Arte Ederren Fakultateko Akme 012 jardunaldiek diru gitxigaz lan egiten daben artistak izango ditue protagonista

Bizkaie! 2012-12-18 12:00

UPV/EHUko Arte Ederren Fakultadeko Areto nagusian, Leioan, Low Cost, Emaitza Bikainak izenpeko jardunaldiak gaur, hilak 18, hasiko dira Arte Plastikoen Sari nazionala dauen Isidoro Valcárcelen eskutik.

Low Cost, Emaitza Bikainak izenpeko jardunaldiak, gaur, hilak 18, hasiko dira Arte Plastikoen Sari nazionala dauen Isidoro Valcárcelen eskutik. UPV/EHUko Arte Ederren Fakultadeko Areto nagusian (Sarriena auzoa z/g, Leioa-Erandio eremuan), goizeko 10:00etan hasi dira Akme 012 jardunaldiak. Laugarren edizino honetan, Low Cost, Emaitza Bikainak dabe titulua eta diru gitxigaz lan egiten daben artistakana hurreratzea helburu. Era berean, ikasleei arte garaikidearen hurreko ikuspuntua emoteko konpromisoagaz bat egingo dabe eta unibersidadera hurreratuko ditue euren berezitasunakaitik bertako ikasketa programetan sartzen oso gatxak diran praktika artistikoak.

Aurreko edizinoetan legez, ikasleek jardunaldietan parte hartzea be helburu nagusien artean dago. Hori dala eta, ekitaldia antolatzearen prozesu osoa ikasleek, ikasle ohiek eta irakasleek osoturiko talde baten esku egon da. Izan be, talde honek Akme 012 eratu dau eta berbaldiak, tailerrak eta aurkezpenak proponidu ditu.

Akme 012, Low Cost, Emaitza Bikainak jardunaldietan, martitzenetik eguenera bitartean, berbaldietan eta zuzeneko ekitaldietan izango dira, besteak beste, Isidoro Valcárcel Medina (Murtzia, 1937), 2007ko Arte Plastikoen Sari Naziola eskuratu ebana; Iván Argote, artista kolonbiarra, gaur egun Parisen bizi dana; Nuria Güel artista katalana; Igor Rezola graffitigilea; María Cañas, Animalario TVko zuzendaria, edukiak birziklatzen eta bereganatzen dauena; Dalila Gonçalves protugaldarra eta DJ Crazy Palmera.

Akme jardunaldiak bi urtean behin antolatzen dira. Lehenengo edizinoan objektuak produziduten ez dituen artistek parte hartu eben, euren lan prozedurak eta baliabideak hitzaldi eta tailerretan landuz. 2006. urteko jardunaldietan lan metodologia bera jarraitu eben baina garai horretan sortzeko eta zabaltzeko bitarteko ez ohikoak ardatz nagusitzat hartu zituen. Era berean, 2008ko abenduan Zabor-Kultura esaten jakona abiapuntutzat hartu eben jardunaldiek. Azkenik 2010ean, esparru publikoaren kudeaketea eta interbentzinoak jorratu zituen.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu