Hilaren 17ko Bertso Eskolen Eguneko bazkarirako txartelak gaurtik aurrera eskuragai

Bizkaie! 2016-09-05 09:33   Bertsolaritzea

Irailaren 5etik 12ra arte izango dira salgai sarrerak www.bertsosarrerak.eus atarian, 15 euroren truke. Bertsotruk egitasmoan parte hartu behar dauen bertso eskola bakotxak bazkarirako bina txartel izango ditu.

Ikasturte barriari goiztiar ekingo deutsie bertso eskolek: irailaren 17an egingo baita Bertso Eskolen Eguna Portugaleten. Eguneko plana prest da, eta tartean izango da bazkaria. Otordurako txartelak irailaren 5etik 12ra izango dira eskuragai www.bertsosarrerak.eus atarian 15 euroren truke.

Egitarauari jagokonez, euerdian, 12:00etan, hasiko da eguna El Solar plazan. Tokiko bertso eskoleak girotuta ekingo jako poteoari eta 14:30ean egingo da bazkaria merkatuan.

Arratsaldean, 17:30ean, Bertso Tramea eskainiko dabe Miren Amurizak eta Odei Barrosok. 19:30ean, Bertsotruken aurkezpena eta gero, bertso-poteoari jarraipena emongo jako, eta ondoren Aneguriak hartuko dau lekukoa kontzertua eskainiz.


Bertsotruk, aurten be bai

Portugaleteko hitzordua izango dau abiapuntu aurtengo Bertsotrukek. Balorazino ona izan dabe pasa dan ikasturtean hasitako bertso eskolen arteko desafioek, eta egitasmoari jarraipena emotea erabagi dabe Euskal Herriko Helduen Bertso Eskolen Batzordeko kideek. Portugaleten egingo da aurkezpena eta orduan ezagutarazoko dira bertso eskola parte-hartzaileak eta osotutako multzoak.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu