Uribe Kostak Bertsolari Gazteen BBK Txapelketako finalaurrekorako txartela lortu dau Sopelan

Bizkaie! 2016-02-24 12:59   Bertsolaritzea

Uribe Kosta eta Uribe Butroe, sasoi baten alkarregaz taldea osotutako eskualdeak, lehiatu dira Sopelako Ander Deuna ikastolan, Bertsolari Gazteen BBK Txapelketako bigarren finalaurrekorako txartelaren bila. Uribe Kostak irabazi dau saioa, 415 puntu batuta. Uribe Butroek 397,5 lortu ditu.

»» Ikusi argazki guztiak (2)

Bilboko Injinerutza Eskoleak bokazino teknologikoen harrobia sustatuko dau

Bizkaie! 2016-02-24 12:03   Kulturea

Urtean behin, Bilboko Injinerutza Eskoleak etorkizuneko ikasleei begiratzen deutse, unibersidaderako pausua emoteko prest dagozan gazteei, eta Injinerutzearen Aurkezpen Jardunaldiak antolatzen ditu. Zezeilaren 24an eta 25ean izango dira, arratsaldeko 16:30etik 19:00etara, eta aurreikuspenen arabera, bi jardunaldietan batxilergoko 600 ikasle baino gehiago hurreratuko dira.

Euskerearen ganeko diskursoaren zoru komuna aurkezteko batzarrak egin ditu Jaurlaritzeak

Bizkaie! 2016-02-24 10:42   Euskerea berbagai

Enpresa munduko arduradunakaz egin dau batzarretako bat Patxi Baztarrika Jaurlaritzako Hizkuntza Politikako sailburuordeak eta, bestea, gazteria eta kirol arloetako ordezkariakaz. EGOD egitasmoa eta euskerearen ganeko diskurso partekaturako zoru komuna aurkeztu deutsez Baztarrikak, Iñaki Martinez de Luna soziolinguistearen laguntzinoagaz.

Nanga Parbateko Hirugarren Kanpalekura heldu dira Alex Txikon eta taldekideak

Bizkaie! 2016-02-24 09:40

Badirudi Nanga Parbat mendian eguraldiak beste atsedenaldi bat emon deutsela Alex Txikon, Ali Sadpara, Tamara Lunger eta Simone Morori. Bigarren Kanpalekuan (6.100 m) gau bi pasau eta gero, gaur Hirugarren Kanpalekura (6.700 m) heltzea lortu dabe. Han pasauko dabe gaua eta bihar Laugarren Kanpalekura abiatuko dira. Dana ondo badoa, bariku goizaldean tontorrera heltzeko ahalegina egin nahi dabe.

»» Ikusi argazki guztiak (4)

Nazinoarteko Arpilleren Foruma izango da Donostian, Gernikan eta Bilbon zezeilaren 25etik 28ra

Bizkaie! 2016-02-23 17:42   Kulturea

Bakea josiz: Gatazka, Arpillerak, Memoria erakusketea, Balmasedan egon zana, gaur egun Gernikako Bakearen Museoan ikusgai dagoana eta apiriletik aurrera Donostiako Aieteko Bakearen Etxean egongo dana, zezeilaren 25etik 28ra egingo dan nazinoarteko forumaren ardat izango da. Hiru izango dira foruma hartuko daben lekuak: Bilbo, Donostia eta Gernika-Lumo.

Durangaldea finalaurrekoetara sailkatu da Bertsolari Gazteen BBK Sariketan

Bizkaie! 2016-02-23 16:08   Bertsolaritzea

Durangoko Fray Juan Zumarraga institutuan jokatu da BBK Txapelketako bigarren kanporaketea eta etxeko taldeak egin dau aurrera. Durangaldeko gazteek 439,5 puntu lortu ditue eta Enkarterri-Ezkerraldeak 386,5. Martiaren 2an jokatuko dau finalerdia Durangaldeak, Arratzun, Busturialdearen aurka.

»» Ikusi argazki guztiak (2)

Donostiako Zinemaldiko Zabaltegi atala lehiaketea izango da aurrerantzean

Bizkaie! 2016-02-23 13:41   Barriak

Orain arteko edizinoetan, Zabaltegi atalean ez da arau eta muga zehatzik egon filmak aukeratzeko orduan eta saririk be ez da emon. Donostiako Zinemaldiak eta Tabalakerak sinatu daben hitzarmenaren ondorioz, 2016ko ekitalditik aurrera epaimahai berezitua eukiko dau Zabaltegik eta sarituak egongo dira. Sailari erakargarritasuna emotea da aldaketearen helburua.

»» Ikusi argazki guztiak (2)

Complices taldeak 30 urteko ibilbidea ospatuko dau Campos antzokian

Bizkaie! 2016-02-23 13:04   Musikea

Teo Cardaldak eta María Monsonisek osotutako bikotea 30 urte betetzear dago musikearen munduan. Disko barriagaz, betiko kantuen bersino akustikoakaz eta Bilboko Abesbatza Alkartearen lankidetza bereziagaz bere urteurrena ospatuko dau Bizkaiko uriburuan. Hitzordua zezeilaren 27an, zapatuan, izango da Bilboko Campos antzokian.

Etxepare Institutuko ordezkariak Filipinetan eta Japonian izan dira

Bizkaie! 2016-02-23 12:13   Euskerea berbagai

Aizpea Goenaga Etxepare Institutuko zuzendariak eta euskerearen hedapenerako erakunde horretako arduradun Mari Jose Olaziregik egunotan egindako bidaian, Japonia eta Filipinetako erakundeetako arduradunakaz batzar ugari egiteko aukerea euki dabe. Holan, Manilan euskal ikasketak sortzeko asmoan beste pausu bat egin dabe. Hainbat unibersidadetako ordezkariakaz hartu-emona indartzeko be aprobetxau dabe egonaldia.

»» Ikusi argazki guztiak (2)

Maitasuna eta emakume presoen gorabeherak jorratu ditu Estíbaliz de Miguel Calvok

Bizkaie! 2016-02-23 10:28   Kulturea

Relaciones amorosas de las mujeres encarceladas liburua gizartearen eta kulturearen, ikasketa akademikoen eta eztabaida feministen bazterretan bizi diran emakumeen bizipenei buruzko lan aitzindaria da. Estíbaliz de Miguel Calvok, liburuaren egileak eta UPV/EHUko Soziologiako doktoreak, ikusgai egin ditu emakume presoak, bikoteko maitasuna aztertu dau, eta kartzelako maitasun amatiarren garrantzia deskubridu dau.

Bertsolaritzeagaz kontaktu gitxien daukien herri eta kolektiboakana heltzeko, dobako 12 bertso-saio Araban

Bizkaie! 2016-02-23 10:20   Bertsolaritzea

Arabako Bertsozale Alkarteak azaldu dauenez, herrialde osoa bertsozaletu nahi dabe. Horretarako, ekimen berezia martxan ipini dabe 2016rako: Dobako 12 bertso-saio eskaintzen ditue, bertsolaritzeagaz kontaktu txikia daukien lekuetan antolatzeko. Udal, kontzeju, alkarte zein kolektiboek eskatu leikee dobako saioetako bat, martiaren 11 baino lehen.

Umorezko monologoak zientziaren aldeko bokazinoak sustatzeko

Bizkaie! 2016-02-22 14:22   Kulturea

Aurten, LocosXCiencia Euskadira helduko da lehenengo aldiz, UPV/EHUko Kultura Zientifikoko Katedrearen eskutik. Umorearen bidez zientziaren aldeko bokazinoak sustatzea, hori da LocosXCiencia ekimenaren helburua.

Ariketa barriakaz eta bertso giro bikainean abiatu da Barañainen Bardoak txapelketearen bigarren fasea

Bizkaie! 2016-02-22 13:00   Bertsolaritzea

Azkenean, Obario Maldikoak taldearentzat izan da jokoan egoan puntua. Datorren martiaren 4an Iruñean jokatuko dan itzuliko saioan erabagiko da Bardoak txapelketako ligaxka honetako zein taldek egingo dauen sailkapenean aurrera. Dana dala, saio horren aurretik bigarren faseko beste saio bat jokatuko da: zezeilaren 26an izango da hitzordua Leitzako Atekabeltz gaztetxean 22:00etan hasita.

»» Ikusi argazki guztiak (4)

Amama, Jai Alai Blues eta Gure Sorlekuaren Bila izan dira Zinemaldia.Cat jaialdiko Urrezko Txapelen irabazleak

Bizkaie! 2016-02-22 11:58   Zinemea

Domeka gau honetan Amama filmak beste sari bat jaso dau. Asier Altunak zuzendutako pelikuleak Bartzelonako Euskal Etxeak antolatutako Zinemaldia.Cat jaialdiko Fikzinozko Pelikularik Onenari Euskadi Basque Country-Urrezko Txapela irabazi dau.

Audience, Sex Museum, Hamlet, Rural Zombies eta Anari, Lekuek jaialdian

Bizkaie! 2016-02-22 11:26   Musikea

Alkarlana eta musikea ardatz hartuta, aurten martiaren 6tik 13ra egingo da Gernikako Lekuek jaialdiaren hirugarren edizinoa. Musika Kontzertuak ez eze, bestelako ekitaldiak be iragarri ditue antolatzaileek, berbarako, erakusketak, berbaldiak, tailerrak eta proiekzinoak.

Eguraldi oneko tarte bat aprobetxauta, Nanga Parbateko tontorrerako bidea hartu dau Alex Txikonek

Bizkaie! 2016-02-22 10:46   Kulturea

Ia-ia ezustean, horrenbeste itxarondako eguraldi egonkorreko tartea heldu da Nanga Parbat ingurura. Hortaz, astirik galdu barik, tontorrera bidean jarri dira Alex Txikon eta bere hiru taldekideak, Ali Sadpara, Tamara Lunger eta Simone Moro. Atzo goizaldean abiatu ziran (Pakistanen 5:30ak zirala) eta Bigarren Kanpalekura heldu (hango 16:30ean) gaua pasetako, ondoren tontorrera igoteko ahalegina egiteko.

Oihana Iguraran, Erniarraitz Sariketako bigarren finalistea

Bizkaie! 2016-02-22 09:52   Bertsolaritzea

Atzo, zezeilak 21, jokatu zan Erniarraitz sariketako bigarren kanporaketea Azkoitiko Kultur-Etxean eta Oihana Iguranek irabazi eban. Kalean ibilteko eguraldi bikaina egon arren, kultur-etxeko aretoa jentez bete zan eta saio bizia eskaini eben Amaia Iturriotz, Aitor Salegi, Aitor Servier, Maider Arregi, Oier Etxeberria eta Oihana Iguaran bertsolariek.

Kanpezuko Bertso Kuadrillartekoan, bertsoak eta herri kirolak batera

Bizkaie! 2016-02-22 09:40   Bertsolaritzea

Mendialdeko bertso-eskolea 2009an sortu zan eta ordutik dinamismo ezin hobea emon deutso eskualde osoari; bai bertsolaritzatik begiratuta bai euskerearen erabilerearen ikuspuntutik, euskerearen arnasgune izateaz gan, plazara, herrira eta herriz herri eroanez bere jarduna: Agate Deuna, Bertso-piropo lehiaketea, Kanpezuko San Martin azokea...

Doctor Deseo taldeak martiaren amaieran kaleratuko dau 'Igual y diferente. Una mirada distinta' CD-DVD barria

Bizkaie! 2016-02-19 14:52   Musikea

Liburu CD+DVDan, estudioan grabautako 9 abesti barri ditu CDak, eta DVDa zaleei egingo jaken oparia da. DVDak 2014ko Bilboko jaietan emondako zuzenekotik 13 abesti jasoko ditu eta Lekeition eskainitako kontzertu-omenaldiko beste 3 abesti.

Euskereak orain dala ehun urte foru aldundietan izandako lekua aztertu dabe jardunaldi baten

Bizkaie! 2016-02-19 14:34   Euskerea berbagai

Sabino Arana Fundazinoak, Euskaltzaindiak eta Zuzenbidearen Euskal Akademiak antolatuta, Euskara foru aldundien ibilbidean izeneko jardunaldia egin dabe Bilbon. Euskereak 20. mendearen lehen herenean eukitako garapena aztertu dabe, batez be administrazinoari jagokonez. Erakunde publikoak euskerea idatziz erabilten hasi ziran sasoi haretan eta horrek ekarri eban onurea azpimarratu dabe.

»» Ikusi argazki guztiak (2)