'Nikon Small World' lehiaketako irudi ikusgarriak, urteko lehenengo 'Elhuyar' aldizkarian

Bizkaie! 2013-01-03 10:23

Elhuyar Zientzia eta Teknologia aldizkariaren urtarrileko zenbakiaren gai nagusia Nikon Small World lehiaketearen azken edizinoan saritutako argazkien bildumea da. Biziaren edertasuna eta konplexutasuna mikroskopioaren laguntzinoagaz erakusten daben irudiak batzen dira sariketan.

Elhuyar Zientzia eta Teknologia aldizkariaren urtarrileko zenbakiaren gai nagusia Nikon Small World lehiaketearen azken edizinoan saritutako argazkien bildumea da. Biziaren edertasuna eta konplexutasuna mikroskopioaren laguntzinoagaz erakusten daben irudiak batzen dira sariketan. Artea eta zientzia, biak ditue osogai Nikon Small World lehiaketako argazkiek. Txikia ikusgarri bihurtzen dabe egileek.

Zenbaki honetako alkarrizketako protagonistea Joseba Rios arkeologoa da. Zuhurtzia eta ideia barritzaileen arteko mugan ibiltera behartuta dagoz zientzialariak, Riosen ustez. Eta halan dabil bera, ekilibristen antzera, orain dala milaka urte landutako harri-zatiak oinarri hartuta.

Flash memorien iraultza mantsoa artikuluan teknologia barritzaile horren ganeko hainbat jakingarri azaldu ditue. Ohiko disko gogorren ordezkoa izan daiteke, adituen eretxiz, eta abantaila handiak ditu hareen aldean. Baina gaur egungo egoerea ez da egokia teknologia barrikuntzak merkaturatzeko.

Cecilia Payne dogu Elhuyar aldizkariko beste protagonistetako bat. Haren tesian izarrak hidrogenozkoak zirala azaldu ebanean, gitxik sinistu eutson, orduko jakintzearen kontra joian eta. Handik urte gitxira errazoia eukala argi gerati bazan be, Payneren karrerea ez zan erraza izan. Emakume izatea desabantaila handia zan gizonezkoen mundu haretan.

SPDY, weba azkartzeko protokoloa erreportajeak SPDY protokoloaren barri emoten dau. HTTP protokoloa ez da eraginkorra gaur egungo webaren ezaugarrietarako. Horregaitik sortu dabe SPDY, eta oso arin dabil zabaltzen.

Analisiari jagokon atalean, Gizakiaren 'bakartasuna', gaur egungo salbuespena gaia jorratu dau Asier Gomez paleontologoak. Bilboko itsasadarraren osasun-egoerea eta energia elektrikoa kontrolatu nahia gaiak be landu ditue Elhuyar aldizkariaren 2013ko lehenengo zenbakian.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu