Aktorearen oinarri fisikoei buruzko ikastaroa Igor de Quadraren eskutik, BilbaoEszenan

Bizkaie! 2013-01-03 11:38   Kulturea

BilbaoEszena baliabide eszenikoen zentroak sorkuntzea eta jantzearen ganeko ikastaroa atondu dau. Igor de Quadra izango da irakaslea eta matrikuletako epea zabalik dago. Eskolak hilaren 16an hasiko ditue.

'Nikon Small World' lehiaketako irudi ikusgarriak, urteko lehenengo 'Elhuyar' aldizkarian

Bizkaie! 2013-01-03 10:23

Elhuyar Zientzia eta Teknologia aldizkariaren urtarrileko zenbakiaren gai nagusia Nikon Small World lehiaketearen azken edizinoan saritutako argazkien bildumea da. Biziaren edertasuna eta konplexutasuna mikroskopioaren laguntzinoagaz erakusten daben irudiak batzen dira sariketan.

On hirukoteak emakumeen begiradea dau nagusi lehenengo diskoan

Bizkaie! 2013-01-02 13:59   Musikea

Itsaso Gutierrez musikariak sortutako On taldeak hainbat zuzenekoz estreinauko dau urtea, hilaren 11n, berbarako, Munitibarko Gaztetxean. Taldearen lehenengo diskoko kanta guztietan emakumeen begiradea da nagusi.

Urte barriagaz dana gora... Danok gara orain egun batzuk baino pobreago

Angel Dominguez 2013-01-02 12:50   Begi betegarri

'Bilboko gabon-kantak' liburua kaleratu dabe Auspoa sailean

Bizkaie! 2013-01-02 12:06   kulturbiz

Bilboko gabon-kantak (1755-1832) liburua argitaratu barri dau Gipuzkoako Foru Aldundiak Auspoa sailean. Antonio Zabalak Bilboko hainbat eleizatan batutako abestiak jaso ditue. Pello Esnal eta Jabier Kaltzakorta arduratu dira testuak atontzeaz.

'Txokolatea eta bizkotxoak' Bilbon urtarrilaren 15etik aurrera

Bizkaie! 2013-01-02 11:37   kulturbiz

Kulturaz gozau nahi dogu, sortzaileak bere horretan ezagutu, entzun. Kulturearen plazerrak edozein txoko hartu leikela azaldu. Ohiko tokietatik kanpo kultureak be espazioa dauela eta behar dauela aldarrikatu nahi dogu.

UPV/EHUko tesi batek Oteizaren egitasmoa berrartu dau, arteak urian izan leikezan funtzinoei buruz hausnartzeko tresna moduan

Bizkaie! 2013-01-02 10:51

Tesiaren asmoa da egitasmoa berrartzea, artearen eta gure uria egituratzen daben erakundeen arteko lankidetza-ereduari buruz hausnartzeko tresna moduan. Zalantzan jarri nahi dot ia orain arte Bilbon garatutako urigintza-eredua baino ez dan posible, edo, ostera, badiren beste aukera batzuk, uri-marketinari baino gehiago herritarrei bideratuak azaldu dau Rementeriak.

»» Ikusi argazki guztiak (2)

Txinako sekreturik ezezagunena

Zigor Aldama 2012-12-28 14:52   Bidaide

Nekazari batek topau eban lehenengo aztarnategia 1974an eta ordutik arkeologoek 6.000 eskultura baino gehiago topau ditue, danak desbardinak; adituek dinoenez, beste bi mila inguru egon daitekez oraindino lur azpian. Terrakotako ejerzitoa iceberg-aren muturtxua baino ez ei da, gaur aroaren aurkikuntza handienetakoa.

»» Ikusi argazki guztiak (4)

VI. mendeko Baskonia ezagutzeko giltzarriak, Bilboko Arkeologi Museoan

Nagore Ferreira Zamalloa 2012-12-28 13:46   Kulturea

Baskonia. Bitarteko lurraldea erakusketeak Euskal Herriko antxinako eta Erdi Aroko munduen arteko transizinoa azaltzen dau. Araba, Bizkaia eta Nafarroako indusketetan topautako 100 objektutik gora batu ditue Bilboko Arkeologi Museoan.

»» Ikusi argazki guztiak (4)

Bizkaiko Aldundiak argitaratutako txakolinari buruzko gideak Gourmand saria jaso dau

Bizkaie! 2012-12-28 11:45   Jan edanak

Argitakpenaren helburua da lurraldeko mahastizaintzearen eta ardaogintzearen aberastasunari lotutako turismoa sustatzea eta, bide batez, gastronomia, kulturea eta aisialdi eskaintza zabaltzea.

UPV/EHUko Argitalpen Zerbitzuak 11 liburu kaleratu ditu aurten edizino digitalean

Bizkaie! 2012-12-28 10:46   kulturbiz

Liburu elektronikoen eskaintzeari jagokonez, UPV/EHUk, formatu barri horrek dauen garrantziaz jaubetuta, apustu estrategikoa egin dau edizino digitalaren alde. Hain zuzen be, UPV/EHUko Argitalpen Zerbitzuak bere webgunean (www.ehu.es/argitalpenak) 11 lan ditu eskuragarri formatu horretan, horreetako batzuk doban.

'160 metro', Bizkaiko rock-aren istorio bat Internet estreinau eta crowdfunding bidez finantzauko da

Bizkaie! 2012-12-28 10:18   Musikea

StereoZona-k web bidezko dokumentala sortuko dau musikearen ikuspuntutik abiatuta eta Bilbo Handian 90. hamarkadan zehar izan ziran aldaketa sozialak islatuko ditu.

Shanghaiko Euskal Etxeak Urrezko Abakoa emon deutso Bilboko Udalari, nazinoarte mailan egindako lanagaitik

Bizkaie! 2012-12-27 17:26   sariak-autortzak

Iñaki Azkuna Bilboko alkateak Urrezko Abakoa jaso dau Shanghaiko Euskal Etxeko idazkaria dan Asier Estankonaren eskutik, Bilboko Udalak nazinoarte mailan egindako lanaren autorpen moduan.

Jon Irazabal historialariak 'Durangaldea, historia laburrean' liburua aurkeztuko dau barikuan

Bizkaie! 2012-12-27 14:42

Durangaldearen historiari buruzko liburua berbagai izango dau Jon Irazabalek barikuan, hilak 28, Durangoko Kurutzesantu Museoan. Merinalde Eguneko egitarauaren barruan egingo dabe Durangaldea, historia laburrean lanaren aurkezpen-ekitaldia.

Fatboy Slim, The Hives eta Biffy Clyro be BBK Liven

Bizkaie! 2012-12-27 14:32   Musikea

VIII. Bilbao BBK Live jaialdirako musika taldeen zerrendan Fatboy Slim, The Hives eta Biffy Clyro be sartu behar doguz Alt J eta Toy, eta Estaduko Stanstill, Miss Caffeina eta Fuel Fandango, Argentinako Banda de Turistas taldeagaz batera.

Korrika 18k euskera ikasleak omenduko ditu urtarrilaren 26an Usurbilen

Bizkaie! 2012-12-27 13:42   Euskerea berbagai

Korrikak omenaldirik beroena eskaini nahi deutse euskera ikasle guztiei, beren ahaleginagaz euskeraz bizi ahal izatea ahalbidetzen eta, beraz, alkarbizitzarako aukerak sortzen dabilzalako.

Kirmen Uriberen 'Bilbao-New York-Bilbao', japonierara itzulitako liburu onenen artean

Bizkaie! 2012-12-27 10:19   Kulturea

Kirmen Uriberen Bilbao-New York-Bilbao nobelea 2012. urtean japonierara itzulitako hiru liburu onenen artean dago, Mainichi egunkariak argitaratutako zerrendearen arabera, Mikhail Xixkinen Letter Book eta Sholem Aleichemen Tevye lanekaz batera.

6.000.000 miloera bidean, langabeziak ez deutso inori parkatzen...

Markues 2012-12-26 13:23   Begi betegarri

Capsula taldeak estreinauko dau 2013. urtea Bilboko Kafe Antzokian

z 2012-12-26 12:34   Musikea

Capsula taldeak abiatuko dau 2013. urtea Bilboko Kafe Antzokian. David Bowieren Dreaming of The Rise and Fall of Ziggy Stardust and the Spiders from Mars diskoko kanten bersinoak abestuko ditue 1:30etik aurrera.