Otamendi eta Arriolabengoa sailkatu dira 2017ko Arabako txapelketarako

Bizkaie! 2016-11-02 08:17   Bertsolaritzea

Asier Otamendi eta Andere Arriolabengoa zuzenean sailkatu dira astegoienean Maeztun eta Lantziegon jokatutako 1. eta 2. kanporaketetan.

Andere Arriolabengoa | Ikusi handiago | Argazki originala

Arabako bertsogintzea martxan dago. barikuan Maeztun eta zapatuan Lantziegon jokatu ziran 2017ko Arabako Bertsolari Txapelketarako lehenengo sailkatze saio biak; lau kanporaketa izango dira guztira. Lau saio horreetan 13 bertsolari sailkatuko dira 2017ko txapelketarako. 2013ko txapelketako finalistak sailkatuta dagoz zuzenean.

Maeztuko kanporaketan Uxue Diaz de Cerio gai-emoilaren esanetara kantau eben 6 bertsolariek. Asier Otamendi izan zan saioaren irabazlea, beraz, zuzenean sailkatu da urtarrilean hasiko dan txapelketarako. Bertsolariek lortutako puntuazinoak ondorengoak izan ziran: Asier Otamendi 193 puntu, Felipe Zelaieta 153,5 puntu, Unai Bengoetxea 142 puntu, Maddalen Arrausi 121,5 puntu. Irati Anda eta Juan Mari Juaristi baja izan ziran; 6ko saioa osotzeko Julen Zulaika eta Ruben Sanchezek kantau eben, puntuau barik.



Bigarren kanporaketan, Lantziegon, Lierni Altunak jarri zituan gaiak. Andere Arriolabengoak lortu zituan puntu gehien, beraz, txapelketarako txartela irabazi eban. Bertsolariek lortutako puntuak ondokoak izan ziran: 176,5 Andere Arriolabengoa, 163,5 Paula Amilburu, 162,5 Serapio Lopez, 145 Asier Rubio, 144,5 Jon Ruiz de Pinedo, 130,5 Xabi Rico.

Asier Otamendi eta Andere Arriolabengoa ez eze, Maeztun eta Lantziegon kantau eben beste bertsolari guztiak zain geratu dira, hurrengo 2 kanporaketetan beste bertsolariek lortzen daben puntuen arabera sailkatuko diran ala ez.

Hurrengo barikuan, zemendiaren 4an, 20:00etan, Izarrako kultur etxean jokatuko da 4.kanporaketea. Zapatuan, Araian azkenekoa, eta bertan argituko da sailkapen osoa.

Txapelketea 2017ko urtarrilaren 21ean aurkeztuko da eta finala apirilaren 1ean izango da, Gasteizko Printzipal Antzokian.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu