Oihan Vegak 'Olentzero&Co' aurkeztu dau Bilbon, euskerazko lehenengo musikal originala

Bizkaie! 2011-12-01 17:03   Musikea

Musikal moderno eta apurtzailea da Broadway estiloan, oso bizia eta rock-pop doinuakaz. Familia osoarentzako ikuskizuna. Igaz jasotako arrakastearen ostean, (5.000 personatik gora ikusi eben) aurten Bilbon eta Iruñean izango da. Abenduaren 8an, Bilboko Arteria Campos Eliseos antzokian eta abenduaren 27an, barriz, Iruñeako Baluarte auditorioan.

Olentzero & Co! pop-rock musikala historiako euskerazko lehen musikal originala da. Oihan Vega, Euskal Telebistako aurkezle ezagunarena da gidoia, partiturea eta zuzendaritzea.

200 pertsona izango dira taula gainean makro ikuskizun honetan, disziplina guztiak buztartzen dira obra erraldoi honetan: musikariak, abeslariak, aktoreak, jantzariak, txotxongiloak, zinea, magia, akrobaziak eta abesbatza. Musikeari jagokonez, pop-rock doinuetan oinarritzen da obrea baina hamaikatxu musika mota desbardin buztartzen dira: tangoa, technoa, salsa, vals, heavy, rock, klasikoa... Eta zelan ez, Gabon kantak.

Musikal moderno eta apurtzailea da Broadway estiloan, oso bizia eta rock-pop doinuakaz. Familia osoarentzako ikuskizuna. Igaz jasotako arrakastearen ostean, (5.000 personatik gora ikusi eben) aurten Bilbon eta Iruñean izango da. Abenduaren 8an, Bilboko Arteria Campos Eliseos antzokian eta abenduaren 27an, barriz, Iruñeako Baluarte auditorioan.


Fitxa teknikoa:

Partaideak:

- Bergarako Orfeoia (Zuz. Aitor Biain).
- Aritzeta Abesbatza (Zuz. Imanol Urzelai).
- Bergarako Musika Eskola.
- Biraka dantza taldea (Eibar).


Zuzendaritzea:

- Oihan Vega: gidoia, musikea eta zuzendaritza orokorra.
- Txemi Etxebarria: musika eta orkestra zuzendaritzea.
- Valen Moñux: zuzendaritza artistikoa.
- Josu Mujika: koreografia.
- Marije Ugalde: ahots zuzendaria.


Ezaugarriak:

- 200 partaide taula gainean.
- 60.000 Wattio argi.
- 40.000 Wattio soinu.
- Disziplina guztiak ikuskizun bakarrean: jantzak, abeslariak, abesbatza, akrobaziak, magia, zinea eta txotxongiloak.
- 20 musikariz osotutako orkestra eta musikea zuzenean.
- Historiako Broadway formatu handiko lehen euskal musikal originala.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu