Kontrastez betetako diskoa dakar Hara! taldeak

Dabi Piedra 2017-04-06 12:39   Musikea

Ondarroako hirukotearen lehenengo lana da Adikzioak, minak eta desirak (Baga Biga). Diskoko zazpi abestietan une gogorrak eta leunak tartekatu ditue, beti rocka oinarri.

Bizitzeari eta askatasunari eskainitako diskoa dakar Mikel Urdangarinek

Dabi Piedra 2017-03-29 13:15   Musikea

Hamar abestiko diskoa da Margolaria (Elkar). Oholtzan 20 urte badaroaz be, lan freskoa egin nahi izan dau Urdangarinek.

Historia eta eleiz artea Bilboko Atxuri auzora eroango ditu BAS jaialdiak

Dabi Piedra 2017-03-23 12:52   Kulturea

Apirilaren 3tik 8ra bitartean egingo da Bilbo Arte Sakratua jaialdiaren 13. edizinoa, Gizakundearen eleizan eta Eleiz Museoan. Antxinako musikea eta arte eszenikoak ardatz, bost ikuskizun egongo dira.

EHUren Udako Ikastaroetan euskerazko eta ingelesezko eskaintzea handituko da

Dabi Piedra 2017-03-22 11:54   Kulturea

Bagilaren 7tik irailaren 15era egingo ditu EHUk 36. Udako Ikastaroak. Egitarauan 137 ikastaro, tailer, eskola eta jardunaldi profesional dagoz.

Alex Txikon: 'Everesteko eguraldia ez da gure alde egon'

Dabi Piedra 2017-03-17 13:33   Euskaldunak munduan

Everest neguan eta oxigeno artifizial barik igoteko ahaleginean huts egin, eta etxean bueltan da Alex Txikon. Eguraldiak ez deutsela aukerarik emon azaldu dau.

Oinarrietara bueltau da Itziarren Semeak, 'EH Republik' diskoan

Dabi Piedra 2017-03-16 13:46   Musikea

Mungiako taldearen bosgarren lan luzea da. Hamar urteko bidea egin dau Itziarren Semeak-ek eta hasikerako ska doinuak eta freskotasuna berreskuratu nahi izan ditu.

Pello Irazuren 30 urteko ibilbidea, Bilboko Guggenheim Museoan

Dabi Piedra 2017-03-09 13:50   Kulturea

Artista gipuzkoarraren ehun obra baino gehiago batu ditu Guggenheimek 105. aretoan. Azken hiru hamarkadetako euskal artea barritu dabenetako bat da Irazu.

Badator Bertsolari Gazteen BBK Txapelketearen 25. edizinoa

Dabi Piedra 2017-03-07 12:29   Bertsolaritzea

Seina bertsolariko zortzi taldetan banatuta, Bizkaiko eskualde guztietako bertsolariak egongo dira. Arratzun izango da lehenengo saioa. Finala, martiaren 31n.

Nazinoarteko literaturearen ordezkariak ekarriko ditu X. Gutun Zuriak

Dabi Piedra 2017-03-03 14:06   Kulturea

Apirilaren 25etik maiatzaren 1era bitartean egingo dabe, Bilboko Azkuna Zentroan, Gutun Zuria jaialdi literarioa, Ospakizuna goiburupean.

Josu Martinezen aurkikuntzeari esker, 1936ko 'Euskadi' filma ikusi ahal izango da hileon

Dabi Piedra 2017-03-02 15:31   Zinemea

Estreinau zanetik ahaztua egon da René Le Henaffen hiru dimensinotako dokumentala. EHUko ikerlari Josu Martinezek topau dau Parisen eta Loraldiak zabalduko dau.

'Euskal musikaren benetako istorioa' estreinauko dau Ez Dok Hiru bikoteak Arriagan

Dabi Piedra 2017-02-28 13:54   Kulturea

Patxo Telleriak idatzitako testuan oinarrituta dago antzezlana. Martiaren 7an eta 8an emongo dabe Bilboko Arriaga antzokian, Loraldiaren barruan.