UEUk 'Euskal Herriko pentsamenduaren gida' argitaratu dau

Bizkaie! 2013-01-09 10:13   kulturbiz

Liburuaren sorrerea eskutik helduta dator 2012-2013 abian jarritako Euskal Herriko Pentsamendu Kritikoa XX. eta XXI. mendeetan graduondokoagaz. Graduondoko hori, gida barria legez, euskal eremu akademikoan atzemoten dan hutsune bat beteteko helburuagaz sortu da.

Udako Euskal Unibersidadeak (UEU) Euskal Herriko pentsamenduaren gida liburua argitaratu dau. Aaitz Aizpuru Joaristi, Bakarne Altonaga, Iban Galletebeitia Gabiola eta Andoni Olariaga Azkarate dira lanaren egileak, UEUk jakinarazo dauenez.

Liburuaren sorrerea eskutik helduta dator 2012-2013 abian jarritako Euskal Herriko Pentsamendu Kritikoa XX. eta XXI. mendeetan graduondokoagaz. Graduondoko hori, gida barria legez, euskal eremu akademikoan atzemoten dan hutsune bat beteteko helburuagaz sortu da.

UEUren arabera, euskal pentsamenduaren inguruko erispiderik ezak, sistematizazino- eta transmisino-lanik ez egoteak, pentsamendu eta pentsalari arrotzen lanak bakarrik ikasi eta lantzea dakar, gureak, bertakoak, ezagutu barik eta ahanzturan galtzen diralarik. Euskal pentsalaririk inoiz izan ez dan irudi okerra zabaltzen da eta pentsamendua beti herri txiki batentzat inportau beharreko zeozer dala ulertarazo. Baina hori errealidadearen desitxuraketa interesatu bat baino ez da, azaldu dabe UEUtik.

Liburuak, umil eta muga guztiakaz bada be, hutsune hori neurri apal batean beteten hasi nahiko leuke, Euskal Herriko pentsamenduaren azterketa eta eraikuntzan ezinbestekoa baita edozeinentzat eskuragarri eta ulergarri izango dan idatzizko materiala produzidutea.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu