'Merioaren ibilbidea', Durangaldeko historiara hurreratzeko proposamena

Bizkaie! 2013-01-08 17:17

Gerediaga alkarteak Merioaren ibilbidea Durangaldea ezagutzeko ekimena aurkeztu dau Elorrioko Iturri Kultur Etxean. Urtarrilaren 19an eta 20an egingo ditue lehenengo bisita gidatuak, euskeraz eta gaztelaniaz.

Gerediaga alkarteak Merioaren ibilbidea Durangaldea ezagutzeko ekimena aurkeztu dau Elorrioko Iturri Kultur Etxean. Urtarrilaren 19an eta 20an egingo ditue lehenengo bisita gidatuak, euskeraz eta gaztelaniaz.

Ana Otaduy Elorrioko alkatea eta Gerediagako Aitziber Atorrasagasti eta Jon Irazabal izan dira prentsaurrekoan. Merioaren ibilbidea eskualdeko historiara hurreratzeko aisialdiarako eskaintzea dala azaldu dabe. Iurretako Goiuria auzotik Elorrioko uribildura bitarteko bidean eskualdeak izandako antolaketa formak eta berezitasunak erakutsiko ditue; lehen antolaketearen ondorioz sortutako auzo edo kofradiak, auzoen batzeak eragindako eleizateak, eleizateen arteko batasunak eregitako merinaldea, Nafarroako erresumegaz izandako harremonak eta abar.

Merioaren ibilbidea atontzeko zortzi leku aukeratu ditue: Goiuria auzoa, Momoitioko San Juan, Garai, Gerediaga, Astola, Muntsaratz, San Agustin Etxebarria eta Elorrio. Toki bakotxean, Durangaldearen historiagaz hartu-emon zuzena eta sakona izan daben eraikuntza berezi batzuk barrutik ezagutzeko aukera izango da: Gerediagako batzar gunea, Astolako auzitegi etxea, Muntsaratz torrea, San Agustin Etxebarriko eleizea...

Zortzi geldiuneotako bakotxean totemak ipini ditue, bidea eta toki zehatzari buruzko informazinoa azalduz. Argibideak seinalean bertan dagoz, argazkiak eta testuak, eta eskukoan irakurteko, QR kodeak ipini dira, Gerediagako webgunera zuzenduta.

Merioaren ibilbidea egitasmoa zabaltzeko publiko orokorreri zuzendutako bisita gidatuak antolatzen hasiko da Gerediaga alkartea, lehenengokoak urtarrilaren 19 eta 20an izango dira.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu