EHUren Udako Ikastaroetan gai ugari landuko ditue

Bizkaie! 2016-04-12 11:21   kulturbiz

EHUren Udako Ikastaroen 35. edizinoan, eskaintzea zabalduko dabe, unibersidadearen plan estrategikoak jasoten dauenari kasu eginaz. Ohiko moduan, alor ugaritako ikastaroak, mintegiak eta abar dagoz aukeran, 180 jarduera guztira. Une honetan interes handiena sortzen daben gaietan arretea ipini dabe. Izena emoteko epea zabalik dago.

EHUren Udako Ikastaroen 35. edizinoan, eskaintzea zabalduko dabe, unibersidadearen plan estrategikoak jasoten dauenari kasu eginaz. Ohiko moduan, alor ugaritako ikastaroak, mintegiak eta abar dagoz aukeran, 180 jarduera guztira. Une honetan interes handiena sortzen daben gaietan arretea ipini dabe. Izena emoteko epea zabalik dago.

Bilbon egindako aurkezpenean EHUko arduradunek nabarmendu dabenez, sekula baino nazinoarteko izakera indartsuagoa daukie aurten Udako Ikastaroek. Izan be, Donostia Europako Uriburu Kulturala dala aprobetxau nahi dabe. Holan, Basque Yourself 1st International Summer School dalakoa Udako Ikastaroen barruan egingo dabe lehenengoz. Errefuxiatuen gaiari arreta berezia eskainiko jako ikastaroetan.

Nazinoartekotzeagaz batera, jardueren kopurua handitzea izan da Udako Ikastaroen aurtengo erronkea, EHUren Plan Estrategikoak holan jasoten dau eta. Beraz, 180 ekintza inguru preparau ditue (igaz 124 izan ziran). Tartean dagoz ikastaroak, mintegiak, internet bidezko kursoak eta abar.

Ikastaroetan berbaldiak eskainiko dituen adituen artean, batzuk ezagunak dira: Gerry Adams Sinn Fein alderdiko presidentea, Carme Forcadell Kataluniako parlamentuko presidentea, Antonio Vitorino Europako Batasuneko Justizia komisario ohia, Martin Kaplus Kimikako Nobel sariduna eta Bernardo Atxaga idazlea Udako Ikastaroetan izango dirala aurreratu dau EHUk.

Oraingoan be, jarduera gehienak gaztelaniaz izango dira. Euskeraz 23 baino ez ditue egingo eta ingelesez, 21. Euskerazko ikastaroen kopurua aurreko urteetakoaren antzekoa da, ingelesezkoak eta gaztelaniazkoak igaz baino gehiago.

Modu ofizialean, maiatzaren 19tik irailaren 30era bitartean egongo dira martxan EHUren 35. Udako Ikastaroak. Donostia da oraindino jardueren egoitza nagusia, baina beste kanpusetan gero eta ekintza gehiago antolatzen dira. Aurten, esaterako, Bizkaian 19 ikastaro eskainiko dira. Izena emoteko epea zabalik dago eta maiatzaren 31ra arte, prezio murriztua eskainiko dabe. Ikasleek eta erretiratuek gitxiago pagauko dabe.

Ikusi argazki guztiak handiago

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu