CodeSyntaxek goitik behera barriztau dau Blogak.eus bere 10. urteurrenerako

Bizkaie! 2016-03-01 11:43   Kulturea

Hamar urteotan plataformeak (hemendik aurrera blogak.eus domeinuan) Interneten euskerazko edukien kopurua handitzen lagundu dau, 3.000 blog eta ia 50.000 publikautako artikulugaz, kontuan hartu barik horreek sare sozialetan eragin dituen milaka sarrera eta alkarrizketak. Hain zuzen be, audientzia datu esanguratsuak ditu: 700 erabiltzaile dabiz egunero, urtean miloe bat ikusitako orrigaz.

'Handia da euskerearen balioa, baita termino ekonomikoetan be'

Bizkaie! 2016-03-01 10:15   Euskerea berbagai

Ikerketa honek agirian jarten dauenez, jarduera sektore bat gehiago da euskerea euskal ekonomian. Herri-administrazinoek zuzenduriko jarduera publikoaz gan, euskereak merkatu gero eta zabalagoa dauka, eta berezko industria bat. Euskereagaz lotura estua daben merkatu pribatuaren jarduerek enplegua sortzen dabe euskal ekonomiaren sarean.

Break On Stage, kultura urbanoen topaketea, apirilaren 16an izango da Bilbao Arenan

Bizkaie! 2016-03-01 10:10   kulturbiz

Igaz arrakasta handiz egin zan Break On Stage, 5.000 ikusle hurreratu ziran Bilboko Miribilla auzoko Bilbao Arena pabilioira. Aurten, beraz, indarbarrituta dator kultura urbanoen jaialdi hori, bertoko eta nazinoarteko artisten eskutik: Breakdance, hip-hop, scooter freestyle eta beste modalidade asko egongo dira apirilaren 16an.

»» Ikusi argazki guztiak (4)

Zinegoak Festibalak Euskadiko hogeita zazpi udalerritara eroango dau sexu aniztasuna jorratzen dauen zinemea

Bizkaie! 2016-02-29 16:48   Zinemea

Zinegoak Hedapena programeak salto nabarmena emon dau, eta igaz 14 udalerritan eskaini bazituen filmak aurten 30etan eskainiko dira, Bizkaia, Araba eta Gipuzkoan. Berdinduk, LGTB kolektiboari arreta emoteko zerbitzuak eskaintzen dauen laguntza sendoari esker, posible izan da herri gehiagotan egotea eta filmak euskerazko azpitituluakaz emotea.

Neska-mutilek egunero jasoten dituen mezu sexistez ohartarazoko dau Emakundek martiaren 8ko kanpainan

Bizkaie! 2016-02-29 16:48   Kulturea

Sexuen arteko desbardintasunak eta bidebakokeriak manteniduten laguntzen dabelakoan, neska-mutilek egunero jasoten dituen mezu sexisten inguruan ohartarazo nahi dau Emakundek, martiaren 8a dala eta hasi dauen kanpainan. Oraingoan umezaroan eta nerabezaroan ipini dabe arretea, personearen nortasuna zehazteko une erabagigarria dalako.

Gazteak nagusi Bardoetako Leitzako saioan

Bizkaie! 2016-02-29 14:56   Bertsolaritzea

Azkenean, leitzarrek eroan eben puntu irabazlea eta datorren martiaren 4an Igantziko Biltoki alkartean jokatuko dan itzuliko saioan erabagita geratuko da zein talde pasauko dan finalera.

Gemma Urteagak irabazi dau Errezilen, Erniarraitz Sariketako azken kanporaketan

Bizkaie! 2016-02-29 11:54   Bertsolaritzea

Errezilgo Borondegin jokatutako VIII. Erniarraitz Sariketako azken  kanporaketan, Gemma Urteagak lortu ditu puntu gehien eta zuzenean finalerako txartela eskuratu dau. Finala martiaren 4an jokatuko da Azpeitiko gaxtetxean.

Gasteizen, Errekaleorren, bertso sortak eta bertso guda, Kuadrilla artekoaren 5. topaketan

Bizkaie! 2016-02-29 11:18   Bertsolaritzea

Gasteizko bertso-eskolek antolatutako Kuadrillartekoaren 5. topaketan, hainbat proba egin ondoren, amaierara Gasteizko Errexala eta Kakiturri taldeak heldu ziran; Errexala taldea izan zan irabazle.

»» Ikusi argazki guztiak (3)

Zinegoak jaialdian 'Te prometo anarquia' film luzeak irabazi dau sari nagusia

Bizkaie! 2016-02-29 10:46   Barriak

Bilbon egin dabe Zinegoak LGTB jaialdiko sari-banaketa ekitaldia. Nazinoarteko epaimahaiak erabagi dau Te prometo anarquia fikzinozko filma saritzea eta Irrawady mon amour dokumentala be goraipatu dau. Tuva Jagell suediarraren eta Claudia Cantero txiletarraren interpretazinoek be saria jaso dabe Zinegoaken 13. edizino honetan.

»» Ikusi argazki guztiak (2)

'The Revenant' eta 'Spotlight', sari nagusien jaube Oscarretan

Bizkaie! 2016-02-29 09:23   Barriak

Bart emon ditue Los Angeles urian aurtengo Oscar sariak eta Thomas McCarthy zuzendariaren Sportlight izentau dabe urteko pelikularik onena. Ganera, The Revenant filmari esker, zuzendari onenaren Oscarra lortu dau Alejandro Gonzalez Iñarrituk eta gizonezko aktore onenarena Leonardo DiCapriok. Emakumezko aktore onenaren Oscarra Brie Larson-entzat izan da, Room filmean egindako lanagaitik.

»» Ikusi argazki guztiak (2)

Disko bizi eta aberatsa dakar Kaotikok oraingoan, 'Sindicato del crimen'

Bizkaie! 2016-02-26 13:53   Musikea

Ibilbide luzea egin dau Aguraingo Kaotiko taldeak musikearen munduan, baina indarrik ez dau galdu. Izan be, Sindicato del crimen diskoko doinuak biziak eta aldarrikatzaileak dira eta, estiloaren aldetik, askotarikoak. Kaotikoren bederatzigarren diskoa da honako hau, estudioko zazpigarrena.

»» Ikusi argazki guztiak (3)

Nanga Parbateko (8.126 m.) tontorra zapaldu dau Alex Txikonek

Bizkaie! 2016-02-26 12:29   Kulturea

Zorionak Alex eta talde osoari!!!

Zorionak Alex eta talde osoari!!! Mendizaletasunaren historian, munduan lehenengoa da Alex Txikon, neguan, Nanga Parbeten tontorra zapaldu dauena. Igazko ahaleginaren ostean, aurten bai, posible izan da.

Unai Maleski iruñearrak lehen liburua plazaratu dau: 'Hau ez da poesia'

Bizkaie! 2016-02-26 10:06   Kulturea

Aitita-amamak Iruñeko Ardanaz liburu-dendearen jaubeak ziran eta txikitatik irakurle amorratua izan da Maleski baina ez literaturakoa: entsegua, filosofía, politikea, komunikazinoa... Baina literatura aldetik ez naz persona jantzia. Ez ditut klasikoak irakurri.

»» Ikusi argazki guztiak (3)

Euskal Herriko bost uriburutako alkateek euskerearen erronkak aztertu ditue

Bizkaie! 2016-02-26 09:33   Euskerea berbagai

Euskerea normaltasunez erabiltea eta esparru guztietan: Hegoaldeko lau alkateek (Bilboko Juan Mari Aburtok, Gasteizko Gorka Urtaranek, Donostiako Eneko Goiak eta Iruneko Joseba Asironek) eta Zuberoako alkate batek (Mauleko Michel Etchebestek) azpimarratu daben erronkea da hori.

UNESCOren 'Hezkuntzea berraztertzea: mundu osoko ongia lortzeko bidea' txostena aurkeztuko dabe Bilbon

Bizkaie! 2016-02-25 16:57   Kulturea

UNESCOren txosten honek hezkuntzearen ikuspegi humanistearen aldeko apustua egiten dau. Hezkuntzearen ikuspegi humanista horren alderik  esanguratsuenetako bat personearen garapen integrala bultzatzea da, garapen ekonomikoagaz loturiko funtzino erabilgarriaz harago.

Mieltxo Monfort joan jaku

Bizkaie! 2016-02-25 14:11   Kulturea

Zoritxarreko eguna dogu gaur Bilbo Hiria irratian, izan be, gaur goizaldean hil da Mieltxo Monfort Aiestaran, 62 urte zituala, gure irratiko esatari, koordinatzaile eta, ororen gainetik, LAGUNA. Bilbo Hiriako eta Zenbat Garako familian hutsune ordezkaezina itxiko deusku Mieltxoren desagerpenak.

III. Sail in Festival jaialdiak belearen munduko uriburu bihurtuko dau Bilbo

Bizkaie! 2016-02-25 13:22

Martiaren 4tik 6ra Bilbo, itsasgizon, arraunlari, abenturazale eta itsasoa maite daben askorentzako topagunea izango da, izan be, 10 herrialdetako 24 film ikusi ahal izango ditue, argazki-erakusketak bisitau eta itsasoko kirol horren munduko nazinoarteko edukirik onenak dituen berbaldi nahiz aurkezpenetara hurerratzeko aukerea izango dabe.

»» Ikusi argazki guztiak (2)

Pedro Miguel Etxenikek 'Espartaco' filma aurkeztuko dau Euskadiko Filmategian

Bizkaie! 2016-02-25 12:44   Barriak

Spartacus filma jatorrizko bersinoan proiektauko da gaur, hilak 25, eguena, 19:00retan, gaztelaniazko azpitituluakaz eta sarrerak (3,5 euro) salgai dagoz dagoeneko Tabakalerako informazino puntuan.

»» Ikusi argazki guztiak (3)

Zinemarako laguntzen sistema barria aztertu dau IBAIAk

Bizkaie! 2016-02-25 11:06   Zinemea

Helburua zinemarako laguntzen eredu barria eta foru-araudian produkzino zinematografikoetan egindako inbersinoakaitiko zerga-kenkariei jagokenez aurreikusitako aldaketak ezagutzera emotea eta Euskadiko sistemara egokitzeko dagozan preminak aztertzea izan da, era horretara, gure sistemea optimizau eta indartzeko, eta beharrezkoa dan segurtasun juridikoa emoteko.

Pastoral bihurtuko dabe Katalina de Erauso monja abenturazalearen bizitzea

Bizkaie! 2016-02-25 09:59   Kulturea

Maite Berrogain egilearen zuzendaritzapean, Katalina Pastorala Alkartea izeneko taldea lanean dabil Katalina Erauso personaia ezagunaren bizitzea taula ganean erakusteko. Taldea Iparraldeko musikari, jantzari, kantari eta aktore amateurrek osotzen dabe eta aurtengo bagilean estreinauko dabe pastorala.