Bide Ertzean taldearen 'Don Inorrez' kanteak Espainiako Musika Saria irabazi dau

Bizkaie! 2011-04-28 14:41   Musikea

Bide Ertzean hirukotearen Don Inorrez kanteak irabazi barri dau Espainiako Musika saria, euskerazko kanta onenaren atalean. Igaz kaleratu eben izen bera daukan diskoa, Gaztelupeko Hotsak etxeagaz. Kepa Junkeraren Herria lanak, barriz, musika tradizionaleko album onenaren saria jaso dau.

Bide Ertzean eta Kepa Junkeragaz batera, beste saritu batzuk be izan dira: Angel Illarramendi, musika klasikoko egile onena (3. Sinfonia): Delorean, musika elektronikoko abesti onena (Stay close); eta Alberto Iglesias, soinu banda onena (También la lluvia).

Musika Sariak emoteko ekitaldia maiatzaren 18an izango da, Madrilen.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu