Zezeilaren 5ean hasiko da Arabako Bertsolari Txapelketea

Bizkaie! 2017-01-23 09:41   Bertsolaritzea

Finalaurekoak eta finala izango ditu, Arabako Bertsozale Alkarteak aurreratu dauenez. 18 bertsolarik parte hartuko dabe eta finala apirilaren 1ean izango da, Gasteizen.

Bertsolaritzearen liburutegia sarean ipini dau Xenpelar Dokumentazino Zentroak

Bizkaie! 2017-01-20 12:00   Bertsolaritzea

Xenpelar 1991tik batzen ibili dan argitalpenen bildumea interneten be egongo da aurrerantzean. Bertsolaritzearen eta ahozkotasunaren inguruko 500 dokumentu inguru dira.

Ane Labakak eta Beatriz Egizabalek eskuratu dabe sormenerako I. Lanku Bekea

Bizkaie! 2016-12-21 08:35   Bertsolaritzea

Erradikalak gara lanari esker lortu dabe Lanku Kultur Zerbitzuak-en laguntzinoa. Bertsolaritzeagaz lotutako sormena bultzatzen dau bekeak.

Saats Karasatorrek irabazi dau Nafarroako Bertsolari Txapelketako lehenengo kanporaketea

Bizkaie! 2016-12-19 10:15   Bertsolaritzea

Beragaz batera, Joanes Illarregi, Joana Ziganda eta Sahats Aleman sailkatu dira hurrengo faserako. Final laurenak zezeilean hasiko dira, 30 bertsolarigaz.

Etxahun Lekue, Bizkaiko Bertsolari Txapelketako irabazle

Bizkaie! 2016-12-19 08:19   Bertsolaritzea

Xabier Amurizak jantzi deutso txapela larrabetzuarrari. Maila oneko finala izan da Miribillakoa eta, Lekuegaz batera, Xabat Galletebeitia heldu da buruz burukora.

Bertso Eguna egitasmo ibiltari bihurtuko da 2018an

Bizkaie! 2016-12-14 12:56   Bertsolaritzea

Hurrengo edizinoa, 2017koa, ez da egingo. 2018an, ostera, aldi barri bat hasiko dau Bertso Egunak eta Donostiatik Euskal Herri guztira zabalduko da.

Zortzi finalistak prest Bizkaiko Bertsolari Txapelketako finalerako

Dabi Piedra 2016-12-13 12:32   Bertsolaritzea

Abenduaren 17an, zapatua, jokatuko da finala, Bilboko Miribillako kiroldegian. Onena emoteko gogoz eta entzuleei saio ederra eskaini nahian dagoz zortzi protagonistak.

'Adin adin' proiektuak bertsoak eroan ditu 13 zahar-etxetara

Bizkaie! 2016-12-13 09:25   Bertsolaritzea

Lanku alkarteak azaldu dauenez, oso arrakastatsua izan da aurtengo edizinoa. Bertsoa ardatz dala, edadekoen bizi-kalidadea hobetzea da egitasmoaren helburua.

Barikuan hasiko da 2017ko Nafarroako Bertsolari Txapelketea

Bizkaie! 2016-12-12 10:13   Bertsolaritzea

Kanporaketa bat jokatuko dabe lehenengoz izena emon daben bederatzi bertsolariek, Iruñean. Lau onenak zezeileko final-laurenetara pasauko dira.

Etxahun Lekuek irabazi dau Larrabetzuko finalaurrekoa

Bizkaie! 2016-12-05 08:21   Bertsolaritzea

Honeek izango dira Bizkaiko Bertsolari Txapelketako finalean: Jone Uria, Beñat Ugartetxea, Etxahun Lekue, Ibon Ajuriagojeaskoa, Miren Amuriza, Onintza Enbeita, Xabat Galletebeitia eta Nerea Ibarzabal.

Beñat Ugartetxeak irabazi dau Basauriko finalaurrekoa

Bizkaie! 2016-11-28 08:59   Bertsolaritzea

Mallabiarrak Bizkaiko Bertsolari Txapelketako finalean egoteko txartela lortu dau. Onintza Enbeitak eta Xabat Galletebeitiak be aukera handiak daukiez Miribillan kantetako.

Jone Uriak irabazi dau Markina-Xemeingo saioa eta Miribillako finalean izango da

Bizkaie! 2016-11-21 08:25   Bertsolaritzea

Bizkaiko Bertsolari Txapelketako lehenengo finalaurrekoa jokatu da asteburuan eta algortarrak ez dau hutsik egin.

Joanes Illarregik irabazi dau Izeta sariketea

Bizkaie! 2016-11-21 08:09   Bertsolaritzea

Elizondon jokatu da Mariano Izeta sariketako zazpigarren edizinoko finala. Nafarroako lau bertsolari gazte izan dira oholtzan eta Illarregi izan da onena.

Sustrai Colina da Xilabako txapelduna

Bizkaie! 2016-11-14 08:17   Bertsolaritzea

Baionan jokatutako finalean, urruñarrak Amets Arzallusegaz jokatu eban buruz burukoa. Orain dala urte biko edizinoan legez, Xilabako irabazlea da Sustrai Colina.

Bertsolaritzea, aurten be, Durangoko Azokan

Bizkaie! 2016-11-09 09:01   Bertsolaritzea

Xabier Amurizaren Hiztegi Errimatua. Hitzaren Kirol Nazionala aspaldi agortu zan eta bertsolari zein bertsozale askok eskatu daben produktua danez, barriro argitaratu eta Durangoko Azokan izango da eskuragarri. Hirugarren edizino honi Andoni Egañak egin deutso berbaurrea.

Inprobisazinoaren ganeko 'Mundu bat ahoz aho' dokumentala aurkeztuko dabe Durangon

Bizkaie! 2016-11-08 12:55   Bertsolaritzea

Mintzola Ahozko Lantegiak garatutako eta Lankuk produzidutako ikus-entzunezkoa abenduaren 3an proiektauko dabe lehenengoz, Durangoko Azokan.

'Odolaren mintzoa' liburua berrargitaratu dabe, Xalbadorren heriotzearen 40. urteurrenean

Bizkaie! 2016-11-08 08:07   Bertsolaritzea

Fernando Aire Xalbadorrek plazaratutako Odolaren mintzoa liburuaren berrargitalpenak, jatorrizko testuagaz batera, diskoa eta Amets Arzallusen hitzaurrea dakarz.

Nerea Ibarzabalek irabazi dau Bizkaiko txapelketako azken kanporaketea

Bizkaie! 2016-11-07 08:42   Bertsolaritzea

Zaldibarko saioko puntuazinoakaz, Bizkaiko Bertsolari Txapelketako finalaurrekoetan kantauko daben bertsolariak nortzuk izango diran jakin da.

Astegoienean saioak irabazita, Iker Agirre eta Rikardo Gonzalez de Durana be 2017ko Arabako Txapelketan sartu dira

Bizkaie! 2016-11-07 08:26   Bertsolaritzea

Urtarrilean hasiko dan 2017ko Arabako Bertsolari Txapelketako bertsolari zerrendea zehaztuta geratu da; 18 bertsolarik kantauko dabe: 2015ko 5 finalista eta kanporaketetan sailkatutako 13 bertsolari.

Sustrai Colinak irabazi dau Larresoron jokatutako Xilaba Bertsolari Txapelketako azken finalaurrekoan

Bizkaie! 2016-11-02 08:47   Bertsolaritzea

Seikote honek kantauko dau Baionako Laugan, zemendiaren 12an ospatuko dan finalean: Sustrai Colina, Amets Arzallus, Odei Barroso, Miren Artetxe, Maddalen Arzallus eta Xumai Murua.