Korrikaren unidade didaktikoa aurkeztu dabe AEK-k eta ikastolek

Dabi Piedra Robledo 2013-02-25 14:17   Euskerea berbagai

Eskolara hasten diranetik 18 urtera arteko neska-mutilentzat preparau dabe unidade didaktikoa, edade bakotxarentzat beren beregi egokitutako jarduerakaz. Korrika zer dan, ze ezaugarri daukazan eta euskerearen aldeko jarrerea lako kontzeptuak transmitidu gura ditue eta, bide horretan, irakasleen lagungarri izan nahi dabe.

»» Ikusi argazki guztiak (2)

Euskaltzaindiak 14 euskaltzain urgazle barri izentau ditu

Bizkaie! 2013-02-25 13:45   Euskerea berbagai

Akademiaren batzorde akademikoetan 2005etik lanean dabilzan personak izentau ditue: Iñaki Aldekoa, Kaxildo Alkorta, Iñaki Amundarain, Nagore Etxebarria, Beatriz Fernandez, Juan Garzia, Antton Gurrutxaga, Patxi Juaristi, Gerardo Luzuriaga, Elena Martinez de Madina, Felix Mugurutza, Manu Ormazabal, Erramun Osa eta Iratxe Retolaza

Aiora Jaka: 'Joseba Sarrionandiak itzulitakoa originalaren mailan ipinten dau, barritzailea izan zan'

Nagore Ferreira Zamalloa 2013-02-25 10:30   Barriketan

Itzultzaile eta irakaslea

Ben Affleckek zuzendutako 'Argo' Oscar sarietako irabazle

Bizkaie! 2013-02-25 10:10   Barriak

Argo Ben Affleckek zuzendutako lanak irabazi dau pelikula onenaren Oscar saria, eta beste hiru sari be jaso ditu. Ang Leeren Life of Pi-k lau sari lortu ditu, tartean zuzendari onenari Oscar saria. Michael Haneke austriarraren Amour beharrarentzat izan da ingelesezkoa ez dan film onenaren saria.

Manex Agirrek irabazi dau 2. finalerdia

Bizkaie! 2013-02-25 09:57   Bertsolaritzea

Manex Agirre izan da jaun da jaube 354 puntugaz, jarraian baina tarteko alde handiagaz Ander Solozabal 291,5 puntugaz, Andere Arriolabengoa 289 puntugaz, Paula Amilburu 286,5egaz, Unai Mendibil 281,5egaz eta Zigor Enbeita 280,5 puntugaz.

»» Ikusi argazki guztiak (2)

'Koldo Mitxelenaren zinema- eta liburu-kritiketako diskurtso-estrategiak: enuntziatu parentetikoak' liburua aurkeztu dabe Bilbon

Bizkaie! 2013-02-22 14:45   Euskerea berbagai

Gaur, zezeilak 22, Agurtzane Azpeitiaren Koldo Mitxelenaren zinema- eta liburu-kritiketako diskurtso-estrategiak: enuntziatu parentetikoak liburua aurkeztu dabe Euskaltzaindiaren egoitzan. Liburua Akademiaren Iker bildumako 29. zenbakia da, eta Mondragon Unibersidadearen eta Akademiaren arteko hitzarmenari esker argitaratu da.

»» Ikusi argazki guztiak (3)

Hesian taldeak bere lehenengo zuzeneko diskoa aurkeztu dau, 'Hemen eta orain'

Dabi Piedra Robledo 2013-02-22 13:56   Musikea

Lau disko eukazan orain arte Nafarroako Sakana eskualdeko taldeak, danak estudiokoak eta, azkenaldion, Hesianen oihartzuna asko zabaldu dan ezkero, zuzeneko bat plazaratzeko erabagia hartu dabe. Holan, abuztuaren 14an Gernikan eskaini eben kontzertu jentetsua grabau eta CD eta DVDa egin ditue.

»» Ikusi argazki guztiak (2)

'Reinventer le monde' erakusketea edegi dabe Bilboko Rekalde aretoan

Bizkaie! 2013-02-22 13:43   Kulturea

Reinventer le monde taldeko erakusketea maiatzaren 5era arte egongo da ikusgai Bilboko Rekalde aretoan. Akitania-Euskadi euroeskualdearen laguntzinoa izan dau erakusketeak.

»» Ikusi argazki guztiak (2)

Euskerea indartzea eta suspertzea dala lehentasuna esan dau Jaurlaritzeak Bruselan

Bizkaie! 2013-02-22 10:58   Euskerea berbagai

Hizkuntza Politikako sailburuordeak nabarmendu dau Gobernuaren lehentasuna euskarea indartzea eta suspertzea dala, eta, prozesu horretan, hiru faktore erabagigarriak dirala: hizkuntzearen legezko babesaren estatusa, hizkuntza-politika aktiboa eta, batez be, herritarren atxikimendua eta borondatea.

Patxo Telleria eta Jon Urraza zuzendariak, Max sarietarako hautagai

Bizkaie! 2013-02-22 10:21   Kulturea

Patxo Telleria eta Jon Urraza antzerkigileak Max sarietarako hautagai izentau ditue, euskeraz idatzitako antzezlanean arloan. Maiatzaren 13an banatuko ditue sariak.

»» Ikusi argazki guztiak (2)

Labo 2013 + Kimuak 2012 Film Laburren Astea Donostian

Bizkaie! 2013-02-21 16:56   Barriak

Aurten, barrikuntza moduan, Labori eskainitako asteak tarte bat eskainiko deutso Kimuak programeari. Astelehenean, hilak 25, 2012an programa horretan hautatutako zazpi film laburrak eskainiko dira. Kimuak Eusko Jaurlaritzako Kultura sailak, Etxepare Institutuak eta Euskadiko Filmategiak antolatzen daben ekimena da.

»» Ikusi argazki guztiak (2)

Gogor eta zuzen dator Kaotiko taldea 'E. H. Calling' zortzigarren diskoan

Nagore Ferreira Zamalloa 2013-02-21 14:41   Musikea

Abesti arin eta laburrak, soinu gogorrak eta berba zuzenak. Horreek dira Kaotiko taldearen E. H. Calling diskoaren osogai nagusiak. Zortzi abesti sortu ditue, eta laster grabauko dabe Londresen Presa singlearen bideoklipa. Lehenengo kontzertua zapatuan, hilak 23, daukie, Durangon, Kalera Rock jaialdian.

Mundumirarik ez da izango aurten

Bizkaie! 2013-02-21 14:35   kulturbiz

Etorkizunera begira proiektua indartzeko eta datozen edizinoetako oinarriak eta ereduak ezartzeko helburuagaz, aurten Mundumira Jaialdia ez antolatzeko erabagia hartu dogu. Erabagia aho-batez hartu dabe Jaialdiaren antolatzaileek: Debagoieneko Mankomunidadeak, Euskal Herria aldizkariak eta Ginmusica musika sustatzaileak.

Tick-ek % 60ko deskontuak eskaintzen ditu Zineuskadiko zinema-aretoetan

Bizkaie! 2013-02-21 13:36   Barriak

Tick kultur klubak akordio bat sinatu dau Zineuskadi eta 12 zinema-aretoen artean bizi dogun krisi sasoian filmak ikustea % 60 merkeago izan daiten. Akordio honi esker, 12 zinema-aretok deskontua eskainiko dabe Tick txartela erakutsita.

Islamera bihurtutako emakumeei buruzko ikerlan batek irabazi dau UPV/EHUko I. Maria Goyri Saria

Bizkaie! 2013-02-21 12:06

Ikasketa Feminista eta Generokoak masterreko ikasle Itzea Goicoleak irabazi dau genero ikuspegia barne hartzen daben master amaierako lanen I. Maria Goyri Saria. Epaimahaiak, deialdi honetara aurkeztutako zortzi lanen artean, haren lana hautatu eban, Feminismoa eta errukia: genero analisi bat islamera bihurtutako emakumeen inguruan izenekoa, Miren Llona irakasleak zuzendurikoa.

»» Ikusi argazki guztiak (2)

Galtzagorri alkarteak euskerazko Ume eta Gazte Literatureari buruzko dokumentazino gunea sortu dau

Bizkaie! 2013-02-21 12:00

Galtzagorri alkarteak Dokumentazio Gunea izeneko atal barria ipini dau martxan bere webgunean. Euskerazko Ume eta Gazte Literaturako liburuen kritikak, lanen gidak eta bibliografia jaso ditue bertan. Aldizkarien mailegu zerbitzua gune honetatik bideratuko dabe aurrerantzean.

Carmelo Bernaola musikagile otxandioarraren argitaratu bako lau lan kaleratu ditu EOSek

Bizkaie! 2013-02-21 10:49   Musikea

Euskadiko Orkestra Sinfonikoak argitaratu barri dau Carmelo Bernaola 1929-2002, musikagile otxandioarraren lau lanez osotutako diskoa. Euskal Konpositoreen Bildumako 15. alea da, eta azkenengoa, hain zuzen be.

Zezeilak 21: Ama Hizkuntzearen Nazinoarteko Eguna

Bizkaie! 2013-02-21 09:17   Euskerea berbagai

Liburua ama hizkuntzan oinarritutako heziketearen ardatz lemapean, Irina Bokova Unescoko zuzendari nagusiak adierazo dauenez, teknologia barrien sasoian, liburuak tresna eder eta erabilgarriak dira ezagutza trukerako, alkar ulermenerako eta mundura zabaltzeko. Ezagutzaren gizarteen euskarri dira eta adierazpen askatasunaren eta danontzako heziketearen sustapenaren abangoardian dagoz.

Kultur Maratila egitarauak musikea, antzerkia eta zirkua dakarz Leioara

Bizkaie! 2013-02-20 14:54   kulturbiz

Kultur Maratila euskera hutseko kultura egitaraua aurkeztu dau Leioako Udalak. Musikea, antzerkia eta zirkua izango dira aurtengo osogai nagusiak. Lehenengo hitzordua zezeilaren 28an izango da, Horman Poster kolektiboaren Iragan perfektua antzezlanaren eskutik.

»» Ikusi argazki guztiak (3)

Anari taldeak Zarautzen amaituko dau birea martiaren 10ean

Bizkaie! 2013-02-20 13:17   Musikea

Anari taldeak joteari itxiko deutso, boladatxu baterako, taldekideetako batzuk beste proiektu batzuk burutu ahal izateko. Birea amaitu orduko, baina, lau kontzertu emongo ditue, lehenengoa zezeilaren 23an, Donostiako Viktoria Eugenian.