Bilboko Zirkuituak hamaika konpainiaren lanak ekarriko ditu 15. ekitaldian

Bizkaie! 2016-01-25 17:02   Kulturea

Bertoko jantza eta antzerki talde amateur zein erdi-profesionalen lana erakutsi eta bultzatzeko antolatzen dau Zirkuitua urtero Bilboko Udalak, baita arte eszenikoetako proposamenak uriko auzo guztietara eroateko be. Aurtengo ekitaldia, 15.a, eguenean, urtarrilak 28, hasiko da eta apirilaren 21era artekoa izango da lehenengo hiruhilekoko programazinoa. Tarte horretan, 17 emonaldi egongo dira, hamaika konpainiaren eskutik.

Umorea eta giro ederra nagusi Bardoen lehen astegoienean

Bizkaie! 2016-01-25 14:51   Bertsolaritzea

Joandako barikuan Lizarran, Donamarian, Beran eta Barañainen antolatutako saioakaz emon jakon hasierea ekimenari eta zapatuan, barriz, Altsasun izan zan hitzordua. Puntu irabazleak oro har oso banatuta geratu dira, talde bisitari zein etxekoen artean.

»» Ikusi argazki guztiak (4)

Europako Kontseiluak Behatokiaren ondorioak berretsi ditu

Bizkaie! 2016-01-25 14:30   Euskerea berbagai

Europako Kontseiluko Ministroen Batzordeak eta Adituen Batzordeak gomendioak egin deutsiez Espainiako Estaduari Erregio edo Gitxiengoen Hizkuntzen Europako Itunak ezarritako betebeharren inguruan. Gaur goizean eskainitako prentsaurrean, horreen balorazinoa egin dabe Paul Bilbao, Kontseiluko idazkari nagusiak eta Garbiñe Petriati, Behatokiko zuzendariak.

Atzerritarrei euskerea hurreratzeko oinarrizko hiztegia banatuko dabe Bizkaiko zortzi herritan

Bizkaie! 2016-01-25 14:29   Euskerea berbagai

Alkarbide Bilguneak sortu eta argitaratu dau Eskuko Hiztegia, Bizkaiko Foru Aldundiaren laguntzinoagaz. Atzerritarrek euskerazko oinarrizko berbak ezagutu daiezen egin dabe hiztegia. Hamaika hizkuntza sartu ditue eta Bizkaiko zortzi udalerritan banatuko dabe, doban.

Eguraldi onaren zain, Nanga Parbateko tontorrerako bidea hartzeko prest dago Alex Txikon

Bizkaie! 2016-01-25 11:14

Asteburuko eguraldi ona lagun, Txikon eta haren taldekide Ali Sadpara eta Daniele Nardi 6.700 metroko altuerara heldu dira eta 3. kanpalekurainoko bidea ekipau dabe. Orain Behe Kanpalekuan dagoz, atseden hartzen, eguraldi zantarra bueltau da eta. Eguraldi aproposeko tartetxu bat noz agertuko zain dagoz, tontorrera heltzeko ahalegina egiteko.

»» Ikusi argazki guztiak (2)

Erakundea sendotzea izango da UEMAren helburua, 25. urteurrenean

Bizkaie! 2016-01-25 10:25   Euskerea berbagai

Batzar Nagusia egin dau UEMA, Udalerri Euskaldunen Mankomunidadeak asteburuan, Zarautzen. Aurten 25 urte beteko ditu erakundeak eta hazten segiduteko helburua ipini dabe arduradunek. Gaur egun 73 udalerri dagoz UEMAn eta 80ra heldu nahi dabe. Bizkaiko Ea da sartu dan azkena.

»» Ikusi argazki guztiak (2)

Euskadiko Gazteak Lankidetzan programan parte hartzeko epea zabalik dago

Bizkaie! 2016-01-25 10:09   Kulturea

Aurten be ehun gazte behar dira, 23 eta 30 urte bitarteko neska-mutilak, hegoaldeko herriakazko lankidetza egitasmo honetan parte hartzeko. Lankidetza-programa honen helburua hirugarren munduagaz garapen ekintzetan kolaboretea da, eta horretarako euskal gazteek Amerika, Afrika eta Asiako hainbat herritan egingo diran garapenerako ekitaldietan lan egingo dabe.

Euskara 21 Batzordeak ‘Eta hemendik aurrera zer?’ dokumentua aztertu dau

Bizkaie! 2016-01-25 09:42   Euskerea berbagai

Eztabaidarako edegia dagoan dokumentu berezi eta barritzaile honek hainbat ekarpen jaso ditu azken hileotan, bai zenbait batzordekidek eginak, baita batzordekide ez dan hainbat adituk idatziak be. Aitatu bileran, ekarpen horreetako batzuk aurkeztu ditue; danetara, 29 ekarpen jaso ditu Eta hemendik aurrera zer? dokumentuak, sortu dauen interesaren seinale.

Gizarte Zinema Zikloa hasiko da asteburuan Sopelan

Bizkaie! 2016-01-22 14:19   Zinemea

Hainbat herrialdetako egoerea ezagutzeko balio daben kalidadezko bost film emongo ditue, zapatuan, urtarrilak 23, hasi eta maiatzera bitartean. Sopelako Udalak aurreratu dauenez, jatorrizko bersinoan eta euskerazko azpitituluakaz emongo dira pelikulak. Hasteko, lehenengo saioan Fenix 11-23 kataluniarra emongo dabe.

Art After Dark zikloan, Agents of Time hirukote italiarra dator Bilbora

Bizkaie! 2016-01-22 13:09   Musikea

Guggenheim Museoak antolatzen dauen Art After Dark zikloko saioa antolatu dabe gaurko, barikua. Agents of Time hirukote italiarraren doinu bereziak entzun eta koreografia deigarriak ikusi ahal izango dira oraingoan. Mungo´s HiFi eta Bomb Bass be egongo dira. Saioa gaueko 22:00etan hasiko da.

»» Ikusi argazki guztiak (3)

Eguraldi ona lagun, Alex Txikon Hirugarren Kanpalekura bidean da Nanga Parbaten

Bizkaie! 2016-01-22 10:36

Joan dan astean Kinshofer hormea eta bidearen zati handi bat ekipau eben Alex Txikonek eta Ali Sadparak. Egun batzuetako atsedenaren ostean, barriro gorako bidean dira Txikon, Sadpara eta Daniele Nardi, gitxienez Hirugarren Kanpalekura heltzeko helburuagaz. Eguraldi oneko egun gehiago etorri ezkero, ez dabe baztertzen gorago igoten ahalegintzea.

»» Ikusi argazki guztiak (6)

EHUk eta Deustuko Unibersidadeak zapatuan hasiko ditue Unibersidade Orientazinorako Azokak

Bizkaie! 2016-01-22 10:10   Kulturea

Deustuko Unibersidadeak, urtarrilaren 23an, ateak zabalduko ditu 2016-2017 ikasturteko ikasketen eskaintzaren barri emoteko. Danetara, 36 gradu eta gradu bikotx egongo dira eta barrikuntza bat: Filosofia, Politika eta Ekonomia gradua, Bilboko campusean.

Hector Alterio aktore argentinarrak jasoko dau Ercilla Saria

Bizkaie! 2016-01-22 09:35   Kulturea

Ibilbide oparoa egin dau Hector Alteriok (Buenos Aires, 1929), bai antzerkigintzan eta baita zineman be. Ibilbide luze hori gogoan hartuta, aurtengo Ercilla Saria emotea erabagi dau sariketako epaimahaiak. 1984tik urtero emoten ditue sariok, Bilboko Ercilla hotel-kateak antolatuta, antzerkigintzearen munduko aktoreei gorazarre egiteko.

Arabako leku-izenak batzen dituan liburua aurkeztu dau Euskaltzaindiak

Bizkaie! 2016-01-21 16:35   Euskerea berbagai

Gasteizen aurkeztu dau Euskaltzaindiak Araba/Alava, los nombres de nuestros pueblos lana. Liburuak Arabako toponimia nagusia aztertzen dau eta Akademiaren Izenak bildumearen barruan argitaratu dabe, Arabako Foru Aldundiaren babesagaz. Arabako leku-izenak normalizetako bidean oinarria ipini da lan honegaz, Andres Urrutia euskaltzainburuak azpimarratu dauenez.

»» Ikusi argazki guztiak (2)

Binke! aldizkariaren lehenengo zenbakia banatzen hasi dira

Bizkaie! 2016-01-21 14:32   Euskerea berbagai

Galdakao eta Usansoloko informazinoa euskera hutsean lantzen dauen aldizkaria da Binke!. Atzo, eguaztena, hedabide barriaren aurkezpen publikoa egin eben, Galdakao, Usansolo eta inguruko euskaldun asko bertan zirala. Euskerazko informazinoak udalerrian euki dauen hutsunea beteteko asmoz datozala adierazo dabe bultzatzaileek. Gaur eta bihar banatzen hasiko dira lehenengo zenbakiaren 14.000 aleak.

»» Ikusi argazki guztiak (3)

Bigarren Hezkuntzako irakasle izateko azterketa publikora zezeiletik aurrera apuntau ahal izango da

Bizkaie! 2016-01-21 14:07   Kulturea

Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza, Kultura eta Hizkuntza Politikako Sailak azaldu dauenez, zezeilaren bigarren hamabostaldian argitaratuko da Lan Eskaintza Publikorako deialdia eta orduan emon ahal izango da izena. 577 plaza dagoz jokoan, Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzan irakasle izateko. Hautaketa-prozesuak berak, fase bi eukiko dituala aurreratu dau Jaurlaritzeak.

Bizkaiak sekula baino bisitari gehiago hartu zituan 2015ean

Bizkaie! 2016-01-21 11:06   Kulturea

Eustat erakundeak emondako datuaren arabera, 1.290.000 bisitari etorri ziran Bizkaira igaz, aurreko urtean baino % 9,5 gehiago. Sekula erregistrau dan daturik onena da herrialdeko turismoarentzat. Bisitarien zati esanguratsu bat Euskal Herritik datoz, baina urrunagotik heldutakoen kopuruak be nabarmen egin dau gora, Bizkaiko Foru Aldundiak nabarmendu dauenez.

Ane Zabala eta Galder Perez aktoreak izango dira Farolin eta Zaranbolas Bilboko aratusteetan

Bizkaie! 2016-01-21 09:51

Bizkaiko uriburuko aratusteetako personaia enblematikoak dira Farolin eta Zaranbolas. Urtero, persona ezagunei emoten deutsie horreek kargu biak beteteko aukerea. Bilboko Jai Batzordeak jakitera emon dauenez, aurten Ane Zabala eta Galder Perez aktoreei emon deutsie kargu hori.

»» Ikusi argazki guztiak (2)

'Sardina in the box, txo!' izeneko kartelak iragarriko ditu Bilboko aratusteak

Bizkaie! 2016-01-20 14:32   Kulturea

Kartel lehiaketea martxan ipini eben Bilboko Udalak eta Konparsek eta aurkeztutako 50 proposamenen artean, GurEra arkitektura estudioko hirukote batek egindakoa aukeratu dabe. Sardina in the box, txo!' izeneko kartela izango da, beraz, Bilboko aratusteetako irudia, zezeilaren 4tik 9ra.

Zinegoak jaialdiak TransMex zikloa eukiko dau aurtengo edizinoan

Bizkaie! 2016-01-20 13:05   Barriak

LGTB zinemearen eta arte eszenikoen Bilboko jaialdiaren, Zinegoaken, aurtengo edizinoan, trans errealidadeek protagonismo handia eukiko dabe. Horregaz lotuta, TransMex zikloa egingo dabe, Mexikon transexualidadeari buruz egiten dan lan zinematografikoa erakusteko. Era berean, antolatzaileek aurreratu dabe Closet Monster proiektauko dala jaialdia zabaltzeko galan eta El virus de la por amaierakoan.

»» Ikusi argazki guztiak (3)