Aktorearen oinarri fisikoei buruzko ikastaroa Igor de Quadraren eskutik, BilbaoEszenan

Bizkaie! 2013-01-03 11:38   Kulturea

BilbaoEszena baliabide eszenikoen zentroak sorkuntzea eta jantzearen ganeko ikastaroa atondu dau. Igor de Quadra izango da irakaslea eta matrikuletako epea zabalik dago. Eskolak hilaren 16an hasiko ditue.

BilbaoEszena baliabide eszenikoen zentroak sorkuntzea eta jantzearen ganeko ikastaroa atondu dau. Igor de Quadra izango da irakaslea eta matrikuletako epea zabalik dago. Eskolak hilaren 16an hasiko ditue.

Gorputza, akzinoa edo zelan egon/egin eszenatokian tailerra eguztenetan egingo dabe, 19:00etatik 21:00etara, martiaren 20ra arte, euskeraz. Ikastaroaren helburu nagusia aktorearen oinarri fisikoak landu eta ikertzea da. Eszenan ekintzearen eta pensamenduaren arteko bat egitea eta ikuslearen aurrean pentsamenduak zelan gorpuztu aztertuko dabe.Tailerrak alde teknikoa eta alde ludiko/sortzailea izango ditu.

Igor de Quadra Psikologian lizentziaua eta gorputz antzezle lez diplomadua da Londreseko International School of Corporeal Mime ikastetxean. Theatre de Lange Fou eta Falsa Imago konpainiekaz lan egin dau. Hainbat ikastaro eta tailerretan hartu dau parte, nazinoarteko artistekaz, besteak beste, Corinne Soume, Steven Wasson, Gary Stevens, Joao Fiadeiro eta Station Housegaz. Horman Poster taldeko kidea da, eta Bilboko Muelle 3 sorkuntza eta jantza zentroko zuzendarietako bat.

Ikastaroa BilbaoEszenako eszena prestakuntza aurreratuaren ganeko eskaintzearen zati da. Ikastaroak hiruhileko hiru ataletan banatu ditue. Urrian hasi zan lehenengo atala, ahotsari buruzko modulua. Izena emoteko: www.bilbao.net Epea urtarrilaren 11n amaitzen da. Matrikuleak 87,16 euro balio ditu; 71,78 euro, lanik ez daukienentzat, edo oinarrizko errentea jasoten dabenentzat.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu