

'Vote for Change': musikariak Bushen kontra

Bizkaie! 2004-09-17 00:00   Musikea
Oraindik ez dira sarreren prezioak plazaratu, baina salgai dagoz dagoeneko, abuztuaren 21etik aurrera hain zuzen be. Guztira, 34 kontzertu izango dira 28 uri desbardinetan. Gotzon Uribe

Jimi Hendrixen ganeko bildumea aurkeztu dabe Londresen

Bizkaie! 2004-09-10 00:00   Musikea
Aurrerago aitatutako gauzez gan, musikariaren sustraiak adierazoten dabezan hainbat jake, bere bilduma personaleko argazkiak, kartelak eta kanten berbak topau geinkez. Ganera, Woodstock, Monterrey eta Wighteko ugartean egindako kontzertuetan grabau ebezan 300 orduko irudiak be ikusi ahal izango dira. Hendrixek berak grabautako 47 musika-zinta be entzungai egongo dira bilduman. Seattlen jaio zan Jimi Hendix 1942. urtean. Istripu bat zala eta, armadako parakaidismo-unidadea itxi egin behar izan ebanean hasi zan musikearen munduan. 1970. urtean, bere 5. diskoa zan First Rays of the ...

Lapurdin, Musika Itsasaldean jaialdia, XVIII. mendeko musikeagaz

Bizkaie! 2004-09-10 00:00   Musikea
XVIII. mendeko musikea be eskainiko dabe jaialdian parte hartuko daben talde ugarik. ‘Ez dogu jaialdi barroko bat egin gura, baina Bach, Beethoven edo Schuberten obren soinuen artean ibiltea proposatu gura dogu’, dinoe antolatzaileek. Musikari ezagun horreez gan, beste batzuen obrak be egongo dira entzungai Lapurdin, Mozart, Beethoven, Chopin eta Schumanen lanak berbarako. Egitarauean ekitaldi ugari topau geinkezala ezin ukatu. Aukeraketea egitea gatxa izango da, eta askok danak ikusi eta entzun gura izango dabez. Bizkaie!

Izar handiak Bilboko jaietan, noren begientzako?

Bizkaie! 2004-09-03 00:00   Musikea
Pet Shop Boys taldea ekarteko euki dabezan antzeko arazoak euki dabez Asian Dub Foundation taldeagaz. Izan be, hasikera baten talde osoa etorriko zala esan ostean, oraintsu “sound system” moduan etorriko dirala iragarri dabe, hau da, kontzertu egunean bertara hurreratzen danak ez dagiala pentsau Asian Dub Foundation talde osoa ikusiko dauanik. Bi dj eta abeslari bat ikusteko aukerea baino ez dogu eukiko. Lotsagarria. Jaietako bigarren zapatuan aurtengo beste izar handi baten moduan iragarrita agertzen dan talde bat ikusteko aukerea izango dogu ...

Pet Shop Boys, Aste Nagusiko izarra

Bizkaie! 2004-08-27 00:00   Musikea
Unamuno Plazako ekitaldiak Rock, punk rock, hardcore eta rock elektronikoko euskal taldeek Unamuno Plazan joko dabe. Bilbaoko Aste Nagusiak lekua egingo deutse barriro euskal talde gazteei, eta pop, hardcore, rock, punk rock, metal edota rock elektronikoa jorratzen daben bandek jente ugarri batuko dabez Unamuno Plazan abuztuaren 14tik 21era bitartean. Antolatzaileek estilo musikal desbardinen topagune bihurtu gura dabe Unamuno Plazea, eta euskal taldeen sustapena bultzatu, musikari profesionalen eta zaletuen arteko alkartrukea eta topaketea ahalbidetuz. Unamuno Plazako kontzertuak arratsaldeko 20:00etan hasiko ...

Azkena Rock 2004 Jaialdia

Bizkaie! 2004-08-20 00:00   Musikea
Esandako moduan, jaialdia irailaren 10 eta 11n egingo da, bariku eta zapatuan. Egueneko kontzertua jaialdiaren atarikoa izango da, eta domekakoa Johnny Cashen omenez egingo dabe. Eguenekoan, The New York Dollsegaz batera, Five Horse Johnson eta The Last Vegas taldeek be joko dabe. Domekakoan, barriz, McGuinnegaz batera, The Screaming Cheetah Wheelis taldeko abeslaria dan Mike Farris be egongo da Azkena aretoan. The New York Dolls taldea bananduta egoan, baina The Smiths taldeko kantari izandakoak, Morrisey-k, berriro be batzera bultzatu ditu taldeko ...

Nire anaiaren kotxeko argiak (l’homme, l’être, la maladie): Txuma Murugarrenen disko barria

Bizkaie! 2004-08-13 00:00   Musikea
Orain arte, hainbat talderen babesean eta bakarka be ibili da. Musikan egin dauan ibilbide luzeari 1984an emon eutson hasikerea aspaldian Bizkaian bizi dan oreretar gazte honek; urte horretan, Viuda de Lopez taldeak, pop haizeak erakutsi eutsozan, indar betean ebilen rock radikalari. 1988an, Ttak Ahula taldea sortu eban eta pare bat urte beranduago Sasoi Ilunak taldearen boladea hasi zan. Ordura arte ohikoa ez zan estilo bategaz agertu jakuzan eta hiru disko eder grabau ebezan, 1991n “Sasoi Ilunak”, 1993an “Herri Xumeak” eta ...

Kokein taldearen lehen disko luzea laster kalean

Bizkaie! 2004-08-13 00:00   Musikea
Eibarko taldeak aurreko urtean kaleratu eban estreinako maxi-diskoa. Urtebetean hemetik eta handik geratu barik ibili dira zuzenean joten. Talde sendoa da Kokein; orain hilabete batzuek Julio Kageta taldeko Iker bosgarren partaidea gehitu jaken gitarretan eta, beraz, Zaloak zuzentzen dauan taldearen soinua gogorragoa da. Kokein taldea 1999an sortu eben Luther, Ehun Kilo eta Kukka lako taldeetan ibilitako Txitxes, Jatsu, Zaloa eta Fory-Storbaisek; azken honek Kafha taldeko bateriari itxi eutson lekua geroago. Eibartarrek laguntzaile onak euki dabez beti eta aitagarrienetakoa produkzino artistikoaren ...

La Oreja de Van Gogh taldea izentau dabe Grammy Latinoetarako

Bizkaie! 2004-08-13 00:00   Musikea
Amaia Montero buru dauan taldeagaz batera, Grammy Latinoen aurtengo edizinoan irabazle izateko aukera handiak daukaz Alejandro Sanz bakarlariak. Eskarmentu handiko musikaria da Sanz sari honeetan eta lau Grammy irabazi leikez aurtengo edizinoan. Bosgarren edizinorako izendapenak banaturik geratu dira eta estaduko talde asko dagoz saria irabazteko aukerakaz: Alejandro Sanz eta La Oreja de Van Gogh talde donostiarragaz batera, David Bisbal, Estopa eta Cafe Quijano be izendaturik dagoz. Bizkaie!

Paco de Luciak 2004ko Arteetako Asturiaseko Printzea Saria irabazi dau

Bizkaie! 2004-08-06 00:00   Musikea
Gitarra-jolearen diskografian, Friday Naight diskoak arrakasta handia lortu eban. Fantasia flamenca (1969), Recital de guitarra (1971), El duende flamenco de Paco de Lucia (1972), Fuente y caudal (1973), Almoraima (1976), Solo quiero caminar (1981), Paco de Lucia en Moscu (1986) eta Luzia (1998) diskoak nabarmenduko geunkez; horrezaz gan, La Sabina, The Hit, Carmen, Montoyas y Tarantos eta Sevillanas filmetako soinu bandak egin ditu gitarra-joleak. Bost urte disko barririk grabau barik egon ostean, aurten 'Cositas buenas' diskoa kaleratu dau. Bizkaie!

Musika esparru birtuala eskuragarri jarri dau Metak diskoetxeak

Bizkaie! 2004-08-06 00:00   Musikea
«Zergaitik jarri doguzan kanta guztiak entzuteko moduan?», galdetu eta, jakina, «berbaz azaldu eta deskribidu behar da musikea, baina ez dago entzutea lakorik. Hori da katalogoa entzuteko moduan ipinteko izan dogun arrazoia», erantzun eban. Gotzon Uribe