Donostiako Musika Hamabostaldiak Xabier Leteren omenezko kontzertua antolatu dau Arantzazun

Bizkaie! 2011-08-09 12:14   Musikea

Xabier Leteren oroiminez kantaldia antolatu dau Donostiako 72. Musika Hamabostaldiak abeslari gipuzkoarra omentzeko asmoz, abuztuaren 11n, Arantzazun. Lete beraren lanak gogoratuko ditue, baina harek gogoko eban musika klasikoa bere bai. Iruñeko Ganbera Abesbatzak (Josep Cabréren zuzendaritzapean), Antton Valverdek, Pier Paul Berzaitzek, Erramun Martikorenak, Amaia Zubiriak eta Pettik hartuko dabe parte emonaldian.

Kantaldia Mozart eta De Victoriaren lanakaz hasiko da, Xabier Letek gustuko zituanakaz, hain zuzen be. Iruñeko Ganbera Abesbatzak Tomas Luis de Victoriaren Officium defunctorum a seis voces eta Wolfang Amadeus Mozarten Ave verum Visperas de confesore eskainiko ditu. Ostean, Valverdek, Berzaitzek, Martikorenak, Zubiriak eta Pettik kantari oiartzuarraren launa kanta abestuko ditue. Horrezaz gan, Josanton Artzek Leteren sei poema ezagun errezitauko ditu.

Musika Hamabostaldiko zuzendari laguntzaile Jose Antonio Etxenikek kontzertuaren aurkezpenean nabarmendu dauenez, Euskal Herriak igazko abenduaren 4an galera handia izan eban, Xabier Leteren heriotzegaz. De Victoria eta Mozarten obrakaz emozionau egiten zala gogoratu dau, sano gogoko zituala.

Xabier Leteren oroiminez kantaldiak, Arantzazu Gaur Fundazinoaren laguntzinoa jaso dau. Eguenean, 19:00etan hasiko da emonaldia; sarrerak 15 euroan dagoz salgai.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu