Ander Elortegik irabazi dau Bermeon Udabarriko Faseko bigarren kanporaketea

Bizkaie! 2016-04-18 10:13   Bertsolaritzea

Saioko irabazlea Ander Elortegi Garatea izan da, 179,25 puntugaz. Bigarren sailkatua Julen Ibarguengoitia Ordorika izan da 159,50 puntugaz eta hirugarren, barriz, Aitor Arrutia Azkueta Enkarterriko bertsolaria 153 puntugaz.

»» Ikusi argazki guztiak (2)

Gaur jokatuko da Altsasun Nafarroako Eskolarteko Bertsolari Txapelketea

Bizkaie! 2016-04-15 10:35   Bertsolaritzea

Ikastolen Alkarteagaz alkarlanean antolatuta, hamalau eta 18 urte bitarteko hamar bertsolari gaztek hartuko dabe parte gaur, hilak 15, Nafarroako Eskolarteko Bertsolari Txapelketako 30. edizinoan. Saioa Altsasuko Itsasi euskaltegian jokatuko da, arratsaldeko 18:30ean hasita.

Munduko inprobisatzaileen eta bertsolarien arteko topaketak, apirilean eta garagarrilean

Bizkaie! 2016-04-13 15:06   Bertsolaritzea

Mintzola fundazinoak eta Donostia 2016k alkarlanean sortutako proiektua da Europa bat-batean, inprobisazinoa erabilten daben munduko tradizinoak ezagutzeko. Apirilaren 16tik 23ra Euskal Herrian ibiliko dira bertsolariak eta Sardiniako, Kurdistango eta Kataluniako inprobisatzaileak. Garagarrilean nazinoarteko topaketea egingo dabe Donostian.

»» Ikusi argazki guztiak (2)

Izar Mendiguren aukeratu eban publikoak Ozaetako oholtzapetik

Bizkaie! 2016-04-11 14:53   Bertsolaritzea

Ozaetan jokatu zan Oholtzapetik Entzulea Epaile egitasmoaren 1. kanporaketea eta entzuleek Izar Mendiguren aukeratu eben Legutioko finalean kantetako.

»» Ikusi argazki guztiak (3)

Peru Vidalek irabazi dau Bizkaiko Bertsolari Txapelketako lehenengo saioa

Bizkaie! 2016-04-11 10:47   Bertsolaritzea

Udabarriko faseari ekin deutso Bizkaiko Bertsolari Txapelketeak Berrizen. Peru Vidalek lortu ditu puntu gehien eta, beraz, udagoieneko fasera pasetako lehenengo lekua hartu dau, oraingoz. Vidalek 178,25 puntu lortu ditu eta Aitor Bizkarra bigarrenak, 176,75. Atzerago geratu dira Beñat Romero, Lander Ibarluzea, Mikel Galarza eta Iñaki Lersundi.

»» Ikusi argazki guztiak (3)

Apirilaren 15ean hasiko da Plazatik Gaztetxera bertsolari gazteen txapelketea

Bizkaie! 2016-04-07 14:17   Bertsolaritzea

Eibar, Ondarroa, Soraluze, Bergara, Deba eta Markina-Xemeinen izango dira saioak, eta Mutrikun final handia, maiatzaren 21ean. Danetara, 32 bertsolarik parte hartuko dabe.

Udabarriko fasea eukiko dau, aurten lehenengoz, Bizkaiko Bertsolari Txapelketeak

Dabi Piedra 2016-04-04 13:58   Bertsolaritzea

Apirilaren 10ean hasiko da 2016ko Bizkaiko Bertsolari Txapelketea eta antolatzaileek aurreratu dabenez, aldaketak ekarriko ditu. Lehenengo aldiz, udabarriko fasea eukiko dau, udagoieneko ohiko fasera nortzuk pasauko diran erabagiteko. Bederatzi saiotan, 56 bertsolarik parte hartuko dabe aurreko fasean, domekan Berrizen hasita.

»» Ikusi argazki guztiak (2)

Haritz Mujika bertsolari asteasuarrak irabazi dau 45. Osinalde Saria

Bizkaie! 2016-04-04 12:34   Bertsolaritzea

Aretoa ganezka egoala, Haritz  Mujika Lasa (Asteasu, 1995) bertsolaria izan da bart onena Gabiriako 45. Osinalde Saria bertso lehiaketan eta berak eroan dau sari nagusia.  Entzuleen gustukoena, barriz, Unai Mendizabal zizurkildarra izan da, eta bertsorik onenaren garaikurra Eneko Araiztegi segurarrak irabazi dau.

‘Bertso txiki, saio handi’ bertso desafioa jokatuko dabe Zerainen

Bizkaie! 2016-04-01 10:52   Bertsolaritzea

Plaza gehiegirik egiten ez daben lau bertsolari gazte (Aratz Igartzabal, Maialen Akizu, Gemma Urteaga eta Eneko Araiztegi) transmisino lanean ibilitako lau bertsolarigaz (Jabier Zeberio, Iñaki Murua, Millan Telleria eta Mikel Mendizabal), bikoteka kantauko dabe.

Pernando Amezketarra bertso sariketearen lehenengo edizinoa, apirilean

Bizkaie! 2016-03-29 15:39   Bertsolaritzea

Harituz Bertsozale Bilguneak antolatuta, sariketearen bereizgarria Pernandoren ekarpenetik dator, ariketa guztiak neurri txikian izango baitira. Hiru bertsolarik osotutako lau taldek hartuko dabe parte. Eskualde izakereari eutsiz, Tolosaldeko hiru herritan egingo dira saioak (kanporaketa bi eta finala). Lehenengo hitzordua apirilaren 8an, Asteasun.

Arabako 16 bertsolari eta entzulea epaile 'Oholtzapetik' egitasmoan

Bizkaie! 2016-03-21 14:41   Bertsolaritzea

Arabako Bertsozale Alkarteak apirilaren 8an, Ozatean hasiko dan egitasmo barria dakar, Oholtzapetik, hain zuzen. Lau saiotan banatuta Arabako 16 bertsolari lehiatu eta 4 sailkatuko dira Legutioko finalerako; entzulea izango da epaile oholtzapetik. Finalean ez da irabazlerik egongo.

Jone Uria txapeldun Uribe Kostan

Bizkaie! 2016-03-21 09:39   Bertsolaritzea

Plentzian jokatutako azken hiru finalaurreetan ondoko bertsolariek kantau dabe: Josu Landeta, Peru Vidal, Unai Mendiburu, Miren Loizaga, Inazio Vidal, Jone Uria, Beñat Vidal, Peru de Pedro, Aitzol de Castro, Imanol Uria, Itxaso Paia eta Ekaitz Larrazabal Katxo.

»» Ikusi argazki guztiak (2)

Leitzara joan da Bardoetako hirugarren edizinoa

Bizkaie! 2016-03-21 09:20   Bertsolaritzea

Hasi zan moduan, jai giroan amaitu da Bardoak Nafarroako taldekako ekimenaren hirugarren edizinoa. Hiru talde izan dira oholtza ganean, Iruñeko Obario Maldikoak, Leitzako Atekaberts eta Berako Larungo Antenak. Etxarriko frontoian 270 entzuleren aurrean egin da finala eta azkenean leitzarrek eroan dabe Bardoen azken saioa.

»» Ikusi argazki guztiak (2)

Hego Uribek irabazi dau Bertsolari Gazteen BBK Txapelketea

Bizkaie! 2016-03-21 09:16   Bertsolaritzea

Bilbon jokatutako finalean, Hego Uribek 404 puntu lortu ditu eta beste finalisteak, Busturialdeak, 393. Hortaz, Hego Uribeko seikoteak jantzi dau Bertsolari Gazteen BBK Sariketako txapela. Ganera, Lurdes Ondaro Malleak bizkaiera onenaren saria irabazi dau.

Dana prest Bardoen finalerako

Bizkaie! 2016-03-18 14:41   Bertsolaritzea

Zapatuan, martiaren 19an, jokatuko da Etxarri Aranatzen Bardoen hirugarren edizinoko finala. Saioa arratsaldeko 17:00etan hasiko da herriko frontoian eta hiru dira oholtzara igoko diran taldeak: Iruñeko Obario Maldikoak, Berako Larungo antenak eta Leitzako Atekaberts.

»» Ikusi argazki guztiak (2)

Bertsolari Gazteen BBK Txapelketako finala jokatuko dabe gaur Hego Uribek eta Busturialdeak

Bizkaie! 2016-03-18 10:52   Bertsolaritzea

Zezeilaren 17an hasi zan, Igorren, Bizkaiko Bertsolari Gazteen BBK Txapelketearen 24. edizinoa. Gaur, martiak 18, finala jokatuko da Bilbon, arratsaldeko 19:00etan. Zortzi eskualdek parte hartu dabe aurten eta, bina kanporaketa irabazita, Hego Uribeko eta Busturialdeko seikoteak lehiatuko dira azken saioan.

»» Ikusi argazki guztiak (2)

Bideo laburren lehiaketea ipini dau martxan Bizkaiko Bertsozalek

Bizkaie! 2016-03-16 16:29   Bertsolaritzea

Bizkaiko Bertsozale Alkarteak bat-bateko taldeetan eta bertso eskoletan dabilzan gaztetxuei zuzendutako lehenengo bideo laburren lehiaketea abiarazo dau. Bideoak apirilaren 25era arte aurkeztu ahal izango dira. Gaia, ondokoa: Zelan animau ikasleak bat-bateko taldeetara eta bertso eskolara.

Apirilaren 9an izango da Sopelako Esaera Zaharren Txapelketea

Bizkaie! 2016-03-15 14:38   Bertsolaritzea

Bertsoak eta atsotitzak buztartzea eta euskeraz primeran pasetea da ekitaldiaren helburua. Lehiaketan taldeka (2, 3 edo 4 lagunek osotutako taldea) hartzen da parte. Parte-hartzaileek bertsoak entzun eta esaera zaharrakaz identifikau beharko ditue. Hemen irakurri esaera zahar horreen zerrendea (100 esaera) eta azalpenak.

2016ko Arabako Bertso-kuadrillaren amaierako hitzorduan ez zan talde txapeldunik egon

Bizkaie! 2016-03-14 10:17   Bertsolaritzea

Argantzunen Arabako bertsogintzearen jaia izan da astegoienean; aurretik 6 topaketa izan  ondoren, amaierako hitzorduan ez zan talde txapeldunik egon; ez zan hori helburua, Arabako bertsogintzeak irabazi eban:  parte-hartzea, bertsotan gozetea, jai giroan ondo pasetea, alkar ezagutzea, bertso kuadrillak hartu-emonetan egotea... Horreek ziran helburuak, eta ondo bete ziran sensazinoagaz amaitu zan.

»» Ikusi argazki guztiak (3)

Martiaren 12an, Argantzunen, Arabako Bertso-Kuadrilla artekoaren amaierako jaia

Bizkaie! 2016-03-09 13:05   Bertsolaritzea

Ia bi hilebetez Arabako hainbat herritan bertso-doinuak piztu ondoren, martiaren 12an egingo dau amaierako jaia Arabako Bertso Kuadrilla artekoak, Argantzunen. Egun osoko egitaraua izango da, eta kuadrilla artekoan ibili diran talde guztiek hartuko dabe parte.