Hemengo kultur aniztasunaren alde ehunka atxikimendu jaso ditu EH 11 Kolorek

Bizkaie! 2013-02-18 09:31   kulturbiz

Bozeroaileek orain arte jasotako atxikimenduak -400 baino gehiago dira dagoeneko- eskertu ditue. Besteren artean, Adierazpenagaz bat egin dabenen artean dagoz Mikel Urdangarin, Roberto Moso, Harkaitz Martinez, Kepa Junkera edota Gose taldea. Baita arte eszenikoen arloko Ramon Barea, Mikel Martinez, Galder Perez, Garbitxu (Deabru Beltzak) eta Pirritx, Porrotx eta Mari Motots pailazoak be.

Unai Elorriaga eta Jesus Ferrero protagonista 'Eztabaidak Literatureagaz' programan

Bizkaie! 2013-02-15 14:53   Kulturea

Bilboko Udaleko Kultura eta Hezkuntza Sailaren ekimenak Jesús Ferrero eta Unai Elorriaga idazleak eta gidari lana egingo dauen Alicia San Juan kazetaria batuko ditu datorren martitzenean, hilak 19, Bilboko Bidebarrieta Kulturgunean, uriek literatur generoetan beteten daben lekuari buruz berba egin deien.

Euskal Herria 11 Kolorek orain arteko atxikimenduen barri emongo dau zapatuan, Bilborocken

Bizkaie! 2013-02-15 14:22

Euskal Herria 11 Kolore ekimenak jasotako lehenengo atxikimenduak aurkeztuko ditu zapatuan, hilak 16, Bilboko Bilborock aretoan. Lidia de Lorenzo flamenko-jantzariak eta Arkaitz Estiballes eta Maialen Lujanbio bertsolariek hartuko dabe parte ekitaldian, besteak beste.

Oskorrik 'Gabriel Aresti bizsitan' egitasmo barria aurkeztuko dau Tolosan, zezeilaren 22an

Bizkaie! 2013-02-15 11:29   Musikea

Hogei hamar urteren ostean, Oskorri hasierara bueltauko da Gabriel Aresti bizsitan proiektu barriaren bidez. Poeta bilbotarraren errepertorioa zein berak inspirautako kantak batu ditu taldeak. Lehenengo emonaldia zezeilaren 22an egingo dabe, Tolosako Leidor antzokian, Kilometroak jaiaren kanpainearen barruan.

Joseba Sarrionaindiaren azken liburuaren katalanezko itzulpena aurkeztuko dabe datorren astean Bartzelonan

Bizkaie! 2013-02-15 11:20   Kulturea

Joseba Sarrionandiaren Moroak gara behelaino artean? liburuaren katalanezko itzulpenaren (Som com moros dins la boira?) aurkezpena izango da zezeilaren 23an Bartzelonako Kultura Garaikideko Zentroan (CCCB). Ainara Munt Ojanguren itzultzailea be bertan izango da.

Maite Goñik edegiko ditu aurten Ermuko 'Berbetan' jardunaldiak

Bizkaie! 2013-02-15 10:24   Euskerea berbagai

Euskerearen ezagutzea eta erabilerea izango dira Ermuko Berbetan jardunaldien ardatza. Lau berbaldi eta mahai-inguru atondu ditue, lehenengoa zezeilaren 19an, Maite Goñik IKTei buruz jardungo dau Lobiano aretoan, 19:00etan

Fermin Muguruza, Jimmy Cliff, Willis Drummond eta Belako, aurtengo EHZ jaialdian

Bizkaie! 2013-02-14 16:35   Musikea

Euskal Herria Zuzenean jaialdia hasi da bagilaren 28tik 30era bitartean izango dauen kartelaren barri emoten. Hain zuzen be, zazpi talde iragarri ditue: Fermin Muguruza, Willis Drummond, Belako, Les Ogres de Barback , Zuloak, Jimmy Cliff eta Herri Oihua.

Espainia eta Frantziako konpositoreak gogoratuko ditue Bilboko Musika-Musica jaialdian, martiaren 1etik 3ra

Dabi Piedra Robledo 2013-02-14 14:33   Musikea

70 kontzertuko egitaraua iragarri dabe, martiaren 1, 2 eta 3ko astebururako, beraz, Bilboko Euskalduna Jauregiko aretoak musikaz beteko dira. Beste urte batzuetan legez, goi mailako musikariakaz batera, kontserbatorio eta musika-eskoletako ikasleei be aukerea emongo deutsie parte hartzeko.

Aiert Goenagak eta Gerediagak komunikadu bana plazaratu dabe

Bizkaie! 2013-02-14 13:48

Aiert Goenaga Durangoko Azokearen zuzendari kargutik kentzearen barri emon eban atzo Gerediaga alkarte antolatzaileak. Igaz hartu eban zuzendaritzea ondarroarrak. Bai Gerediagak bai Goenagak prentsa-ohar bana plazaratu dabe.

Eibarko 36. Antzerki Jardunaldiek José María 'Chema' Cornago zana omenduko dabe

Bizkaie! 2013-02-14 12:38   Kulturea

Eibarko 36. Antzerki Jardunaldiak barikuan, hilak 15, hasiko dira. Helduentzako hamabi antzezlan, ume eta familiei zuzendutako behar bi eta antzerki eskolek sortutako lan bi eskainiko ditue jardunaldiek, horrezaz gan, Giza Estatuen Erakusketea eta Antzerkia zinemagintzan proiekzino-zikloa atondu ditue. Egitaraua martiaren 21ean itxiko dabe.

Gizazinea zikloak krisialdi ekonomikoari buruzko hainbat ikuspegi eskainiko ditu

Bizkaie! 2013-02-14 11:17   Barriak

Gizazinea programeak gaur egungo krisialdi ekonomikoaren hainbat ikuspegi batuko ditu zezeilaren 20tik eta 22ra Bilbon, Udaleko Kultura eta Hezkuntza Sailaren ekimenez. Film laburrak eta luzeak, dokumentalak zein fikzinozkoak, proiektauko ditue. Saio guztiak doban dira.

»» Ikusi argazki guztiak (4)

Elhuyar Fundazinoak Web-corpusen Ataria aurkeztu dau

Bizkaie! 2013-02-14 10:42

Atari hau konsultagai jarri dau Elhuyarrek, eta erabiltzaileek hiru baliabide izango ditue eskura: euskerazko corpus elebakar bat, 125 miloe berbez osotua; euskera-gaztelania corpus paralelo bat, 18 miloe berba inguru dituana; eta euskerazko corpusetik automatikoki erauzitako berba-konbinazinoak.

»» Ikusi argazki guztiak (4)

Aiert Goenaga Durangoko Azokako zuzendari kargutik kendu dau Gerediaga alkarteak

Bizkaie! 2013-02-13 14:50

Durangoko Azokea antolatzen dauen Gerediaga alkarteak zuzendari kargutik kendu dau Aiert Goenaga. Orain urtebete hartu eban ondarroarrak Jon Irazabalen lekukoa zuzendaritzan. Durangoko Liburu eta Disko Azoka ez da sekula izan, ezta izango be, inoren proiektu petsonala. Azoka ez dau zuzendariak bakarrik egiten, lan talde osoak baino, adierazo dau Gerediagak prentsa-ohar bidez

»» Ikusi argazki guztiak (1)

Igaztik hona artea zenbat hazi dan neurtuko dabe San Balendinetan Eleizondon

Jon Urutxurtu 2013-02-13 13:19

San Balendin jaiak ospatuko dira domekan, hilak 17, Zeanuriko Eleizondo auzoan, Piedadea izenaz ezagutzen dan baseleizearen inguruan. Aurten, Piedadeko artearen neurketearen 54. urteurrena beteko da.

»» Ikusi argazki guztiak (6)

Berreginen Museoak Venusen eta Marteren maitasun istorioari buruzko bideo bategaz ospatuko dau San Balendin Eguna

Bizkaie! 2013-02-13 12:39   kulturbiz

Venusen eta Marteren arteko maitasun istorioa mitologia klasikoko erakargarrienetakoa da. Bien arteko ezkutuko maitasuna Bilboko Arte Berreginen Museoan gogoratuko da San Balendin Egunean, maitasun abentura erromantikoa kontetan dauen bideoa eskainiz.

'Madame Bovary' eta 'Gure garaiko heroia' Urrezko Bilduman berrargitaratu ditue

Bizkaie! 2013-02-13 12:08   Kulturea

Gustave Flauberten Madame Bovary eta Mikhail Jurievitx Lermontoven Gure garaiko heroia liburuen euskerazko itzulpenak argitaratu ditue Patxi Apalategik eta Jose Moralesek Urrezko Biblioteka bilduman.

»» Ikusi argazki guztiak (2)

Blanca Sarasua eta Miren Agur Meabe protagonista Zurgai aldizkariaren zenbaki barriaren aurkezpenean

Bizkaie! 2013-02-13 10:52   Kulturea

Bilboko Bidebarrieta Kulturguneak euskal poesiari buruzko Zurgai aldizkariaren zenbaki barriaren aurkezpena jasoko dau gaur, eguaztena, hilak 13, arratsaldeko 19:30etatik aurrera. Ekitaldian Blanca Sarasua eta Miren Agur Meabe poetak izango dira protagonista.

Euskal Herriko galeria bi baino ez, Arco nazinoarteko arte azokan

Bizkaie! 2013-02-13 10:43   Kulturea

Arco arte garaikideko azokeak 27 herrialdetako 201 galeria batuko ditu zezeilaren 13tik 17ra bitartean, Madrilgo Ifeman. Danetara, mundu osoko 2.000 artista ingururen lanak ikusteko aukerea izango da. Aurton, Euskal herriko galeria bi besterik ez dira izango Arcon, Bilboko Carreras Mugica eta Donostiako Altxerri.

»» Ikusi argazki guztiak (2)

Bai Euskarari Ziurtagiriaren Alkarteak 2013-2015 eperako Plan Estrategikoa zehaztuko dau

Bizkaie! 2013-02-13 10:13   Euskerea berbagai

Bai Euskarari Ziurtagiriaren Alkarteak 2013-2015 eperako Plan Estrategikoa zehazteari ekin deutso bagilera bitartean. Proiektu honen bidez, Ziurtagiriaren Alkartearen norabidea behar dan moduan finkatzeko eta garatzeko pausuak zehaztu nahi dira.