Umeentzako hamaikatxu jarduera, Bilboko udal liburutegietan

Bizkaie! 2013-01-07 17:32   kulturbiz

Bilboko liburutegi sareak familia osoarentzako jarduera programea prestau dau. Tailerrak, berbaldiak eta ipuin kontalarien saioak atondu ditue, 40 ekitaldi danetara. Irakurketa bultzatu, liburutegien alderdi ludikoenaz gozau eta ezagutzearen alor guztiak lantzea dira egitarauaren helburuak.

Bilboko liburutegi sareak familia osoarentzako jarduera programea prestau dau. Tailerrak, berbaldiak eta ipuin kontalarien saioak atondu ditue, 40 ekitaldi danetara. Irakurketa bultzatu, liburutegien alderdi ludikoenaz gozau eta ezagutzearen alor guztiak lantzea dira egitarauaren helburuak.

Oraindino irakurten ez dakien umeeentzako (3-5 urte artekoak) jarduera ugari izango dira, txiki-txikitatik irakurteko gogoa bizteko jolasen eta ipuinen bitartez. Programan euskerazko, gaztelaniazko eta ingelesezko ipuin kontalariak eskainiko ditue, 3 eta 12 urte arteko umeei zuzenduta. Ingelesezko ipuin kontalari batek abiatuko dau egitaraua, urtarrilaren 12an, Deustuko Liburutegian, 12:00etan.

Berbaldiak, idazleekaz topaketak eta umeei hainbeste gustetan jakiezan tailarrek aukeran izango ditue. Aurton, zientzia, txotxongiloak eta mozorroak izango dira tailerretako gai nagusiak. Liburutegietan egotea esperientzia erakargarria eta ludikoa izatea gura dabe antolatzaileek. Jarduerak doban dira, baina lehenagio izena emon beharko da.

Programazinoaren barruan helduentzat beren beregi atondutako jarduerak be badagoz, irakurketa tailerrak, berbarako. Tailer bat euskeraz izango da, eta bestea, gaztelaniaz. Aste birik behin irakurle talde bat batuko da Bidebarrietako Liburutegian. Izena emoteko epea zezeilaren 6an edegiko da.

Udal Liburutegien Sareak, ganera, Zerbitzu Kartearen bosgarren edizioa argitaratu barri da. Edizino barrian epealdi honetan sartutako ekipamendu eta zerbitzuak sartzen dira, eta erabiltzaileek adierazotako hobekuntzarako iradokizunak bere bai. Iradokizunak 2012. urtean egindako galdetegietan jaso dira. Udal Liburutegiek 7,7ko puntuazino orokorra daukie.

Zerbitzuen Kartearen paperezko edizinoa eskuragarri dago edozein udal liburutegitan, edo www.bilbao.net/bibliotecas gunean.

Bilboko liburutegi sarea 16 liburutegik osotzen dabe. 400.000 liburu, aldizkari, bideo, CD-ROM eta DVD baino gehiago ditue konsultagai.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu