Domekan aurkeztuko dabe 'Xiberoko sutondoan' beharra zuzenean

Bizkaie! 2012-11-27 16:54   Musikea

Zuberoako hainbat kanta tradizional batu ditue Xiberoko sutondoan (Elkar) DVDan, Dominika Etxart kantariaren omenez. Abenduaren 2an, Donostiako Viktoria Eugenia antzokian aurkeztuko dabe zuzenean.

Politikagintzea Bilbon gaia jorratuko dabe hainbat adituk Bidebarrieta Kulturgunean

Bizkaie! 2012-11-27 16:19   jardunaldiak

Bidebarrieta Kulturguneak eta Eusko Ikaskuntzak Politikagintza Bilbon: antolaketak, alderdiak, eragileen kultura politikoak eta esperientziak jardunaldia egingo dau eguaztenean, zemendiaren 28an. XVI. Symposium hau arrastiz egingo da, eta sarrerea doban izango da. Hiru gai nagusi jorratuko ditue parte-hartzaileek: Iraultza liberalaren garaia XIX. mendean, Herritarren eragin demokratikoaren garaia eta Askatasun publiko bako garaia.

17. Euskal Denda Durangoko merkatu plazan egingo da abenduaren 5etik 9ra

Bizkaie! 2012-11-27 14:53   Kulturea

Artisautza eskura lemapean dator aurtengo feria Arbasoko buru Bernat Vidalek adierazo dauenez, kartelean agiri dan esku meta irudikatuz. Euskal Denda artisautza sektorearen erakusleihorik onena izango da eta helburu nagusia artisautza tradizionala zein garaikidea bultzatzea eta merkaturatzea da.

Euskal preso eta igeslarien lanak batu ditu aurten be AtaramiƱe argitaletxeak

Dabi Piedra 2012-11-27 14:14   Kulturea

Durangoko Liburu eta Disko Azokeari begira, 2012ko uzta oparoa aurkeztu dau Bilbon Ataramiñek. Ohiko bilduma-liburuaz ganera, Xabier Makazaga, Oier Goitia eta Mikel Antzaren lan bana argitaratu ditue, lau liburu guztira.

»» Ikusi argazki guztiak (2)

Eusebio Erkiaga idazle eta euskaltzainari buruzko jardunaldia egingo dabe Bilbon, zemendiaren 30ean

Bizkaie! 2012-11-27 14:12   jardunaldiak

Eusebio Erkiagari buruzko jardunaldia egingo dabe Euskaltzaindiak eta Deustuko Unibersidadeak zemendiaren 30ean, idazle eta euskaltzainaren jaiotzearen mendeurrenean. Izen-emotea dobakoa da. Akademiako Literatura Ikerketa batzordeak atondu dau egitaraua.

Euskaltzaindiak Ozeania eta Amerikako leku-izen nagusiak batu ditu

Bizkaie! 2012-11-27 13:15   Euskerea berbagai

Munduko leku-izen nagusien euskerazko grafia finkatzen dabil Euskaltzaindia, Ozeaniako eta Amerikako izenak batu ditu oraingoan. Ozeaniakok, 169. arauan jaso ditue; eta, Amerikakoak, 170. arauan.

'Klik euskaraz' sareko euskerazko tresnen kanpainea abiatu dau Eusko Jaurlaritzeak

Bizkaie! 2012-11-27 13:10

Euskeraz lan egin, idatzi, ikasi edota jolaserako orduan oso erabilgarriak dira tresna horreetako gehienak, eta gainera, erabilteko oso errazak izateaz gan, doban eskura daitekez.

'Fin'

Karolina Almagia 2012-11-27 12:38   Zinema kritikak

Zelan amaituko da?, itauntzen deutsagu geure buruari, pelikuleak aurrera egite dauenean. Eta pentsetan genduan lez, amaiereak be huts egiten dau. Pelikulearen alde esan behar da ez dala aspergarria, eta entretenimendua besterik ez badogu gura, balio deuskula.

Makinatxu bat ekitaldi Erromako Euskal Astean

Bizkaie! 2012-11-27 11:42   Euskerea berbagai

Abenduaren 1etik 9ra bitartean egingo da Erromako Euskal Astea ospatuko. Egitarau zabala prestau dabe Associazione Culturale Euskara (ACE) eta Upter Unibersidadeko Euskal Hizkuntza eta Kultura sailak, Etxepare Euskal Institutuaren laguntzinoagaz.

Tolosako Laskorain ikastoleak antolatuko dau 2013ko Kilometroak

Bizkaie! 2012-11-27 10:55   Euskerea berbagai

Ahora! lemapean antolatuko dau Tolosako Laskorain ikastoleak datorren urteko Kilometroak jaia. 2013ko urriaren 6an egingo dabe, hain zuzen be, Gipuzkoako ikastolen aldeko jaia. Ikastetxean azpiegituren arloan egindako inbersinoak bideratzea da antolatzaileen asmoa.

Euskerazko 26 irrati entzungai eskuko telefonoan

Bizkaie! 2012-11-27 10:09

Euskera hutsean emitiduten daben irrati gehienak sakelekoan entzun daitekez daborduko, Uhinbak izeneko aplikazinoari esker. Ipar zein Hego Euskal Herriko 26 irrati dagoz entzungai bai Android bai iPhone sistemetan, eta tabletean bere bai. Aplikazinoa debaldekoa da.

Hedoi Etxartek 'Sinplistak' poema liburua kaleratu dau

Bizkaie! 2012-11-26 17:48   Kulturea

Hedoi Etxartek Sinplistak bere bigarren poema liburua argitaratu dau Susa etxeagaz. Lan panfletarioa eta manikeoa dala adierazo eban egileak aurkezpenean. Maitasuna, sexua, gizartea, kultura, ideologiak, politikea... gau ugari jorratzen ditu egileak.

Castillo Suarezek bakardadearen ganeko 'Urtebetetze festa' poesia liburua kaleratu dau

Bizkaie! 2012-11-26 16:46   Kulturea

Lau urteko beharraren emoitzea da Castillo Suarezek argitaratu barria dauen Urtebetetze festa (Elkar) poesia liburua. Bakardadearen inguruan eregi ditu testuak idazle altsasuarrak, baina bakardadeak ez dauka beti zentzu negatiboa edo tragikoa.

Euskerearen Legearen 30. urteurrena ospatu dau Eusko Jaurlaritzeak

Bizkaie! 2012-11-26 14:51   Euskerea berbagai

Euskerearen Legearen 30. urteurrena ospatu eban Eusko Jaurlaritzearen Kultura Sailak zapatuan, Donostiako Miramar jauregian. Blanca Urgell Kultura sailburuagaz batera, legearen eztabaidan parte hartu eben politikari batzuk be izan ziran ekitaldian. Ganera, legearen edizino berezia aurkeztu eta banatu zan, euskeraz, gaztelaniaz, frantsesez eta ingelesez.

XVI. Cortada Film Laburren Jaialdiak inoiz baino lan gehiago erakutsiko ditu aurten

Bizkaie! 2012-11-26 11:51   Barriak

Aurten 62 lan izango dira lehian Gasteizko Cortada Film Laburren Jaialdian, zemendiaren 26tik 30era. Hamaseigarren edizino honetan inoiz baino lan gehiago aurkeztu dira, 587 behar, danetara. Ganera, lehenengo aldiz proiekzino guztiak doban izango dira.

Xabier Azkue zumaiarrak irabazi dau Euskal Herriko Hitz Gurutzatuen VI. Txapelketea

Bizkaie! 2012-11-26 11:28   Euskerea berbagai

Xabier Azkue nagusitu zan finalean, akatsik bako lana egin eta gero. Haren ondoren sailkatu ziran Oier Zulaika gazteiztarra, Javier Altuna getxotarra eta Beñat Muguruza irundarra, lehiaketa ederra egin ondoren. Zumaiako Udaleko euskara teknikaria da Xabier Azkue.

Ipar Euskal Herriko argitaletxeek 35 nobedade daroez Durangoko Azokara

Bizkaie! 2012-11-26 10:33   Kulturea

Ipar Euskal Herriko argitaletxeek txoko berezia izango dabe aurten Durangoko Liburu eta Disko Azokan, izan be erakusmahai berean batuko dira Agorila, ZTK, Gatuzain, Ikas eta Maiatz etxeek aurkeztuko dituen 35 nobedadeak, Gerediaga eta Euskal Kultur Erakundearen (EKE) arteko alkarlanari esker.

Euskal musikearen azken 50 urteetako ibilbideari buruzko erakusketa bat zabaldu dabe Bermeon

Bizkaie! 2012-11-26 10:17   Kulturea

Euskal Herrian musikeak izan dauen bilakaerea erakutsi nahi da, garai bakotxaren testuinguru politiko, soziala eta kulturala kontuan hartuz. Azaletatik sustraietara erakusketearen beste helburu bat da gazteei azken 50 urteetako euskal musikearen historiaren barri emotea, eta holan, bisita gidatuak egingo dira Bermeoko ikastetxeetako ikasleakaz.

Lehia handiaren ostean, Etxahun Lekue finalera zuzenean

Bizkaie! 2012-11-26 09:23   Bertsolaritzea

Bigarren eta hirugarrenagazko alde estuagaz Etxahun Lekuek irabazi dau bigarren finalaurrea eta zuzenean finalera pasauko da. Ganerako bostetatik Arrate Illaro eta Gorka Ostolaza dira momentuz txartel barik geratu diranak.

»» Ikusi argazki guztiak (2)