UEUk 'Euskal Herriko pentsamenduaren gida' argitaratu dau

Bizkaie! 2013-01-09 10:13   kulturbiz

Liburuaren sorrerea eskutik helduta dator 2012-2013 abian jarritako Euskal Herriko Pentsamendu Kritikoa XX. eta XXI. mendeetan graduondokoagaz. Graduondoko hori, gida barria legez, euskal eremu akademikoan atzemoten dan hutsune bat beteteko helburuagaz sortu da.

'Merioaren ibilbidea', Durangaldeko historiara hurreratzeko proposamena

Bizkaie! 2013-01-08 17:17

Gerediaga alkarteak Merioaren ibilbidea Durangaldea ezagutzeko ekimena aurkeztu dau Elorrioko Iturri Kultur Etxean. Urtarrilaren 19an eta 20an egingo ditue lehenengo bisita gidatuak, euskeraz eta gaztelaniaz.

Lehoi, Simbolos, Carnavalea, Baldosa curiosa, Bilbao se disfraza eta Frankissmouse dira 2013ko Aratusteetako sei kartel finalistak

Bizkaie! 2013-01-08 14:45

Lehoi, Simbolos, Carnavalea, Baldosa curiosa, Bilbao se disfraza eta Frankissmouse kartelak Aratusteetako Kartel Lehiaketearen finalistak dira, Bilboko Udaleko Jaietako Sailak gaur goizean ezagutzera emon dauenez. Horreen artean aukeratuko da Bilboko Aratusteetako irudi nagusia. 2013ko Aratusteak zezeilaren 7tik eta 12ra ospatuko dira.

»» Ikusi argazki guztiak (7)

Kultur Leioak musika eta antzerki egitarau ederra dakar 2013an

Bizkaie! 2013-01-08 14:43   kulturbiz

Kultur Leioak bagilera bitarteko kultur egitaraua aurkeztu dau. Musikea eta antzerkia izango dira osogai nagusiak. Luxuzko egitaraua atondu dabela nabarmendu dabe Leioako kultur arduradunek.

Fernando Morillok 'Itzalen sua' liburu-DVDa kaleratu dau

Bizkaie! 2013-01-08 12:57   Kulturea

Fernando Morillo idazleak sortutako Itzalen sua liburu-DVDa plazaratu dau Gaumin argitaletxeak. Xanti Rodriguezek egin ditu irudiak, eta musikea Diabulus in Musica taldeak konposau dau.

'Basajendea' ipuin interaktiboa plazaratu dau Iku-ika argitaletxeak

Bizkaie! 2013-01-08 11:31

Iku-ika argitaletxeak Basajendea ipuin interaktiboa kaleratu dau, iPhone, iPad eta Androiderako. Testuak eta irudiak Pernan Goñik egin ditu, eta Dada Companyk egokitu dau.

Lanhitz programeak 2,28 miloe euro bideratuko ditu lantokietan euskerea sustatzeko

Bizkaie! 2013-01-08 10:12   Euskerea berbagai

Lanhitz programearen deialdi barria egin dau Eusko Jaurlaritzeak. 2,28 miloe euro banatuko dira 160 erakunde pribaduren artean, lantokietan euskerearen erabilerea eta presentzia sustatzeko.

Umeentzako hamaikatxu jarduera, Bilboko udal liburutegietan

Bizkaie! 2013-01-07 17:32   kulturbiz

Bilboko liburutegi sareak familia osoarentzako jarduera programea prestau dau. Tailerrak, berbaldiak eta ipuin kontalarien saioak atondu ditue, 40 ekitaldi danetara. Irakurketa bultzatu, liburutegien alderdi ludikoenaz gozau eta ezagutzearen alor guztiak lantzea dira egitarauaren helburuak.

EHZ jaialdia Lekornen egingo da aurten

Bizkaie! 2013-01-07 12:06   Musikea

Lekornen egingo dabe 2013ko Euskal Herria Zuzenean jaialdia, bagilaren 28tik 10era. Nafarroa Beheran eta Zuberoan izan ostean, lehenengo aldiz izango da Lapurdin.

'Astralango' bertso-afaria!

Gorka Intxaurbe Etxebarria 2013-01-07 11:18   Bertsolaritzea

Antxina barik Julen Erezumagaz berbaldia egin genduan eta kontu batzuen artean Lilibertso ekimena aitatu be bai. Bada, Lilibertsok bertso-afaria, Lilibertso-afaria, organizau eban barikuan Astran. Bertako protagonistak: Etxahun Lekue, Beñat Ugartetxea eta Astra bera.

»» Ikusi argazki guztiak (3)

'Goazen Txinara!' euskal artistentzako programearen aurtengo edizinoa martxan da

Bizkaie! 2013-01-07 10:59   kulturbiz

Goazen Txinara! euskal artistentzako egoitza-programearen 2013ko deialdia abiatu barri dau Pekingo MA Studiok, Etxepare Institutua eta EHUren laguntzinoagaz. Ekimenari esker, euskal artista bik Txinara beharrera joateko aukerea eukiko dabe. Eskaerak aurkezteko epea urtarrilaren 30ean amaituko da.

Dock Of The Bay musika dokumentalen nazinoarteko zinema jaialdi bihurtu da 2013an

Bizkaie! 2013-01-07 10:42   Barriak

Seigarren aldiz egingo da Dock Of The Bay jaialdia, eta musika dokumentalen nazinoarteko zinema erakustaldi legez sortu ondoren, zinema jaialdi bihurtu da aurten. Estaduko eta nazinoarteko hamaika film lehiatuko dira.

»» Ikusi argazki guztiak (2)

Pakea Bizkaia Antartikara salto egiteko prest dago

Bizkaie! 2013-01-04 14:54

Gaur barikua, Pakea Bizkaia Ushuaiatik Puerto Williamserantz abiatuko da. Tripulatzaile guztiak dagoz dagoeneko, pasa dan domekan, abenduaren 30ean Kepa Acero freesurflaria heldu zalako Ushuaiara. Puerto Williams Txileko kostan 30 miliatara dago eta beharrezko sarrera puntua da Hornos Lurmuturreko uretan barrena nabigatzeko, Ozas edo Drake (beranduago hartu eban izena) itsasartea gurutzatu aurretik.

»» Ikusi argazki guztiak (4)

Arkaitz Basterraren 'Café Louvre' lanak hasiko dau Eusko Label dokumental zikloa Zornotza Aretoan

Bizkaie! 2013-01-04 14:54   Barriak

Arkaitz Basterra zornotzarrak sortutako Café Louvre dokumental luzeak abiatuko dau Zornotza Aretoaren aurtengo zine-klubaren egitaraua, urtarilaren 8an. Eusko Label deritxo dokumentalen ziklo barriari, izan be euskal zuzendarien lanak izango dira emonaldien ardatza.

Frantzian II. Mundu Gerran egindako artea eta Antoni Tapies, aurton Guggenheimen

Bizkaie! 2013-01-04 11:49   Kulturea

Bilboko Guggenheim Museoak 2013ko erakusketen barri emon dau. Frantzian II. Mundu Gerran egindako artea eta Antoni Tapies margolariaren erakusketak izango dira aurtengo protagonista nagusiak. Museoak miloe bat bisitari baino gehiago izan ditu 2012an.

Peter Brook antzerkigileari buruzko lanak irabazi dau V. Artez Blai Arte Eszenikoen Ikerketa Saria

Bizkaie! 2013-01-04 10:22   Kulturea

Juan Antonio Bottarok idatzitako Fundamentos de la puesta en escena en el teatro de Peter Brook lanak jaso dau V. Artez Blai Arte Eszenikoen Ikerketa Saria. Danetara, hamar behar onargarri aurkeztu dira, hainbat lekutatik heldutakoak, Argentinatik, Kubatik, Kolonbiatik...

Maite Idirin kantari bizkaitarrak 'Gabon kantak' diskoa argitaratu dau

Bizkaie! 2013-01-03 17:08   Musikea

Gabon Kantak lana kaleratu barri dau Maite Idirin sopranoak AusArt Records diskoetxeagaz. Orain zortzi urte Hendaiako Abbadiako gazteluan, Muriel Dupin harpa -jotzailea eta Maryse Graciet flauta-jotzaileagaz batera egindako emonaldiaren grabazinoa jaso dabe.

Basterretxea, Durrio eta Regoyosen erakusketak, Bilboko Arte Eder Museoan

Bizkaie! 2013-01-03 14:40   Kulturea

Nestor Basterretxeari buruzko erakusketeagaz ekingo deutso Bilboko Arte Eder Museoak 2013. urteari, zezeilaren 13an. Horrezaz gan, aurton Francisco Durrio eta Dario de Regoyosen lanak ikusgai egongo dira museoan. Obra konbidaduen artean, nabarmentzeko modukoa da Aurelio Artetaren Gerrako triptikoa.

Margarita Maria Lopez de Maturana dohatsuaren museoa inaugurauko dabe Berrizen

Bizkaie! 2013-01-03 12:52   kulturbiz

Margarita Maria Lopez de Maturana dohatsuri buruzko museoa edegiko dabe arrastian Berrizen, Mesedetako komentuan. Museoa ezagutzeko bisita gidatua egingo dabe, eta ostean, Mario Iceta Bilboko gotzainak mezea emongo dau.