Pablo González de Langarika poeta bilbotarra hil da

Bizkaie! 2016-03-21 10:28   Kulturea

Gaur, hilak 21, Poesiaren Nazinoarteko Egunean, Bizkaiko Alkarte Artistikoak bere ibilbidearen 70. urteurrenea gogoratzeko eta poeta bilbotarraren omenez, ekitaldi berezia antolatu dau, poesia errezitaldi ibiltaria, hain zuzen be. Hamazazpi euskal poeten olerkiak, tartean, Pablo Gonzalez Langarikarenak, errezitauko ditue Manoli López, Pablo Cabañas eta Loly Rubiok. Hitzordua: Leioako Kultur Etxean, 19:30ean.

Jone Uria txapeldun Uribe Kostan

Bizkaie! 2016-03-21 09:39   Bertsolaritzea

Plentzian jokatutako azken hiru finalaurreetan ondoko bertsolariek kantau dabe: Josu Landeta, Peru Vidal, Unai Mendiburu, Miren Loizaga, Inazio Vidal, Jone Uria, Beñat Vidal, Peru de Pedro, Aitzol de Castro, Imanol Uria, Itxaso Paia eta Ekaitz Larrazabal Katxo.

»» Ikusi argazki guztiak (2)

Leitzara joan da Bardoetako hirugarren edizinoa

Bizkaie! 2016-03-21 09:20   Bertsolaritzea

Hasi zan moduan, jai giroan amaitu da Bardoak Nafarroako taldekako ekimenaren hirugarren edizinoa. Hiru talde izan dira oholtza ganean, Iruñeko Obario Maldikoak, Leitzako Atekaberts eta Berako Larungo Antenak. Etxarriko frontoian 270 entzuleren aurrean egin da finala eta azkenean leitzarrek eroan dabe Bardoen azken saioa.

»» Ikusi argazki guztiak (2)

Hego Uribek irabazi dau Bertsolari Gazteen BBK Txapelketea

Bizkaie! 2016-03-21 09:16   Bertsolaritzea

Bilbon jokatutako finalean, Hego Uribek 404 puntu lortu ditu eta beste finalisteak, Busturialdeak, 393. Hortaz, Hego Uribeko seikoteak jantzi dau Bertsolari Gazteen BBK Sariketako txapela. Ganera, Lurdes Ondaro Malleak bizkaiera onenaren saria irabazi dau.

Dana prest Bardoen finalerako

Bizkaie! 2016-03-18 14:41   Bertsolaritzea

Zapatuan, martiaren 19an, jokatuko da Etxarri Aranatzen Bardoen hirugarren edizinoko finala. Saioa arratsaldeko 17:00etan hasiko da herriko frontoian eta hiru dira oholtzara igoko diran taldeak: Iruñeko Obario Maldikoak, Berako Larungo antenak eta Leitzako Atekaberts.

»» Ikusi argazki guztiak (2)

Jokin Zaitegi saria antolatu dabe, urte biko etenaren ostean

Bizkaie! 2016-03-18 13:06   Kulturea

AED alkarteak eta Elkar argitaletxeak antolatzen dabe urtero itzulpengintza arloko sariketea, Literaturako Nobel Saria irabazi daben autoreen lanak euskeratzeko asmoz. Diru nahikorik ezean, bertan behera geratu ziran 2014 eta 2015eko edizinoak, baina aurten barriro martxan da Jokin Zaitegiren omenezko lehiaketea. Svetlana Aleksievitxen liburu bat itzuli beharko dabe parte-hartzaileek.

Google Researchek Eneko Agirre irakaslea saritu dau

Bizkaie! 2016-03-18 12:54   Kulturea

Eneko Agirre EHUko Informatika Fakultadeko Lengoaia eta Sistema Informatikoak Saileko irakasleak 50.000 dolar jasoko ditu Learning Interlingual Representations of Words and Concepts ikerketarako, berben eta on-line kontzeptuen hizkuntza arteko esanahia aztertzeko.

Jalgi kulturearen plaza ibiltaria Aiaraldean abiatuko da

Bizkaie! 2016-03-18 11:43   jardunaldiak

Jalgi Egunaren lehen edizinoa Bizkaia eta Arabako 9 udalerrik osotzen daben Aiaraldea eskualdean izango da, maiatzaren 28an; edozelan be, maiatzaren 23tik 29ra, hain zuzen be, makinatxu bat jarduera izango dira. Astebetez Laudio, Amurrio, Urduña, Aiara, Orozko, Artziniega, Okondo, Arrankudiaga-Zollo eta Arakaldo bihurtuko dira euskal kulturearen plaza.

»» Ikusi argazki guztiak (2)

Bertsolari Gazteen BBK Txapelketako finala jokatuko dabe gaur Hego Uribek eta Busturialdeak

Bizkaie! 2016-03-18 10:52   Bertsolaritzea

Zezeilaren 17an hasi zan, Igorren, Bizkaiko Bertsolari Gazteen BBK Txapelketearen 24. edizinoa. Gaur, martiak 18, finala jokatuko da Bilbon, arratsaldeko 19:00etan. Zortzi eskualdek parte hartu dabe aurten eta, bina kanporaketa irabazita, Hego Uribeko eta Busturialdeko seikoteak lehiatuko dira azken saioan.

»» Ikusi argazki guztiak (2)

Durangoko bonbardaketearen 79. urteurrena da gaur

Bizkaie! 2016-03-18 10:06   Kulturea

Gerediaga Alkarteak eta Durangoko Udalak gaur, martiaren 31n beteten dan Durangoko Bonbardaketearen 79. urteurrenaren harira, egitarau zabala antolatu dabe.

Ikusle kopuruan gora egin dau Zinegoak jaialdiak aurtengo edizinoan

Bizkaie! 2016-03-18 09:25   Barriak

Antolatzaileek azaldu dabenez, ia 10.000 ikus-entzule batu zituan LGTB gaietako Bilboko zinemaldiak, Zinegoak-ek. Zinema-aretoetan, igaz baino % 15 ikusle gehiago egon dira aurten eta ekintza osogarriek be sekula baino oihartzun handiagoa euki dabe. Sexu aniztasunaren gaian, Bilbo erreferenteen artean dagola dinoe Zinegoakeko arduradunek.

»» Ikusi argazki guztiak (2)

'Louise Bourgeois. Izatearen egiturak: Gelak' erakusketea martiaren 18tik irailaren 4ra Bilbon ikusgai

Bizkaie! 2016-03-17 14:14   Kulturea

Bilboko Guggenheim Museoagaz lankidetzan Municheko Haus der Kunstek antolatutako erakusketa honetan, ikusleek barruko eta kanpoko munduak bereizten dituen eta, kasu bakotxean, mikrokosmos berezi bat irudikatzen daben emozinoz betetako 28 gune arkitektoniko ezagutu eta esperimentau ahal izango ditue.

»» Ikusi argazki guztiak (2)

Matematikako, Fisikako eta Astronomiako Oinarrizko Lexikoak aurkeztu ditu Euskaltzaindiak

Bizkaie! 2016-03-17 13:37   Euskerea berbagai

Oinarrizko lexiko teknikoak arloko erabilera estandarraren erreferentzia baliogarria izateko asmoz argitaratu ditu Euskaltzaindiak. www.euskaltzaindia.eus/hiztegiaketacorpusak helbidetik deskargau daitekez, PDF formatuan. Aurrerago, Euskaltzaindiak lexikoak online konsultetako sistemea eskainiko dau.

Can Evrenol zinemagile turkiarrak jasoko dau Fantrobia Saria

Bizkaie! 2016-03-17 13:02   Zinemea

Bilboko Fantasiazko Zinemaldiak, fantasiazko generoan gero eta indar handiagoa hartzen dagoan personearen lana autortzeko eskainitako Fantrobia Saria emongo deutso Zinemaldian Baskin (2015), bere lehenengo film luzea, aurkeztuko dauen Can Evrenol (Istanbul, 1982) zinemagile turkiar gazteari.

Oker filmaren estreinaldia euskeraz

Bizkaie! 2016-03-17 11:15   Barriak

Australiako kostaldeko baserritar xelebre batek, bere ilobearen laguntzinoagaz, Oker txakurra trebatuko dau herriko pinguino santutegia azerien erasoetatik  babesteko. Oztopoz betetako abentura zoragarri horretan, gure baserritarrak bere familia batu eta pinguino erreserbea salbetan saiatuko da. 

»» Ikusi argazki guztiak (2)

Bilboko Azkuna Zentroak 'Amphitryon' izeneko egoitza-programara batu ditu sorkuntzea sustatzeko hainbat ekimen

Bizkaie! 2016-03-17 10:06   kulturbiz

Azkuna Zentroak egoitza artistikoen programearen deialdia egin dau, produkzino barriak sustatzeko. 2016ko martiaren 8tik apirilaren 4ra arte zabalik egongo dan deialdi publiko honen bidez, sortzaileak hautatuko dira, urtebetean euren proiektu artistikoa landu deien zentroagaz batera.

»» Ikusi argazki guztiak (2)

Zetazeoak ikusteko itsas-ibilaldiak antolatu ditu Euskadiko Biodibersidadearen Zentroak

Bizkaie! 2016-03-17 09:37   Kulturea

Zetazeoak 10etan kanpainea apirilean hasiko da eta, urrira bitartean, itsasoko animaliak eta batez be zetazeoak ikusteko aukerea emongo deutse herritarrei. Eusko Jaurlaritzearen menpeko Euskadiko Biodibersidadearen Zentroak antolatzen ditu urteerok. Busturian dago zentroa, baina Bermeo izango da abiapuntua.

Bideo laburren lehiaketea ipini dau martxan Bizkaiko Bertsozalek

Bizkaie! 2016-03-16 16:29   Bertsolaritzea

Bizkaiko Bertsozale Alkarteak bat-bateko taldeetan eta bertso eskoletan dabilzan gaztetxuei zuzendutako lehenengo bideo laburren lehiaketea abiarazo dau. Bideoak apirilaren 25era arte aurkeztu ahal izango dira. Gaia, ondokoa: Zelan animau ikasleak bat-bateko taldeetara eta bertso eskolara.

Juanfran 2016-03-16 14:50

Zer berrituko du, ba, morfologian eta sintaxian? Deklinabide-kasu berriren bat asmatu behar izan du Baraiazarrak, ala?

Erantzuna | Santa Teresa Jesusenaren idazlan guztiak euskerara itzuli ditu Luis Baraiazarrak

Iñaki 2016-03-16 14:49

Maila bertsuan daude, bai, Santa Teresa de Jesus eta Franz Kafka 2015eko itzulpengintzan.

Erantzuna | Santa Teresa Jesusenaren idazlan guztiak euskerara itzuli ditu Luis Baraiazarrak