Dock Of The Bay musika dokumentalen nazinoarteko zinema jaialdi bihurtu da 2013an

Bizkaie! 2013-01-07 10:42   Barriak

Seigarren aldiz egingo da Dock Of The Bay jaialdia, eta musika dokumentalen nazinoarteko zinema erakustaldi legez sortu ondoren, zinema jaialdi bihurtu da aurten. Estaduko eta nazinoarteko hamaika film lehiatuko dira.

Seigarren aldiz egingo da Dock Of The Bay jaialdia, eta musika dokumentalen nazinoarteko zinema erakustaldi legez sortu ondoren, musika dokumentalen nazinoarteko zinema jaialdi bihurtu da aurten. Estaduko eta nazinoarteko hamaika film lehiatuko dira. Horreek Trueba zinema aretoetan eta Antzoki Zaharrean eskainiko dira, 2013ko urtarrilaren 7tik 13ra. Zinema emonaldi horreez gan, kontzertuak egingo dira bi eszenatoki horreetan, argazki erakusketa bat be egingo da eta emonaldiak eskainiko dira Forum Fnac gunean eta uriko hainbat kultur zentrotan.

Dock Of The Bay nazinoarteko jaialdi bihurtu da 2013an, genero mota horretan estaduko eta nazinoarteko erreferente izateko asmoz. Hori dala eta, edizino honetan, hainbat film lehen aldiz emongo dira jaialdian eta horreen zuzendariak eta teknikari taldeak aurkeztuko ditue.

Dock Of The Bay jarraitzaile gehien dituen kultura jazoeretako bat bihurtu da Donostian, bai zinema eskaintzeagaitik bai jaialdiaren inguruan antolatzen diran jarduerakaitik be.

Dock Of The Bay jaialdiak bi sail izango ditu: sail ofizialean, lehiaketan parte hartuko daben 11 film emongo dira. Horreek guztiak Trueba zinema aretoetan eskainiko dira.

Erakusketarako sailean, barriz, 6 film dokumental emongo dira. Horreek guztiak Antzoki Zaharrean eskainiko dira.


Zuzeneko musika programazinoa

Dock of the Bay jaialdiaren programearen barruan, kontzertu bi eta jai bat egingo dira. Urtarrilaren 12an izango dira kontzertu biak; bata, eguerdiko 12:00etan, Trueba zinema aretoetan, Parade taldearen kontzertua. Bigarren kontzertua, barriz, gauerdian, Antzoki Zaharrean hasiko da; Capsula Dreaming of the Rise and Fall of Ziggy Stardust and the Spiders from Mars.

Dock of the Bay jaia be urtarrilaren 12an egingo da, gauerditik aurrera Le bukowski klubean; tokiko hainbat DJk jarriko dabe musikea: Primo &Las chicas del Pastel.


Dock of the Bay erakusketea

Dock of the Bay jaialdiaren egunetan, urtarrilaren 7tik 31ra, Egiako Kultur Etxean (Baztan Kalea, 21 zk.), erakusketa bat egingo da kontzertuetako argazkiakaz: Zuzenean, Juan G Andrés. Ordutegia: 10:00etatik 14:00etara /16:00etatik 21:00etara.

Ikusi argazki guztiak handiago

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu