Fernando Morillok 'Itzalen sua' liburu-DVDa kaleratu dau

Bizkaie! 2013-01-08 12:57   Kulturea

Fernando Morillo idazleak sortutako Itzalen sua liburu-DVDa plazaratu dau Gaumin argitaletxeak. Xanti Rodriguezek egin ditu irudiak, eta musikea Diabulus in Musica taldeak konposau dau.

Fernando Morillo idazleak sortutako Itzalen sua liburu-DVDa plazaratu dau Gaumin argitaletxeak. Xanti Rodriguezek egin ditu irudiak, eta musikea Diabulus in Musica taldeak konposau dau.

Biharko liburua dala dino Morillok lanaren aurkezpenean, www.itzalensua.com gunean. Ez da liburua: testuaren inguruan eta ganean, ilustrazino zinematikoa eta interaktibidadea ditu nagusi, ganeratzen dau egile azpeitiarrak. Istorio apokaliptikoa sortu dau Morillok, mundu barri baten lehenengo kronikea.

Proiektuaren erakusleiho itzel eta indargarri lez, Euskal Herriko hainbat persona ezagunen infografiak erabili ditue: Ander Lipus, Iban Garate, Oihana Maritorena, Joan Mari Irigoien, Lakrikun antzerki taldea, Xabier Euzkitze, Estitxu Fernandez, Ilaski Serrano, Nerea Garmendia, Su ta Gar taldeko Aitor eta Xabi...

Personaien jantziak Alicia de Miguelek egin ditu eta Monika Agirre arduratu da makillajeaz.

Itzalen sua-ren making of-a, hemen.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu