Noiz agenda kulturalak Bilboko Kafe Antzokian ospatuko dau lehenengo urteurrena

Bizkaie! 2011-06-07 17:44   Musikea

Noiz agenda kulturalak lehenengo urteurrena ospatuko dau eguenean, bagilaren 9an, Bilboko Kafe Antzokian. Igazko Villa de Bilbao lehiaketako irabazle The Riff Truckers taldeak, Priscillak eta Planetaletak joko dabe jaian, 21:00etatik aurrera.

Noiz agenda kulturalak lehenengo urteurrena ospatuko dau eguenean, bagilaren 9an, Bilboko Kafe Antzokian. Igazko Villa de Bilbao lehiaketako irabazle The Riff Truckers taldeak, Priscillak eta Planetaletak joko dabe jaian, 21:00etatik aurrera.

Noiz agendeak 3.700 kultura-ekitaldiren aipuak argitaratu ditu urte honetan, danetara 14 ale, eta bataz beste 260 barri sortu ditu hilero. Bizkaiko kultura-esparruan erreferente bilakatu da, adierazo dabe arduradunek. Hirugarren zenbakitik aurrera 5.000 ale banatzen ditu Noiz-ek. Irakurleen harrera ezin hobea izan da; hamabi hilabeteotan webguneak 59.000 bisitari izan ditu, eta Facebook-eko profilean 2.700 jarraitzaile lortu ditu. Agendearen arduradunek azaldu dabenez, Lan Ekintzako proiektu lez sortu zana zabalduz joan da eta Bizkaiko agenda kultural osoena bihurtu da, izan be kultura-komunikazino zerbitzu gazte eta barritzaile da.

Bilboko Kafe Antzokian egingo daben jaian izango diran taldeeri jagokenez, Priscilak egundokoa prestatuko dauela ziurtatu dabe. Bilboko funk taldeak hasiko dau emonaldia. The Riff Truckers gernikarrak euskal rockaren panoramara iraultza ekarri dabe. Eragin amerikarrak ditu taldearen musikeak.

Planetaletak amaituko dau urteurren-jaia. El Inquilino Comunista edo We Are Standard taldeetako bateria-jotzaile izandakoak Blur, Pixies edo Franz Ferdinand molduko taldeak nahastu ditu, eta tekno eta electronika doinuak gehitu ditu. Kontzertuen ostean, Noiz agendako kideak izango dira musika ipinten.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu