Saats Karasatorrek irabazi dau Nafarroako Bertsolari Txapelketako lehenengo kanporaketea

Bizkaie! 2016-12-19 10:15   Bertsolaritzea

Beragaz batera, Joanes Illarregi, Joana Ziganda eta Sahats Aleman sailkatu dira hurrengo faserako. Final laurenak zezeilean hasiko dira, 30 bertsolarigaz.

Iruñeko saioaren une bat (argazkia: Nafarroako Bertsolari Alkartea) | Ikusi handiago | Argazki originala

2017ko Nafarroako Bertsolari Txapelketearen lehenengo saioa jokatu zan barikuan Iruñeko Katakrak gunean, 140 bertsozaleren aurrean eta giro onean. Txapelketan lehenengo aldiz izena emon dabenentzako kanporaketa bakarra zan honako hau eta final laurenetan abesteko lau plaza egozan jokoan. Zortzi bertsolarik parte hartu eben, izena emonda bederatzi egon arren (Mintxo Astizek azken orduko arazo bat izan eban eta ez zan Iruñera joan).

Saats Karasatorre etxarriarrak lortu eban puntu gehien. Bigarren Joanes Illarregi leitzarra, hirugarren Joana Ziganda oskoztarra eta laugarren Sahats Aleman artikarra geratu ziran. Horrenbestez, horreek laurek jokatuko ditue final laurenak. Beste laurak, Ander Baiano, Ainara Ieregi, Aitor Irastortza eta Luis Mari Larreta, kanpoan geratu dira.

35 bertsolarik emon dabe izena 2017ko Nafarroako Bertsolari Txapelketan eta, behin kanporaketea jokatuta, horreetatik 30 egongo dira final laurenetako fasean. Aurreko urteetan txapelketan parte hartu izan dabenak zuzenean pasau dira final laurenetara. Zezeilaren 18an hasiko dira final laurenak eta txapelketako finala apirilaren 8an izango da.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu