Erramun Martikorenak 'Gure lurretik' disko barria kaleratu dau

Bizkaie! 2011-10-20 18:19   Musikea

Gure lurretik disko barria argitaratu dau Erramun Martikorenak, Elkar diskoetxearen eskutik. 2001. urtean kaleratu eban Kantuz sortu naiz diskoari jarraipena emon deutso lan barriak. Maitasuna, herrimina, Ameriketako euskal exodoa (Martikorenaren ama, Anna, Kaliforniako Stockton herrian jaio zan) gaiak landu ditu, besteak beste, Baigorriko kantariak.

Doinu fresko eta bat batekoak jaso ditu Su ta Gar taldeak 'Ametsak pilatzen' diskoan

Dabi Piedra Robledo 2011-10-20 15:38   Musikea

Gaur eguneko gaiei eta inguruko arazoei heldu deutsie oraingoan eibartarrek, hamaika abestiko bilduman. Gaiak geure ikuspuntutik azaldu doguz, errealidadea sentiduten dogun moduan erakusten ahalegindu gara, azaldu dau Aitor Gorosabel Su ta Gar-eko kideak.

»» Ikusi argazki guztiak (2)

Trikitixea eta biolina izango dira Nazinoarteko Trikitixa Jaialdiko protagonistak Andoainen eta Oñatin

Bizkaie! 2011-10-19 12:32   Musikea

Nazinoarteko Trikitixa Jaialdiaren hamargarren edizinoa atontzen dabilz egunotan Andoainen eta Oñatin Euskal Herriko Trikitixa Alkarteko arduradunek, izan be horreetan herrietan egingo dira aurtengo ekitaldiak. Urriaren 28an, Andoaineko Bastero kulturunean, eta, hilaren 30ean, Oñatiko Institutuan, Euskal Herriko eta kanpoko musikariek emonaldi ederrak eskainiko ditue. Eta zapatuan, Oñatin bertan, berbaldiak, kontzertuak eta kalejirak antolatu ditue.

Ze Esatek! taldea disko barria atontzen dabil estudioan

Bizkaie! 2011-10-18 18:53   Musikea

Ze Esatek! talde gipuzkoarrak laster atarako dau disko barria Elkar diskoetxeagaz. Egunotan Usurbileko Hi-Gain estudioan dabilz beharrean. Daborduko badakigu zein izango dan lanaren izenburua: Rock & Ron. Ska, reggaea, funkya, rocka... eta beste makina bat estilo lantzen ditue

'Musika hizpide, musika lanbide' Euskadiko Soinuak jardunaldiak Bilbon

Bizkaie! 2011-10-18 14:15   Musikea

Euskadiko Soinuak ekimenak, Euprel eta Ehde alkarteakaz lankidetzan, musika sektoreari zuzendutako jardunaldiak antolatu ditu urriaren 19, 20 eta 21ean Bilboko Alondigan.

Alaitasuna eta itxaropena nagusi, Lain taldearen 'Leihoak' disko barrian

Bizkaie! 2011-10-14 15:38   Musikea

Lain taldeak bigarren diskoa argitaratu dau, Leihoak, Elkar diskoetxeagaz. Martian sartu zan bandea Elkarren estudioetan lan barria grabetako asmoz. Hamar kantako diskoa prestau dabe, eta alaitasuna itxaropena dira nagusi bai doinuetan bai berbetan. Aurreko lanaren aldean, personalagoa eta bereziagoa dala adierazo eben aurkezpenean.

»» Ikusi argazki guztiak (2)

Bilboko Merkataritza Ganbareak, Koral Alkarteak eta Deustuko Unibersidadeak, kontzertu bategaz ospatuko dabe 125. urteurrena

Dabi Piedra Robledo 2011-10-13 14:58   Musikea

Bilboko Merkataritza Ganbareak, Bilboko Koral Alkarteak eta Deustuko Unibersidadeak aurtengo urtean bete dabe mende eta laurena, eta efemeride horretan bat egin nahi izan dabe. Holan, urriaren 21ean, kontzertua antolatu dabe Bilboko Euskalduna Jauregian, BBCren orkestra sinfonikoagaz.

Brian Finnegan, Nino Galissa, Skerryvore eta Xabi Aburruzaga, X. Galdames Folk jaialdian

Bizkaie! 2011-10-13 14:36   Musikea

Galdameseko San Pedro plazea, beste behin be, mundu osoko folk doinuen eszenatoki bihurtuko da Galdames Folk jaialdiari esker. Festibalak hamar urte beteko ditu aurten. Urriaren 14an eta 15ean Irlanda, Eskozia, Afrika eta Euskal Herriko folkaz gozetako toki parebakoa izango da Galdames.

'Hiri hartan izan zen' izenburukoa da Mikel Markezen lan barria

Bizkaie! 2011-10-07 16:45   Musikea

Hiri hartan izan zen, oso lan beroa eta atsegina da, kantariaren ofizioa duintzen dauen disko bikaina. Grabazinoan, besteak beste, Pello Ramirez eta Arkaitz Miner, Erramun Martikorena, Eñaut Elorrieta eta Uxue Alberdi izan ditu lagun.

»» Ikusi argazki guztiak (2)

Brasil eta Arabiako erritmoak zein jazzagaz fusionautako popa eta tangoa VII. Poltsiko Musika ekimenean

Bizkaie! 2011-10-06 15:07   Musikea

Formato txikiko kontzertuen bitartez, ekimenaren helburua, ikus-entzule guztiei, hainbat herrialdetako musika jokerak erakustea da, bertoko taldeen edo gure urian bizi diran kanpoko musikarien eskutik.

