Xabik eta Pettik rock´n´roll zaharraren doinuz atondu dabe diskoa barria

Nagore Ferreira Zamalloa 2011-12-01 14:53   Musikea

Aspaldi ezagutu arren, eta hamaika bider alkarregaz zeozer egin behar dabela esan ostean, Xabik eta Pettik lortu dabe bat egitea. Bilbon aurkeztu dabe zortzi kantako Xabi ta Petti diskoa, Gaztelupeko Hotsak. Abenduaren 5ean Durangoo Azokan izango dira, Ahotsenean. Ostean, diskoa aurkezteari ekingo deutse. Taberna, areto zein estadioak beteteko prest gagoz, esan dau umoretsu Xabik.

Zezeilean hasi ziran alkarregaz zuzenekoak egiten, eta sano gustora ibili dira. Zuzenekoetan gustau jakuzan kantak sartu doguz diskoan, baten bat kanpoan geratu da, ia hurrengoan sartzen dogun, azaldu dau bikoteak. Zortzi kantetako zazpi bersinoak dira, eta bakarra da eurena, Pettik sortutako Satorra, hain zuzen be.

Rock´n´roll zaharra, bluesa eta soula dira nagusi Xabi eta Pettiren abestietan. Hideway (Freddie king) abestia da lehenengoa, horregaz hasten doguz zuzenekoak, intro baten antzekoa da; ostean, I never cared for you (Willie Nelson) dator, ez geunkan runbarik egiteko asmorik baina... abesti bitxia; hirugarrena, Baby it´s you (Bacharach), jatorrizkotik antzekoen geratu jakuna da; eta, Satorra, neure kanta bakarra disko honetan.

Diskoaren B aldearen barri Xabik emon dau. I got a woman (Ray Charles), abestirik kañeroena; Díselo (Andre Williams), honetan gaztelaniaz abesten dogu biok; Mr. Jones (John D. Loudermilk), abesti rockeroa; eta, Amaren seme (Steve Marriott), euskeraz abesten dodan lehenengo abestia.

Donostiako Señor No taldeko abeslaria eta gitarristea da Xabi; lehenago, La Perrerako kidea izan zan. Pettik bluesa, folka eta rocka landu ditu eta sei bat disko ditu kalean.

Durangokoaz gan, beste hitzordu bi ditue Xabik eta Pettik abenduan: hilaren 8an, Oñatin, eta, 30ean, Markinan.

Ikusi argazki guztiak handiago

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu