2012ko Getxoko Jazzaldiko talde lehiaketan izena emoteko epea zabalik dago

Bizkaie! 2011-11-04 13:45   Musikea

36. Getxoko Nazinoarteko Jazzaldiko talde lehiaketan izena emoteko epea dagoeneko hasi da. Lehiaketea 2012ko garagarrilaren 4tik 8ra egingo da eta horretan parte hartu nahi daben talde guztiek datorren urteko zezeilaren 18ra arte emon leikie izena.

36. Getxoko Nazinoarteko Jazzaldiko talde lehiaketan izena emoteko epea dagoeneko hasi da. Lehiaketea 2012ko garagarrilaren 4tik 8ra egingo da eta horretan parte hartu nahi daben talde guztiek datorren urteko zezeilaren 18ra arte emon leikie izena.

Jazz musikea joten dauen Europako edozein talde aurkez daiteke lehiaketara, joera edo estiloa edozein izanda. Parte hartzeko gehienezko edadea 30 urtekoa da, 2012. urtean betetekoa eta inskribiduteko orduan egiaztatu beharrekoa.

Parte hartzeko eskabide orriei, taldearen kalidadearen egiaztagarri izan daitekeen materia erantsiko jake; taldeak grabautako CD bat eta kalidade oneko argazki bat erabat ezinbestekoak dira. Interesdunek izena emoteko inprimakiak eskatu leikiez Algortako Kultur Etxean. On-line izena emoteko aukerea be badago, honako helbide honetan: www.getxo.net/jazz

Behin eskabide guztiak jasota, Jazzaldiaren epaimahaiak hautagaien behin-betiko aukeraketea egingo du martian. Hile horretan bertan finalean parte hartuko daben taldeen izena jakinarazoko da. Ohikoa danez, hautatutako lau finalistek bidaia, egile-eskubideak zein bestelakoak pagauta izango ditue, eta egonaldia antolakuntzearen esku egongo da.


Sariak

Finalista bakotxak jaialdiko lehenengo lau egunetan parte hartuko dau eta irabazleak barriro joko dau azken egunean. Sariei jagokenez, 3.750 euro jasoko ditue irabazleek eta disko bat grabauko jake zuzenean. Horrezaz gan, irabazleek CD bat grabauko dabe zuzenean. Bigarren sariari 1.500 euro jagokoz eta, azkenik, bakarlaririk onenak 750 euro irabaziko ditu.

Era berean, talde irabazleak Arriolako Jazz-Blues Arriola Jaialdian, Eibissako Jazzaldian eta Hoeilaarteko Nazinoarteko Jazzaldian parte hartzeko aukerea izango dau, Getxoko Kultur Etxeak horreekaz sustatzen dituen hitzarmenei esker.

Ikusi argazki guztiak handiago

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu