Jon Irazabal historialariak 'Durangaldea, historia laburrean' liburua aurkeztuko dau barikuan

Bizkaie! 2012-12-27 14:42

Durangaldearen historiari buruzko liburua berbagai izango dau Jon Irazabalek barikuan, hilak 28, Durangoko Kurutzesantu Museoan. Merinalde Eguneko egitarauaren barruan egingo dabe Durangaldea, historia laburrean lanaren aurkezpen-ekitaldia.

Durangaldearen historiari buruzko liburua berbagai izango dau Jon Irazabalek barikuan, hilak 28, Durangoko Kurutzesantu Museoan. Merinalde Eguneko egitarauaren barruan egingo dabe Durangaldea, historia laburrean lanaren aurkezpen-ekitaldia.

Durangaldea, historia laburrean bost atal ditu, neolitikotik hasi eta gaur egunera arte: Lurraldearen sorrera, Bizkaiaren gerizpean, Sistema sendotuz doa, Aro berria eta Aldaketa garaia. Liburuaren amaieran, lurraldearen kronologia eta oinarrizko bibliografia gehitu ditu egileak.

Irakurleari iraganaren labur bat eskaintzea da liburuaren helburu nagusia. Izan be, Irazabalek hainbat gairen ganeko oinarrizko informazinoa batu dau beharrean: erakundeak eta gobernetako erak, erakundeek kudeatutako eskumenak, arkitekturea, ekonomia, lan egiteko moduak, jazoera belikoak, gizarteko gorabeherak eta abar.

Gure inguruko historiaren oinarrizko ikuspegia, zazpuztutako herrialdearena osotu dau historialari iurretarrak. Orduko gertakariek gaur eguneko bizimoduan eragina daukiela erakutsio deuskue, ganeratu dau.

Durangoko Merinaldeko Eguneko egitaraua zapatuan amaituko da, Gerediagako baselizan. Eguerdian agintariei harrerea egingo jakie, eta ostean Iñaki Garcia Camino ikerlariak Durangaldeko Teilea saria jasoko dau.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu