Bruce Springsteenen Donostiako kontzertuko sarrerak salgai

Bizkaie! 2011-12-02 10:36   Musikea

Bruce Springsteenek 2012ko bagilaren 2an joko dau Donostian, eta gaur, goizeko hamarretan ipiniko ditue salgai sarrerak. Kontzertua Anoetako estadioan izango da. Sarrerak erosteko hainbat bide dagoz: www.ticketmaster.com gunean, 902 150 025 telefonoan, edo Fnac eta Carrefour dendetan.

Bruce Springsteenek 2012ko bagilaren 2an joko dau Donostian, eta gaur, goizeko hamarretan ipiniko ditue salgai sarrerak. Kontzertua Anoetako estadioan izango da. Sarrerak erosteko hainbat bide dagoz: www.ticketmaster.com gunean, 902 150 025 telefonoan, edo Fnac eta Carrefour dendetan. Sarrerarik merkeena 65 eurokoa izango da, eta karuena 83 eurokoa, banketa gastu barik.

The Boss E Street Band taldeagaz batera etorriko da Donostira. Gipuzkoa uriburuak eskaintzen dauen bigarren kontzertua izango da, eta Euskal Herrian joten dauen laugarren aldia.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu