Otamendi eta Arriolabengoa sailkatu dira 2017ko Arabako txapelketarako

Bizkaie! 2016-11-02 08:17   Bertsolaritzea

Asier Otamendi eta Andere Arriolabengoa zuzenean sailkatu dira astegoienean Maeztun eta Lantziegon jokatutako 1. eta 2. kanporaketetan.

Asteon hasiko dira 2017ko Arabako Bertsolari Txapelketarako kanporaketak

Bizkaie! 2016-10-25 08:35   Bertsolaritzea

Lau saiotan 24 bertsolarik parte hartuko dabe, urtarrilean hasiko dan azken faserako txartela eskuratzeko asmoz. Lehenengo hitzordua, barikuan, Maeztun.

Amets Arzallusek barriro irabazi dau finalerdietako saioa Xilaba txapelketan

Bizkaie! 2016-10-24 09:29   Bertsolaritzea

Finalaurrekoetako lehenengo itzuliko saioko bide onari eutsita, bigarren itzulikoan be Amets Arzallusek ez dau hutsik egin.

Eneko Abasolo eta Beñat Ugartetxea nagusi, Bizkaiko Bertsolari Txapelketako kanporaketetan

Bizkaie! 2016-10-24 08:49   Bertsolaritzea

Sestaon eta Igorren jokatutako saioak irabazi ditue, hurranez hurran. Beraz, zuzenean pasau dira biak finalaurrekoetara.

Iruñeko Bertsoaroa urriaren 20tik zemendiaren 10era arte egingo da

Bizkaie! 2016-10-20 10:25   Bertsolaritzea

Bertsolaritza eta jazz ikuskizun baten estreinaldia, hiru bertso-saio, performance bat, berbaldi bat eta umeentzako jarduera bi dagoz programearen barruan.

Miren Amurizak irabazi dau lehenengo kanporaketea

Bizkaie! 2016-10-17 08:40   Bertsolaritzea

Miren Amurizak lortu dau puntu gehien batzea, 531 puntu, hain zuzen. Finalaurrekoetarako txartela irabazi dau berriztarrak, eta Larrabetzuko finalaurrekoan kantauko dau abenduaren 3an.

Amets Arzallusek irabazi dau Xilabako bigarren finalaurrekoa

Bizkaie! 2016-10-17 08:12   Bertsolaritzea

Izturitzen jokatutako saioan, Arzallus neba-arrebak izan dira jaun eta jaube: Amets  irabazle eta Maddalen bigarren. Hurrengo asteburuan, Xilabako finalurrekoetako bigarren itzulia hasiko da.

VIII. BertsoDerbia datorren domekan jokatuko da Bilbon

Bizkaie! 2016-10-11 11:13   Bertsolaritzea

Amaieratzat, Anjel Mari Peñagarikanok eta Andoni Egañak bertso batzuk kantauko ditue San Mameseko zelaian bertan 16:05ak aldera.

Kantagintzea izango da Xenpelar Dokumentazino Jardunaldietako gai nagusia

Bizkaie! 2016-10-11 11:06   Bertsolaritzea

Urriaren 27an Villabonako Subijana etxean egingo da, hirugarren urtez, Mintzola Ahozko Lantegiak antolatutako topaketea. Kantagintzearen alorreko adituak batuko dira.

Martxan barriro 'Adin-adin' egitasmoa

Bizkaie! 2016-10-10 12:56   Bertsolaritzea

Bertso saioak zahar etxeetara eroateko Gipuzkoako Foru Aldundiaren eta Lankuren arteko egitasmoak hirugarren urtez izango dau jarraipena.

Sustrai Colina nagusi Xilabako lehenengo finalaurrekoan

Bizkaie! 2016-10-10 09:06   Bertsolaritzea

Baigorrin jokatutako saioan, indartsu dagoala erakutsi eban Colinak. Bigarren Odei Barroso izan zan eta Miren Artetxe, hirugarren.

Urriaren 15ean hasiko da Bizkaiko Bertsolari Txapelketearen udagoieneko fasea

Dabi Piedra 2016-10-05 12:27   Bertsolaritzea

Bost kanporaketa eta hiru finalaurreko egongo dira. Zortzi onenek Bilboko Miribilla kiroldegian jokatuko dabe finala, abenduaren 17an.

Eneritz Zabaletak irabazi dau Xilabako bigarren kanporaketako saioa

Bizkaie! 2016-10-03 08:27   Bertsolaritzea

Zabaletaren atzetik, Xumai Murua, Aitor Servier eta Maddi Sarasua be Xilabako finalaurreetarako sailkatu dira. 

Amets Arzallusek irabazi dau Xilaba txapelketako lehenengo kanporaketea

Bizkaie! 2016-09-26 08:47   Bertsolaritzea

Donibane Lohizunekoa izan da aurtengo Lapurdi, Baxe Nafarroa eta Zuberoako bertsolari txapelketako lehenengo saioa. Amets Arzallus Euskal Herriko gaur egungo txapeldunak irabazi dau kanporaketea.

Bertso eskolen arteko Bertsotruk desafioan, 27 taldek parte hartuko dabe aurten

Bizkaie! 2016-09-19 15:26   Bertsolaritzea

Bigarrenez antolatu dabe Bertsotruk, igazko edizinoak izandako arrakastea barriro lortzeko asmoz. Ikasturte guztian egongo dira saioak.

Emakume bertsolarien esperientziak jaso dituan ikerketa bat aurkeztu dau Emakundek

Bizkaie! 2016-09-14 13:44   Bertsolaritzea

Gema Lasarte EHUko irakaslea izan da ikerketearen zuzendaria, eta lantaldea osotu dau beste lau ikerlarigaz batera: Amaia Álvarez Uria, Ana Isabel Ugalde, Pablo Lekue eta Judit Martínez.

Gitxi falta da V. Xilaba Bertsulari Xapelketea hasteko

Bizkaie! 2016-09-13 08:52   Bertsolaritzea

Aurtengo Xilaba txapelketearen lemea Heldu direlako ondotik! da, Mattin bertsulariaren omenez.

Hilaren 17ko Bertso Eskolen Eguneko bazkarirako txartelak gaurtik aurrera eskuragai

Bizkaie! 2016-09-05 09:33   Bertsolaritzea

Irailaren 5etik 12ra arte izango dira salgai sarrerak www.bertsosarrerak.eus atarian, 15 euroren truke. Bertsotruk egitasmoan parte hartu behar dauen bertso eskola bakotxak bazkarirako bina txartel izango ditu.

Emile Larre eta Teodoro Hernandorena omenduko ditue aurtengo Xalbador Egunean

Bizkaie! 2016-09-02 08:34   Bertsolaritzea

Urriaren 22an eta 23an ospatuko dabe Xalbador Eguna, Urepeleko bertsolari handia gogoan. Egitarau zabala antolatu dau Deiadarra alkarteak.

Ane Labaka eta Nerea Ibarzabal bertsolariak Mexikon izan dira, inprobisatzaileen topaketan

Bizkaie! 2016-09-01 10:58   Bertsolaritzea

Irati Majuelo itzultzaileagaz batera, euskal bertsolarien ordezkari izan dira eta Latinoamerikako hainbat inprobisatzailegaz kantau dabe.