Joanes Illarregik irabazi dau Izeta sariketea

Bizkaie! 2016-11-21 08:09   Bertsolaritzea

Elizondon jokatu da Mariano Izeta sariketako zazpigarren edizinoko finala. Nafarroako lau bertsolari gazte izan dira oholtzan eta Illarregi izan da onena.

Lau bertsolariak, Elizondon jokatutako finalean (argazkia: Nafarroako Bertsozale Alkartea) | Ikusi handiago | Argazki originala

Kanporaketak jokatu eta gero, honeek heldu dira finalera: Joanes Illarregi, Alazne Untxalo, Patxi Castillo eta Iker Gorosterrazu. Fernando Anbustegi izan da gai-jartzailea. 60 ikusle inguru batu dira Elizondoko Kortarixar jatetxean. Behin ariketa guztiak amaituta, epaileek erabagi dabe Joanes Illarregi leitzarra dala irabazlea. Mariano Izeta zanaren alabeak ipini deutso txapela.

Nafarroako Bertsozale Alkarteak, Baztango Udalaren laguntzinoagaz, urte birik behin antolatzen dau Izeta sariketea, Nafarroako bertsolari gazte eta hasibarriak ezagutarazoteko eta plazan kantetako aukerea emoteko. Era berean, Mariano Izetari omenaldia egiten jako, bertsolaritzearen alde egindako lanagaitik.

Zazpigarren edizino honetan, Joanes Illarregi izan da txapelduna. Aurreko edizinoetan, Jon Barberena, Oier Lakuntza, Jon Elizetxe, Iñaki Aleman, Aimar Karrika eta Saioa Alkaiza saritu zituen.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu