Miren Amurizak irabazi dau lehenengo kanporaketea

Bizkaie! 2016-10-17 08:40   Bertsolaritzea

Miren Amurizak lortu dau puntu gehien batzea, 531 puntu, hain zuzen. Finalaurrekoetarako txartela irabazi dau berriztarrak, eta Larrabetzuko finalaurrekoan kantauko dau abenduaren 3an.

Mungiako Olalde aretoa bertsozalez bete zan zapatu arratsaldean, Bizkaiko Bertsolari Txapelketearen udagoieneko faseko lehenengo kanporaketan, finalaurrekoetarako txartela irabazi eban berriztarrak.

260 bertsozale batu ziran Mungiako Olalde aretoan ondoko bertsolarien jarduna jarraitzeko: Aissa Intxausti Aburruza, Aitor Bizkarra Ruiz, Garikoitz Sarriugarte Onaindia, Imanol Uria Albizuri, Mikel Retolaza Etxebarria eta Miren Amuriza.

Ariketa guztiak egin ostean, Miren Amuriza Plazak lortu dau puntu gehien batzea, 531 puntu, hain zuzen. Holan, finalaurrekoetarako txartela irabazi dau berriztarrak, eta Larrabetzuko finalaurrekoan kantauko dau abenduaren 3an. Besteak puntuazinoen zain geratuko dira. Holan geratu dira Mungiako puntuazinoak: Miren Amuriza Plaza 531, Aitor Bizkarra Ruiz 474,4 puntugaz bigarren, Imanol Uria Albizuri 446, Garikoitz Sarriugarte Onaindia 440, Aissa Intxausti Aburruza 422,5 eta Mikel Retolaza Etxebarria 414,5.

Gai-emoile beharretan Amaia Ugalde Begoña ibili da. Epaimahaiko kideak, ostera, hurrengoak izan dira: Alaitz Etxanobe Bereziartua, Ander Txakartegi Basterretxea, Iñaki Aurrekoetxea Arkotxa, Jon Jaio Aiartzaguena, Leire Etxebarria Gaztelu eta Miriam Juaristi Urizar. Idazkari zereginetan Itziar basterretxea Olarreaga eta Itxaro Juaristi Olaetxea ibili dira.


Hurrengo saioak:

Hurrengo astegoienean kanporaketa saio bi egongo dira: Sestaon eta Igorren. Saio biak izango dira 17:30ean:

- Urriaren 22an, Sestaon, musika eskolako aretoan. Bertsolariak: Arrate Illaro Etxebarria, Asier Galarza Garai, Eneko Abasolo Txabarri Abarkas, Inazio Vidal Gurrutxaga, Josu Landeta Egurrola eta Peru Vidal Gurrutxaga.

- Urriaren 23an, Igorren, Lasarte aretoan. Bertsolariak: Arkaitz Zipitria Mendizabal, Beñat Ugartetxea Ostolaza, Iñaki Iturriotz Zuluaga, Julen Erezuma Arzanegi, Malen Amenabar Larrañaga eta Paule Ixiar Loizaga Legarra.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu


Twitter ikonoa Facebook ikonoa