II. BBK Jazz jaialdiak euskal jazz musikarien saioak eskainiko ditu Bilbon urrian zehar

Bizkaie! 2011-10-05 18:19   Musikea

BBK Jazz jaialdiaren bigarren edizinoa Bilboko BBK Aretoan egingo da urriaren 7, 8, 14 eta 15ean, euskal jazz musikari ugari eta kalidade handikoak izateak daukan balioa autortzeko helburuagaz.

Udal Musika Bandea eta Txistulari Bandea Bilboko publikoaren aurrean azalduko dira denporaldiari hasierea emonaz

Bizkaie! 2011-10-05 11:31   Musikea

Euskaldunako A1 Aretoan eta A3 Aretoan eskainiko diran emonaldien denporaldi barri hau (astelehen eta eguaztenetan, 20:00etatik aurrera) barrikuntza erakargarriz betetako 11 kontzertuk osotuko dabe. Zikloaren hasieran omenaldia egingo jake euskal musikako hiru klasikori: lehenengo kontzertuak Eduardo Gorosarri organu-jotzaile eta musikagilea omenduko dau gaur, hilak 5, A1 Aretoan.

»» Ikusi argazki guztiak (2)

Bilboko Orkestra Sinfonikoak 90 urte beteko ditu denporaldi honetan

Bizkaie! 2011-10-04 15:55   Musikea

Bilboko Orkestra Sinfonikoaren (BOS) denporaldi barria aurkeztu dau Josune Ariztondo Bizkaiko Foru Aldundiko Kultura diputaduak, Bilboko Euskalduna Jauregian. Kulturari argia emanez lemapean, hainbat kontzerturen barri emon dabe prentsaurrekoan. Aurten 90. urte beteko ditu orkestreak, 2012ko martiaren 8an, hain zuzen be. Orkestrearen lehenengo kontzertua Arriaga antzokian izan zan, Armand Marsicken batutapean.

Elliott Murphy, Aurora Beltrán eta Loquillo, Duranwop jaialdia zabaltzeko

Bizkaie! 2011-09-30 14:38   Musikea

Sarreretatik batutako dirua, gaixotasun neurodegeneratiboen gaineko ikerkuntzara bideratuko dabe. Asmo nagusi horregaz sortu dau egitasmoa The Walk On Project (WOP) irabazi asmorik bako alkarteak, eta lehenengoz egingo da jaialdia aurten.

Su ta Gar taldeak 'Ametsak pilatzen' disko barria kaleratuko dau urrian

Bizkaie! 2011-09-29 14:49   Musikea

Su ta Gar talde eibartarrak disko barria grabau dau, Ametsak pilatzen. Uda partean Berrizeko Lorenzo Rercordsen egin dabe grabazinoa, eta urriaren bigarren hamabostaldirako kalean izango dala jakinarazo dau laukote gipuzkoarrak.

Esan Ozenki Records (1991-2011) zigiluaren katalogo digitala eskuragarri

Bizkaie! 2011-09-29 14:34   Musikea

Irailaren 15etik aurrera, ohiko atari eta saltoki digitaletan (Spotify, i-Tunes, Amazon...) eskura dago Esan Ozenki Records (1991-2011) zigiluaren katalogoa.

Iparraldeko Konpilazinoaren zazpigarren edizinoa martxan dago

Bizkaie! 2011-09-28 18:50   Musikea

Iparraldeko Konpilazinoaren egitasmoak hainbat kontzertu antolatu ditu urrian, zemendian eta abenduan. Urriaren 1ean, esaterako, Blastwave eta Surfin Kaos taldeek Donibane Lohitzuneko gaztetxean joko dabe. Ipar Euskal Herriko musika taldeak sustatzea dau helburu Iparraldeko Konpilazioa proiektuak, eta urtero zortzi talde aukeratzen dira.

Zuzen-zuzenean musika zirkuitua abian da, 40 kontzertu baino gehiagogaz

Dabi Piedra Robledo 2011-09-27 15:32   Musikea

Urritik urtarrilera egingo dabe Zuzen-zuzenean zirkuitua, Euskal Autonomia Erkidegoko musika-aretoen eskeintzea hobetu eta euskal taldeei aukerak zabaltzeko. Aurten, ganera, Pettik zirkuituaren kantea egin dau eta musikari ezagunakaz batera abesten dau bideoklip baten.

»» Ikusi argazki guztiak (2)

Musikari, poeta eta bertsolariek Xabier Lete omenduko dabe Euskalduna jauregian, urriaren 8an

Nagore Ferreira Zamalloa 2011-09-26 15:54   Musikea

Xabier Lete gogoan kantaldia Bilbon egingo da Euskalduna jauregian, urriaren 8an. Kontzertuaren aurkezpena egin dabe gaur, Bilboko Foru Liburutegian, bertan izan dira omenaldian parte hartuko daben Petti, Jabier Muguruza eta Amaia Zubiria kantariak, eta Josune Ariztondo Bizkaiko Kultura diputadua eta A & M kultur promotorako Joxeanjel Arbelaitz.

»» Ikusi argazki guztiak (2)

We Are Standard taldeak emongo deutse ondoetorria EHUko ikasturte barriko ikasleei

Bizkaie! 2011-09-23 15:55   Musikea

Bizkaiko Campusak We Are Standard taldearen kontzertuagaz emongo deutse ondoetorria 2011-12 ikasturteko ikasleei. Emonaldia irailaren 26an izango da, 12:00etan, EHUko Areto Nagusian, Leioako campusean. Ekitaldi honegaz BizBAKen (Bizkaia Bilbao Arte eta Kultura) aurtengo kultur jarduerak be inaugurauko dira.