Euskaltzaindiaren argitalpenak salgai dagoz paypal bidez

Bizkaie! 2012-12-18 10:27

Euskaltzaindiak bere webgune bidezko salmentan aldaketak gauzatu ditu, eraginkortasuna sustatu eta bere bezeroei erraztasunak emon guran, eta hemendik aurrera, bezeroak, Euskaltzaindiak bere webgunean eskaintzen dituan argitalpenak paypal ordainketa sistema bidez erosi ahal izango ditu.

Euskaltzaindiak bere webgune bidezko salmentan aldaketak gauzatu ditu, eraginkortasuna sustatu eta bere bezeroei erraztasunak emon guran, eta hemendik aurrera, bezeroak, Euskaltzaindiak bere webgunean eskaintzen dituan argitalpenak paypal ordainketa sistema bidez erosi ahal izango ditu.

Modu honetan, Akademiak erosleakazko hartu-emonak erraztu eta hobetu nahi ditu. Halan da be, orain arteko bideak hobesten dituan bezeroak, erakundearen telefonoa eta posta elektronikoa erabili ahal izango ditu, Euskaltzaindiak jakinarazo dauenez.

Paypal internet bidez ordaintzeko zabal dabilen bitarteko seguru eta azkarra da. Segurua da, bezeroaren informazino finantzarioa segurtasun sistema egokiakaz batu eta babesten dauelako; are gehiago, informazino hori ez dau saltzaileagaz partekatzen. Gainera, azkarra da, bezeroak, paypal kontu bat sortu ostean, ez dauelako salmenta bakotxeko bere datu ekonomikorik sartu behar. Horrezaz gan, malgutasuna be eskaintzen dau, erosleak bere kreditu/zor-txartela edo kontu korronte zenbakia erabili ahal izango dauelako.

Bezeroak Euskaltzaindiaren argitalpen bat erosi nahi dauenean, argitalpenaren fitxaren ondoren datorren Egin Eskaria atalera joan behar dau. Bertan, kopurua zehaztu eta bere NAN/IFK zenbakia adierazo beharko dau, Euskaltzaindiak fakturea egin deion. Euskaltzaindia, legez, salmenta guztien fakturea egitera derrigortua dago. Fakturan argi zehaztuko da, produktua paypal bidez ordaindua dagoala.

Jarraian Erosi PayPal bidez atalera joan beharko dau, eta bertan zer kontzeptu fakturetan dan adierazoko jako, ordainketea gauzatzeko bi aukera emonez: paypal-en erregistrau eta kontu bat sortuz; edo, erregistrau barik eta konbidatu legez, bere kreditu-txartelagaz, ordaintzea. Behin ordaindu ondoren, eroslearen eta saltzailearen helbide elektronikoetara mezu bana helduko da. Jarraian, Euskaltzaindiak bezeroari eskatu deutson produktua eta ordain-agiria, hiru eguneko epean, helarazoko deutso.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu