'Basajendea' ipuin interaktiboa plazaratu dau Iku-ika argitaletxeak

Bizkaie! 2013-01-08 11:31

Iku-ika argitaletxeak Basajendea ipuin interaktiboa kaleratu dau, iPhone, iPad eta Androiderako. Testuak eta irudiak Pernan Goñik egin ditu, eta Dada Companyk egokitu dau.

Iku-ika argitaletxeak Basajendea ipuin interaktiboa kaleratu dau, iPhone, iPad eta Androiderako. Testuak eta irudiak Pernan Goñik egin ditu, eta Dada Companyk egokitu dau.

Tartalo, Basajaun, Laminak, Mari, jentilak, sorginak eta euskal mitologiako beste hainbat personaia agiri dira Basajendea ipuinean. Argitaletxeko iturrien arabera, txikienei euskal mitologiako personaiak erakustea da proiektuaren helburua.

Liburuak 14 orrialde ditu. Animazinoak, eszena interaktiboak eta soinu-efektu dibertigarriak topatuko doguz, umeak euskal mitologiara hurreratzeko modu desbardina. Euskal Mitologia estetika alaiz iruditu nahi izan dogu -azaldu dau Pernan Goñik- ni neu apur bat nekatuta nago mitologia beti itxura gotikoen irudietaz.

Beste ipuin interaktibo bi be baditu sarean Iku-ikak, Kokorikoko eta Monike asteburuan.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu