VIII. BertsoDerbia datorren domekan jokatuko da Bilbon

Bizkaie! 2016-10-11 11:13   Bertsolaritzea

Amaieratzat, Anjel Mari Peñagarikanok eta Andoni Egañak bertso batzuk kantauko ditue San Mameseko zelaian bertan 16:05ak aldera.

Athletic Club Fundazinoak BertsoDerbiaren zortzigarren edizinoa aurkeztu dau; Bilbon izango da Athletic eta Realak datorren domekan, urriaren 16an, 16:15ean, jokatuko daben derbiaren harira. Anjel Mari Peñagarikanok eta Jone Uriak Athletic ordezkatuko dabe eta Andoni Egaña eta Oihana Iguaran Real Sociedaden ordezkariak izango dira.

Pasa dan zezeilean jazo zan legez, denporaldi honetako lehenengo edizinoa kalean egingo da, bi zatitan banatuta. Lehenengoa 13:00etan izango da Alde Zaharreko Plaza Barrian eta bigarrena 15:20an San Mameseko pantaila erraldoiaren azpian, Licenciado Poza kalera begiratzen dauena (22. atea).

Sarrerea dobakoa da eta Oxabi Erromeri Taldeak alaituko dau ekimena.

Amaieratzat, Anjel Mari Peñagarikanok eta Andoni Egañak bertso batzuk kantauko ditue San Mameseko zelaian bertan 16:05ak aldera.

BertsoDerbia Athletic Club Fundazinoak antolatu dau Real Sociedad Fundazinoaren laguntzinoagaz, taldeen arteko lehiatik harago kirolak eta kulturak batu egiten gaituela sinistuta. Horrezaz gan, Athletic eta Realaren Fundazinoek euskerearen normalizazinoan egiten daben ahaleginean kokatzen da Bertso Derbia, geure hizkuntzea eta gure kultureagazko konpromisoan sakontzeko balio dauelakoan.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu