Joseba Gotzon kantariak 'Lau hormen artean' disko barria plazaratu dau

Bizkaie! 2011-06-08 15:37   Musikea

Joseba Gotzon kantari bizkaitarrak Lau hormen artean diskoa kaleratu barri dau. Portugaleteko musikariak Argentinan, Buenos Aires uriko La Platan grabau ditu kanta gahienak, Juan Martin Albariñoren estudioan.

Joseba Gotzon kantari bizkaitarrak Lau hormen artean diskoa kaleratu barri dau, bere hamaikagarrena. Portugaleteko musikariak Argentinan, Buenos Aires uriko La Platan grabau ditu kanta gahienak, Juan Martin Albariñoren estudioan.

Lan barrian pop-rock estiloko zazpi abesti batu ditu Joseba Gotzonek, eta horren artean katalanezko bersino bi Aquets ulls eta No m´interesa. Joseba Gotzonek berak idatzi ditu kanta guztiak, eta musika-moldaketak Pedro Hoyuelosek egin ditu. Urte bi ibili da diskoa osotzen; Kroazian, Argentinan eta Euskal Herrian.

Abesti bakotxak nortasun propioa dauka, Sebas Acerbiren gitarra elektrikoen eta Pedro Hoyuelosen tekladuari esker. Horreekaz batera, beste musikari batzuk be hartu dabe parte proiektuan: Edgardo Rodriguez (tronpetea), Lucas Douchin eta Mariano Raggio (tronboia), eta Marianela Zuccarelli, Anabela Zuccarelli, Virginia Bonatto, Garbiñe Abendaño eta Gemma Carreras (ahotsa).

Lau hormen artean eszenatoki itxi batean gertatzen da. Gaur egun kalean baino denpora gehiago emotejn dogu leku itxietan. Lau hormen artean pentsetako denpora gehiago eukiten dogu, azaldu dau Portugaleteko musikariak. Bere ustez, edozein leku izan daiteke: Bulegoa, tabernea, udala, bankua... edozein gune izan daiteke.

Honezkero, Joseba Gotzon hasi da diskoa jentaurrean aurkezten; lehenengo emonaldia bagilaren 18an izango da, La Monilan, Gironan. Garagarrilean Méridan joko dau, eta abuztuan, Nojan. Irailean Amerika aldera joango da, Brasil, Argentina eta Txilera; eta, urrian Bilbon joko dau.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu