EHUko itzulpen akademikoak konsultetako EHUskaratuak corpusa atondu dabe

Nagore Ferreira Zamalloa 2012-12-17 14:26

EHUk bere itzulpen akademikoak konsultetako EHUskaratuak aplikazino barria aurkeztu dau. Corpus eleaniztuna da, eta azkenengo urteotako testuliburu itzuliekaz osotu dabe.

EHUk bere itzulpen akademikoak konsultetako EHUskaratuak aplikazino barria aurkeztu dau. Corpus eleaniztuna da, eta azkenengo urteotako testuliburu itzuliekaz osotu dabe. Gidor Bilbao, EHUko Euskera eta Eleaniztasuneko errektoreordea, Jesus Mari Makazaga EHUko Euskera Zerbitzuaren zuzendaria eta Jullio Garcia Euskera Zerbitzuko kideak aurkeztu dabe EHUskaratuak corpusa, Bilboko Bizkaia aretoan.

Euskera Zerbitzuaren urte askotako lan isil eta apalaren emoitzea EHUskaratuak, Gidoi Bilbaoren esanetan. Azkenengo urteotan EHUk euskerazko prosa zientifikoa eta hizkuntza akademikoa garatzeko apostu handia egin dauela nabarmendu dau. Itzulpen memoria erraztua da aurkeztu daben aplikazinoa.

EHUk urteotan euskeratutako liburuak batu ditue corpusean, oraingoz 29, gehienak 2010 eta 2011n argitaratutakoak. Laster 2012an kaleratutakoak gehitzen hasiko dira, danetara 55. Hortik aurrera atzeraka hasiko gara, apurka-apurka liburu gehiago sartzen, azaldu dau Jesus Mari Makazagak. Durangoko Azokarako aurkeztutako hamar nobedadeek izango dabe, beraz, lehentasuna corpusean sartzeko.

Itzultzaileentzako ez eze, irakasle, ikertzaile eta euskerea erabilten daben guztientzako tresna erabilgarria da EHUskaratuak. Izan be mueta askotako konsultak egiteko aukerea eskaintzen dau: Zelan emon neike gaztelaniazko halako berbea edo terminoa euskeraz?, Zelan itzuli dabe gaztelaniazko halako esapidea euskeraz?, Zein dira euskerazko halako terminoaren ordainak ingelesez, frantsesez eta/edo euskeraz?

Hiru parte-hartzaileren metodologia erabili dabe aplikazinoa atontzeko, itzulpen fidagarriak eskaintzeko, Makazagaren arabera. Metodologiaren osogaietako bat arloa ondo ezagutzen daben itzultzaileak dira, beste osogaia, dana dalako arloko begirale teknikoak, eta hirugarrena, EHUko Euskera Zerbitzuko hizkuntza-begiraleak.

Bilaketak hizkuntzea (euskera, gaztelania, ingelesa eta frantsesa), forma edo lema, kategoria gramatikala edo jakintza arlo edo azpiarloaren (Gizarte zientziak, Giza zientziak, Bizitzearen zientziak, Zientzia zehatzak eta materiarenak eta Zientzia eta teknologia) arabera egin daitekez. Bilaketa ahalik eta modu sinpleenean eginez -adierazo dau Makazagak - ahalik eta emoitza osoena eskaintzea izan da gure helburua. Bilaketa arruntak zein aurreratuak egin daitekez.

Oraindino abiatu barik badago be, Gaika terminologia konsultak egiteko aplikazinoa sortzeko asmoa erakutsi dabe prentsaurrekoan, datorren urterako edo.

Ikusi argazki guztiak handiago

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu