Jorge Cortes Izal, Jose Maria Satrustegi, Jesus Atxa eta Carlos Garaikoetxea saritu ditue Nafarroan

Bizkaie! 2015-12-18 13:28   Kulturea

Ikastolen sorrerako bolada gogor haretan ezinbesteko erreferente izan ziran lau lagun saritu nahi doguz izan eben inplikazinoagaitik, egindako lanagaitik eta izandako ausardiarengaitik. Eurei esker heldu gara egun garena izatera, 15 ikastola, 6.000 ikasle, 4.200 kooperatibista eta 610 profesional hain zuzen be dino Nafarroako Ikastolen Alkarteak.

Bilboko Berreginen Museoak bere bilduma iraunkorrari begiratuko deutso hurrengo erakusketan

Bizkaie! 2015-12-18 13:28   Kulturea

Jatorrizko bertsioa izenburuko erakusketarako, Bilboko Berreginen Museoko bilduma iraunkorreko pieza batzuk aukeratu ditue, eta artista talde batek begirada barri batez aztertu ditu. Pieza klasikoei ikuspegi garaikidea emoteko asmoz sortu dabe erakusketea, bildumako obretan oinarritutako artelan modernoen beste bilduma bat sortzeko asmoz.

»» Ikusi argazki guztiak (5)

Scorpions taldeak Bilbon emongo dauen kontzerturako sarrerak gaurtik aurrera salgai

Bizkaie! 2015-12-18 10:46   Musikea

Scorpions talde alemaniarrak kontzertua emongo dau Bilbon 2016ko bagilaren 30ean, Miribillako Bilbao Arena pabiloian. Scorpions taldea 50. urteurrena ospatzeko egiten dagoan birearen barruan dago Bilboko hitzordua. Talde konbidadua Sabaton suediarra izango da, power metala jorratzen dauen taldea RocknRock kontzertu sustatzaileak jakinarazo dauenez.

Mamba Beat taldearen disko barria, 'Paint me in black', kalean da

Bizkaie! 2015-12-18 10:31   Musikea

Pop-rock elektronikoaren erreferentzietako bat da Euskal Herrian Mamba Beat talde bilbotarra. Oraingo honetan, disko zuzen eta indartsua plazaratu dabe, Paint me in black izenburuagaz. Hamar abestitan, zertarako gai diran erakusten dau Mamba Beatek. Urtarrilean Miarritzen eta Gasteizen joko dabe eta zezeilean, Donostian eta Bilbon.

'Loreak' filma Oscarretako lehiatik kanpo geratu da

Bizkaie! 2015-12-18 09:21   Zinemea

Bart gauean hautagaien arteko aukeraketa bat egin dau Hollywoodeko epaimahaiak eta bederatzi film baino ez ditu itxi Ingelesez Besteko Film Onenaren kategoriako lehian. Jon Garaño eta Jose Mari Goenagaren Loreak filma ez dabe aukeratu eta, beraz, Oscarretako galan ez da egongo. Halandabe, Oscar saria irabaztetik hurren geratu dan euskerazko film luzea da Loreak.

Zezeilaren 22tik 29ra egingo da Zinegoak jaialdiaren hurrengo edizinoa

Bizkaie! 2015-12-17 16:31   Zinemea

LGTB gaiak lantzen dituan Zinegoak zinema jaialdiaren datak aldatzea erabagi dabe Hegoak alkarte antolatzaileko kideek. Berlinaleko Teddy Award sariaren oihartzunagaz bat egiteko asmoz, 2016ko zezeilaren 22tik 29ra egingo dabe hurrengo edizinoa, hau da, ohi baino hilabete geroago. Afektu aniztasunagaz, sexu nortasunagaz eta genero begiradeagaz lotutako jarduera ugari be egongo dira Bilbon Zinegoakegaz batera.

Euskerearen Erakunde Publikoaren aholku batzordetik alde egitea erabagi dau Euskal Konfederazinoak

Bizkaie! 2015-12-17 16:29   Euskerea berbagai

Euskal Konfederazinoa osotzen daben eragileek jakinarazo dabe Euskerearen Erakunde Publikoaren aholku batzordean parte hartzeari itxiko deutsiela, datozen urteetako hizkuntza politikeak ez deutselako erantzungo euskerea bizibarritzeko erronka nagusiei.

Bilboko Fant, XXII. Fantasiazko Zinemaldirako lanak aurkezteko epea martiaren 16an amaituko da

Bizkaie! 2015-12-17 14:45   Zinemea

Barrikuntza legez, FANT-en hurrengo edizinoak, eskuko telefonoakaz grabautako fantasiazko edo bildurrezko film laburren lehiaketa barria jasoko dau. Proposamen bakotxak gehienez be 10 minutuko iraupena izango dau.

Joxe Rojas, Jon Ander Urkiaga eta Ander Azpitarte saritu ditu Berbarok

Bizkaie! 2015-12-17 12:54   Kulturea

Berbaro alkarteak antolatu dauen Ipuin Laburren II. Lehiaketan 400 ipuin labur inguru jaso ditu eta Joxe Rojas, Jon Ander Urkiaga eta Ander Azpitarte izan dira hiru mailetako irabazleak.

Film laburrak protagonista Bilbon, Egunik Laburrena zikloan

Bizkaie! 2015-12-17 10:39   Zinemea

Bizkaiko uriburuko hainbat txokotan proiekzinoak eta bestelako jarduerak egingo ditue Egunik Laburrena zikloaren barruan, abenduaren 18tik 23ra. Film laburrak aldarrikatzeko sortu da ekimena eta Bilbok be bat egin dau oraingoan. 30 film inguru emongo ditue.

Olentzero Munduan, Arraun the World dokumentalaren aurrestrenaldia Getxon

Bizkaie! 2015-12-17 10:34   Zinemea

Olentzero Munduan. Arraun the World dokumentalaren aurrestreinaldia datorren martitzenean, abenduaren 22an, izango da, 19:00etan, Andres Isasi Musika Eskolan, Getxoko Udalak antolatutako Liburutegian Topaleku programearen barruan, hau da, kulturaniztasunagaz alkarbizitea sustatuz antolatutako ekitaldien artean.

Bilboko Ospetsuak izentau ditu Udalak, tartean Emilio Sagi eta Karmele Goñi

Bizkaie! 2015-12-17 09:37

Urtero legez, aurten be Bilbotar Ospetsuen zerrendea emon dau Bilboko alkate Juan Mari Aburtok. 2015ean honeek jaso dabe izendapena: Gorabide alkartea, Txetxu Rojo, Emilio Sagi, Martina Zuricalday gozodendea, Alfonso Santiago eta Karmele Goñi. Izendapena sortu zanetik, 84 persona edo erakunde izentau ditue Bilboko Ospetsu, aurtengo seirak kontauta. 

»» Ikusi argazki guztiak (2)

Eugenio Arotzenaren antzerki-bildumea emon deutso Oiartzungo Udalak Euskaltzaindiari

Bizkaie! 2015-12-16 16:32   Euskerea berbagai

Herritarren eta, batez be, ikertzaileen esku itxi nahi dabe Eugenio Arotzenak batutako antzerki-bildumea. Horregaitik, berau dohaintzan emon deutso Oiartzungo Udalak Euskaltzaindiari, erakunde biek sinatu daben akordioan jasoten danez. Bildumeak 2.800 erregistro baino gehiago ditu, tartean kartelak, liburuak, aldizkariak eta argazkiak.

2016ko Egutegia Ricardo Doliwa argazkilariaren omenez argitaratu dau Gerediagak

Bizkaie! 2015-12-16 14:46   Kulturea

Berrogei urte beteko dira 2016an Ricardo Doliwa alemaniarra hil zala. Durangaldean zehar argazki asko egin zituan eta horreetako asko Gerediagaren artxiboan dagoz; aukeraketa bat egin eta batzuk erabilita, Doliwaren 12 argazkik apaintzen dabe urte barriko egutegia. Durangoko Azokan salgai jarri eta gero, aste honetan Durangaldeko ohiko salmenta lekuetan izango da eskuragai 5 euroan.

Bizkaiko Foru Aldundiak beste 5.000 Bono Denda atara ditu, eskariari erantzuteko

Bizkaie! 2015-12-16 14:34   Kulturea

Aurreko urtean baino Bono Denda gehiago saltzen dabilz aurten eta, horregaitik, beste 5.000 ataratea erabagi dabe Bizkaiko Foru Aldundiak eta merkatari alkarteek. Gabonetan eta urtarrileko beherapenetan denda txikiei laguntzea da Bono Denda kanpainearen helburua eta urtarrilaren 30era arte egongo da indarrean.

Harkaitz Cano aukeratu dabe aurtengo Europako fikzinozko idazki onenen bildumarako

Bizkaie! 2015-12-16 14:05   Kulturea

Urtero argitaratzen dabe Best European Fiction bildumea, Europako herrialde askotako idazleen antologia zabala. Aurtengo alean, Harkaitz Canok Mugaritz jatetxeagaz alkarlanean idatzitako testua agiri da, ingelesera itzulita, beste 28 autoreren lanagaz batera, Etxepare Euskal Institutuak jakin eragin dauenez.

»» Ikusi argazki guztiak (2)

Getariako Balenciaga Museoak 40.000 bisitari euki ditu aurten

Bizkaie! 2015-12-16 13:11   kulturbiz

Cristobal Balenciaga moda-diseinatzaileari eskainitako museoan urte ona izan da 2015a, aurreko urteagaz alderatuta bisitari gehiago hurreratu dira eta. Getariako museoan bertan, 40.000 persona hartu ditue eta horri, kanpoan egindako erakusketetako beste 39.000 gehitu behar jakoz. Hezkuntza programetan parte hartu daben ume zein helduen kopurua %80 hazi da aurten.

»» Ikusi argazki guztiak (3)

IX. Huhezinemara lanak bialtzeko epea zabalik

Bizkaie! 2015-12-16 10:29   Zinemea

Huhezinema Euskal Film Laburren Jaialdiaren 9. edizinoa, 2016ko martiaren 16tik 18ra bitartean egingo da Aretxabaletako Arkupe Kultur etxean. Mondragon Unibersidadeko Ikus-entzunezko Komunikazinoko 14 ikaslek osotzen dabe lan-talde barria eta Iban del Campo irakasleak gidatuko ditu.

Euskal kulturea aztertu dabe Sabino Arana Fundazinoak antolatutako jardunaldi baten

Bizkaie! 2015-12-16 10:22   kulturbiz

Euskal kulturgintzan zeresan handia daukien personak batu ditu Bilbon Sabino Arana Fundazinoak, Euskal kultura 21. mendean, etengabeko eraberritzea izenburuko saioan. Kirmen Uribe idazlea, Itziar Nogueras Donostia 2016ko arduradun ohia eta Imanol Agirre Loraldiaren zuzendaria egon dira, besteak beste. Euskal kulturearen egoeraz eta aurrera begira egin beharrekoaz jardun dira.

»» Ikusi argazki guztiak (3)

Nafarroako Euskerearen legea aldatzeko prozesua alkarlanean egitea proponidu dau euskalgintzeak

Bizkaie! 2015-12-16 09:32   Euskerea berbagai

Abenduaren 15ean Nafarroako Euskerearen Legeak 29 urte bete dituala oinarri hartuta, Kontseiluak, bere bazkideen Nafarroako ordezkariek lagunduta agerraldia egin dau Nafarroako Parlamentuan. Bertan, Legea aldatzea, euskalgintzeagaz alkarlanean jardutea eta behar diran baliabideak eskaintzea eskatu deutsoz Gobernuari eta legearen aldaketa prozesuan laguntza eta lan egiteko gogoa eskaini deutsoz.