Fatboy Slim, The Hives eta Biffy Clyro be BBK Liven

Bizkaie! 2012-12-27 14:32   Musikea

VIII. Bilbao BBK Live jaialdirako musika taldeen zerrendan Fatboy Slim, The Hives eta Biffy Clyro be sartu behar doguz Alt J eta Toy, eta Estaduko Stanstill, Miss Caffeina eta Fuel Fandango, Argentinako Banda de Turistas taldeagaz batera.

VIII. Bilbao BBK Live jaialdirako musika taldeen zerrendan Fatboy Slim, The Hives eta Biffy Clyro be sartu behar doguz Alt J eta Toy, eta Estaduko Stanstill, Miss Caffeina eta Fuel Fandango, Argentinako Banda de Turistas taldeagaz batera.

Musika elektronikoan maisua da Fatboy Slim britainiarra. Big Beat generoan aitzindaria da eta 90eko hamarkadan sekulako ospea lortu eban, hip hopa, breakbeat eta rocka nahastauta.

The Hives, barriz, 2010eko Azkenan eta oran hile batzuetako WOP jaialdian kontzretua emon ostean itzuliko dira; joandako bagilean kaleratutako Lex Hives diskoa aurkeztuko dabe.

Biffy Clyro barriro izango da Bilbao BBK Liven, izan be, orain urte bi Kobetamendin izan zan. Oraingoan, Opposites diskoa aurkeztuko dau.

Alt J eta Toy taldeak, barriz, euren debuteko diskoakaz indie-rock britainiarrean sekulako arrakasteagaz dabilz.

Standstill kataluniarrek, Miss Caffeina madrildarrek, Nita eta Ale Acostak osotutako Fuel Fandango bikoak, eta Banda de Turistas argentinarrek biribiltzen dabe zerrenda barri hau.

Kontuak kontu, urtarrilaren 22ra bitartean 3 egunetarako bonuak salgai dagoz 95 euroan, gehi banaketa gastuak. Gainera, Eusko Jaurlaritzeak eskainitako Kultura Bonuagaz be eskuratu daitekez sarrerok, urtarrilaren 18ra arte. Kutxabankeko Gazte Txartelagaz 15 euroko beherapena dago.

Gogoratu VIII. Bilbao BBK Live jaialdiko kartelburuak Green Day, Depeche Mode eta Kings of Leon taldeak dira.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu