Areetako Ondarreta abesbatzak 'Gabonak munduan' diskoa aurkeztu dau

Bizkaie! 2011-12-13 14:57   Musikea

Getxoko Areetako Ondarreta abesbatzak Gabonak munduan-La Navidad en el mundo izeneko diskoa aurkeztu barri dau, Getxoko Udalaren laguntzinoagaz. Diskoan igaz abesbatzak Algortako Salbatzailearen eleizan egindako kontzertua jaso dabe.

Getxoko Areetako Ondarreta abesbatzak Gabonak munduan-La Navidad en el mundo izeneko diskoa aurkeztu barri dau, Getxoko Udalaren laguntzinoagaz. Diskoan, igaz abesbatzak Algortako Salbatzailearen eleizan egindako kontzertua jaso dabe. Diskoaz gan, kontzertu bi be iragarri ditue.

Prentsaurrekoan, Imanol Landa Getxoko alkateak gogoratu dauenez, udalerrian Gabonak munduan Gabonetako hitzordu derrigorrezko eta klasikoa da. Aurten, bederatzigarren urtez, Ondarreta abesbatzak kontzertua eskainiko dau. Emonaldi solidarioa izango da, izan be batzen dan dirua aita Trinitarioek munduan zehar dituen alkartasun proiektuetara bideratuko da, ganeratu dau Landak.

Ondarreta abesbatzak eta Ondarreta ganbara orkestreak, biak Manuel Torre Lledoren zuzendaritzapean, grabau eben Gabonak munduan-La Navidad en el mundo izeneko CDa.

Pablo Diaz-Guardamino Abesbatzaren presidenteak aitatu dauenez, 1.000 ale argitaratu dira eta salgai egongo dira 7 eurotan, Bizkaia Zubiko dendan eta www.coralondarreta.com webgunean.

Gabonak munduan-La Navidad en el mundo izeneko kontzertua abenduaren 19an, 20:00etan, Algortako Salbatzailearen eleizan izango da. Torre Lledok aurreratu dauenez aurreko urteetan lez, abesbatzak eta ganbara orkestreak ezagunak -eta ez hain ezagunak- diran gabon kantez osotutako errepertorioa eskainiko dabe. Kanta batzuei moldaketa barriak egin jakez, eta espero dogu entzuleen gustukoak izatea. Hilaren 27an beste emonaldi bat egingo dabe, Areetako Santa Ana parrokian, 20:00etan.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu