Asiako leku-izen nagusiak, Euskaltzaindiaren 171. arauan

Bizkaie! 2012-12-19 10:25   Euskerea berbagai

Asiako leku-izen nagusiak argitaratu barri ditu Euskaltzaindiak, 171. arauan. Mueta bitako berbak jaso ditue, leku-izen ezagunak, grafia arazorik ez daukienak, eta gure inguruko erdara nagusietan bardin idazten ez diranak.

Bizkaiko gasolindegietako huelgeari aurre egiteko bidea: bizikletea...

Angel Dominguez 2012-12-19 09:24   Begi betegarri

EHUskARABANda, unibersidadean euskeraz egiteko aukera ederra

Bizkaie! 2012-12-18 17:54   Euskerea berbagai

EHUskARABANda jardunaldia, euskerearen aldeko jaia UPV/EHUko Arabako Campuseko errektoreordetzeak antolatuta egingo da Gasteizen abenduaren 20an. Bertan egunerokotasunean euskerea lan-hizkuntza legez darabilten hainbat arpegi ezagun batuko dira, besteak beste, Joseina Etxeberria, Kike Amonarriz edo Ruper Ordorika.

Akropoliseko personaiak berbetan dabilz Bilboko Berreginen Museoan

Bizkaie! 2012-12-18 17:08   Kulturea

Bilboko Arte Berreginen Museoak eta Tecnalia enpreseak Akropolis. Mito biziak erakusketa interaktiboa atondu dabe. Eskulturek eurek emoten ditue azalpenak. Panateneen frisoan ipinitako aplikazinoak desagertutako zatiak osotzeko aukerea emoteaz aparte, jatorrizko polikromia berreskuratu dau.

»» Ikusi argazki guztiak (3)

Bilboko Artisautza Azokeak bertoko eta kanpoko 40 artisau batuko ditu

Nagore Ferreira Zamalloa 2012-12-18 14:52   Kulturea

Bilboko 30. Artisautza Azokeak 40 artisauren lanak batuko ditu aurten Arriaga antzokiaren ondoan. Kontzertuek eta tailerrek osotuko dabe aurtengo egitaraua. Abenduaren 19an, 11:00etan, edegiko dabe azokea, eta urtarrilaren 6ra arte egongo da, goizez eta arratsaldez.

Bilboko FAS zinekluba, 60. urteurrena ospatzeko prest

Nagore Ferreira Zamalloa 2012-12-18 14:25   Barriak

Bilboko FAS zineklubak egitarau bereziagaz ospatuko dau 60. urteurrena. Estreinaldiak, ziklo bereziak, berbaldiak eta zinemagileen bisitak izango ditue 2013. urte osoan. Urtarrilaren 8an abiatuko dabe urtemugea.

»» Ikusi argazki guztiak (3)

Vatikanoko Artxibategi Sekretuan Euskal Herria aitatzen daben dokumentuak bilatzeko gida aurkeztu dabe

Bizkaie! 2012-12-18 13:34

Eusko Jaurlaritzako Kultura Sailak baekien agiritegi erraldoi horretako dokumentuek balio historiko ikaragarria ebela, eta horregaitik, Vatikanoko Agiritegi Sekretuko euskal iturrien gida ikerketea egitea sustatu eban, Vatikanoko Agiritegi Sekretuan dagoan Euskadiri buruzko dokumentazinoa ezagutzera emoteko ikertzaileei.

Arte Ederren Fakultateko Akme 012 jardunaldiek diru gitxigaz lan egiten daben artistak izango ditue protagonista

Bizkaie! 2012-12-18 12:00

UPV/EHUko Arte Ederren Fakultadeko Areto nagusian, Leioan, Low Cost, Emaitza Bikainak izenpeko jardunaldiak gaur, hilak 18, hasiko dira Arte Plastikoen Sari nazionala dauen Isidoro Valcárcelen eskutik.

Euskaltzaindiaren argitalpenak salgai dagoz paypal bidez

Bizkaie! 2012-12-18 10:27

Euskaltzaindiak bere webgune bidezko salmentan aldaketak gauzatu ditu, eraginkortasuna sustatu eta bere bezeroei erraztasunak emon guran, eta hemendik aurrera, bezeroak, Euskaltzaindiak bere webgunean eskaintzen dituan argitalpenak paypal ordainketa sistema bidez erosi ahal izango ditu.

Ikastolen Alkarteak neguko uzta barria dakarsku

Bizkaie! 2012-12-18 10:06   kulturbiz

Euskarri ugariko makinatxu bat joko, jolas eta jostailu barri kalerau ditu azkenaldian Ikastolen Alkarteak, CD-ROMak, DVD-ak, CDak, ipuinak eta liburuak, material osagarriak eta abar. Uzta barria zein material guztia neguko katalogoan batu dabe.

»» Ikusi argazki guztiak (2)

Gitxitutako hizkuntzak IKTen eremuan sustatzeko proposamenak aztergai Bilbon

Bizkaie! 2012-12-18 09:53   Euskerea berbagai

Leizaola Fundazinoak antolatuta, gaur, hilak 18, Bilboko Carlton Hotelean aztertuko ditue gitxitutako hizkuntzak IKTen eremuan sustatzeko proposamenak. Goizeko 9:30etik arratsaldeko 18:00etara bitartean, makinatxu bat berbaldi, gogoeta eta hausnarketa izango dira. Sarrerea dobakoa da.

Bizkaiko gastronomiaren unibersaltasuna eta baloreak zabalduko ditue dokumental baten bidez

Dabi Piedra 2012-12-17 14:42   Barriak

Bizkaiaerara/a la bizkaina izeneko dokumentala Aritz Galarza zinemagileak zuzendu dau, geurean dagozan sukaldari ezagunen parte-hartzeagaz. Makailaoa bizkaitar erara zelan egiten dan erakusten da eta Bizkaiko kulturan eta bizimoduan saltsa horrek daukan eragina.

Eh11Kolore herri mobimentua jaio da, euskal gizartearen kultur aniztasunaren alde

Bizkaie! 2012-12-17 14:28   kulturbiz

Gure gizartean bizi dogun jatorri aniztasunaren inguruan hausnartu eta eztabaidea sustatzeko asmoagaz sortu da. Egitasmo horrek euskal gizartearen kultur aniztasuna babestu eta sustatu nahi dau, berezko balio lez, joera uniformatzaile eta segregatzaileen aurrean.

»» Ikusi argazki guztiak (1)

EHUko itzulpen akademikoak konsultetako EHUskaratuak corpusa atondu dabe

Nagore Ferreira Zamalloa 2012-12-17 14:26

EHUk bere itzulpen akademikoak konsultetako EHUskaratuak aplikazino barria aurkeztu dau. Corpus eleaniztuna da, eta azkenengo urteotako testuliburu itzuliekaz osotu dabe.

»» Ikusi argazki guztiak (2)

Patatea Euskal Herrian aztertzen dauen lan batek jaso dau Euskal Elikadurearen Ikerketarako XIX. Felix Mocoroa Saria

Bizkaie! 2012-12-17 12:25   Jan edanak

EHUk jakinarazo dauenez, patateak EAEn igarotako lehen mendea aztertu dau David Palanca ikertzaileak, heldu zanetik haren hazkundea eta konsumoa erabat orokortuta egozan momentura arte. Ikertzaileak azaldu dau bilakaera horren giltzarria Independentzia Gerra izan zala, Araban batez be.

Julen Erezuma: 'Saio haretan sentidu nintzan bertsolari lehenengoz'

Gorka Intxaurbe Etxebarria 2012-12-17 10:46   Barriketan

Busturialdeko txapelduna

Arkaitz Estiballes bigarrenez Bizkaiko txapeldun

Bizkaie! 2012-12-17 10:26   Bertsolaritzea

Arkaitz Estiballes izan da Bizkaiko Bertsolari Txapelketako irabazlea, Bilboko Miribillako Bilbao Arenan, 4.000 lagunen aurrean jokatutako finalean. Bigarren aldiz irabazi dau txapela eta Igor Elortzagaz kantau eban buruz-burukoan.

»» Ikusi argazki guztiak (2)

Joxe Agirre bertsolariaren hileta-eleizkizuna gaur arrastian izango da, Azpeitian

Bizkaie! 2012-12-17 09:56   Bertsolaritzea

Joxe Agirre bertsolariaren hileta-eleizkizuna egingo dabe gaur, hilak 17, 19:00etan, Azpeitiko parrokian. Zapatu goizean hil zan bertsolari azpeitiarra, 83 urte zituala, alabeagaz armozau, eta zorabio bat izan ostean.

Jon Mikel Euba da XXIV. Ikus-Entzunezko Erakusketearen artista konbidatua

Bizkaie! 2012-12-14 15:36   Kulturea

Ibilbidea lau ataletan egituratzen da: hamalau instalazino multimedia; 57 bideo —bideo-sorkuntzak, animazinoak eta fikzinozko bideoak; artista gazteen bederatzi argazki—; eta Jon Mikel Eubaren (Bilbo,1967) lana.

Ginkana eta guzti, ekitaldiz ganezka dator 18. Korrika Kulturala

Bizkaie! 2012-12-14 14:46   Euskerea berbagai

18. Korrikarako nobedade nagusi bat aurkeztu dau AEK-k: Lekukoaren bila ginkana. Euskal Herri osoan garatuko dan lehiaketa erraldoia, hain zuzen; taldeka batuko dira lehiakideak, eta auzo eta herrietan hasiko dira txapelketak, ostean, eskualdeetan ospatzeko. Finala, martiaren 24an jokatuko da Baionan, Korrika bertara heltzeagaz batera.

»» Ikusi argazki guztiak (2)