Bizkaiko Txakolina Jatorrizko Deitureak 30 urte bete ditu

Bizkaie! 2024-05-16 09:13   Jan edanak

Itziar Ituño aktore basauritarra izentau dabe Mezulari Nagusi.

Bizkaiko Txakolina Jatorri Deiturak bere 30. urteurrena ospatu dau, ardaoen urtaldi barria San Mameseko bedarrean aurkeztuz. Txakolin Egunaren barruan, Itziar Ituño aktore basauritarra izentau dabe Mezulari Nagusi, bere ibilbide profesional bikaina eta euskerea eta euskal kulturea zabaltzen egindako ekarpena autortuz. Kontseilu Arauemoilearen idazkari nagusi, Anton Chapartegui, Ohorezko Mezulari izentau dabe, 1994an sortu ebenetik joan dan irailean erretirau zan arte, nazinoarteko ospe handiko ardao bihurtzeko egin dauen ekarpena autortuz.

Arantxa Tapia sailburuak ekitaldian hartu dau parte, funtsezkoa da gogorarazotea txakolinaren arrakastea ez dala produktuaren kalidadearen frutua bakarrik, baita txakolina lantzen eta egiten dabenen konpromisoaren eta dedikazinoaren emoitzea be, mahastietan eta upategietan. Aspaldiko garaietatik, Bizkaiko eskualdea mahastizaintzearen eta ardaogintzearen gotorleku izan da, eta txakolina tradizino aberats horren zati integrala izan da nabarmenduz.

2023. Bizkaiko Txakolinaren urtaldia

2023an, 1.457.146 litro (2022an baino % 18,5 gitxiago) produzidu dira batutako 2.201.883 kilo mahatsetik. 172 mahastizainen lanari esker, 436,34 hektarea landatzen ditue eta Bizkaiko Txakolina Jatorrizko Deiturea 36 upategik osotzen dabe.

Urtaldiaren kalidadeari jagokonez, oso ona izan da, izaera atlantiko nabarmenagaz, eta ibilbide luzeko ardao freskoak lortu dira, maila eta azidotasun aldetik orekatuak. Esportazinoari jagokonez, salmenta-bolumenaren % 5 da. Bizkaiko Txakolina gehien eskatzen dituen herrialdeak, Ameriketako Estadu Batuak (AEB), Herbehereak, Japonia eta Norvegia dira.

Ikusi argazki guztiak handiago

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu