Maite Idirin kantari bizkaitarrak 'Gabon kantak' diskoa argitaratu dau

Bizkaie! 2013-01-03 17:08   Musikea

Gabon Kantak lana kaleratu barri dau Maite Idirin sopranoak AusArt Records diskoetxeagaz. Orain zortzi urte Hendaiako Abbadiako gazteluan, Muriel Dupin harpa -jotzailea eta Maryse Graciet flauta-jotzaileagaz batera egindako emonaldiaren grabazinoa jaso dabe.

16 kanta ditu diskoak, zortzi Aita Donostiak batu eta harmonizautakoak. XVII. eta XX. mende arteko abestiak dira. Batutako abestien artean dagoz Joanes Etxeberri Ziburukoak idatzitako Oi Eguberri gaua, Bernardo Gazteluzarren Kanta zagun guziek, Peñafloridako Konteak egindako Irten ezazu, eta Jose Mari Usandizagak sortutako Hiru Errege Orientekoak eta Horra Mari Domingi, besteak beste.

Gabonetako kantok eleizetan baino etxe eta kaleetan kantau ziran lehenengo, ostean, orain 200 bat urte, hasi ziran eleizan entzuten. Sasoi hareetan mezea latinez egiten zan osorik, eta euskerazko kantarik ezin zan abestu.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu