4.500 lagun hurerratu dira Getxo&Blues jaialdira

Bizkaie! 2011-06-20 14:24   Musikea

Danetara, 4.500 bat lagunek gozau dabe XXIII. Getxoko Blues Jaialdian. Kontzretu jentetsuena Javier Vargas Blues Band eta Devon Allmanek alkarregaz emon ebena izan zan.

Danetara, 4.500 bat lagunek gozau dabe aurtengo Getxoko Blues Jaialdiaz, 23. urteurrena bete dauena eta atzo bertan amaitu zana. Hiru egunez, Vargas Blues Band, Devon Allman, Corey Harris, Otis Taylor Big Band eta Charmaine eta Charles Neville artista eta taldeak izan dira protagonista Algortako Biotz Alai plazan eta hainbat blues estilo interpretau ditue zaleen zoramenerako.

Pasa dan barikuan, lehenengo jardunaldian, saiorik jentetsunea izan zan, Javier Vargas Blues Bandaren eskutik. Artista madrildarrak Devon Allman abeslari eta gitarrista amerikarragaz batera jo eban, Gregg Allman musikariaren semeagaz, hain zuzen be.

Zapatuan, Otis Taylorren eta Corey Harrisen musikeak hartu eban lekukoa eta, azkenik, atzo, domekan, Charmaine eta Charles Nevillek zarratu eben jaialdia New Orleans Mardi Gras ikuskizunagaz.

Horrezaz gan, Getxo&Blues jaialdiaren eskaintzea The Piper's Irish Pub Algortako tabernan izandako saioakaz osotu zan. Bertan The Blues Morning Singers talde getxotarrak eta Maraya Zydecok jo eben.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu